elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak /  Nekazaritza  /  Beste batzuk elika

Beste batzuk

BEREZI@ GLIFOSATOA 17/12/27

Egile: ELIKA

Glifosatoa substantzia aktibo bat da, oso erabilia herbizida gisa nekazaritzan eta baratzezaintzan, nagusiki uztetan jaiotzen diren belar gaiztoak eragozteko.

Europan eta nazioartean erreferente diren organismoek zalantzan jarri eta ebaluatu egin dute azken urteotan glifosatoak gizaki, animalia eta ingurumenarentzat duen toxikotasuna.

EBN GLIFOSATOA 5 URTEKO EPEAN ERABILTZEA ONETSI DUTE 17/12/20

Egile: CE

Europako Batzordearen prentsa-oharraren arabera, glifosatoari buruzko datu guztien zientzia-ebaluazio zehatza egin da, eta ondorioztatu da ez dagoela loturarik substantzia horren eta gizakien minbiziaren artean. Hala, Estatu kideetako ordezkariek 2017ko azaroaren 27an emandako aldeko botoaren bidez, Batzordeak erabaki du glifosatoa beste bost urtez erabiltzea onestea.

 

Onespen-irizpide guztiak betetzen diren kasuetarako, Batzordeak 15 urteko epea ezartzen du oro har, baina glifosatoa ez da ohiko kasua.

 

Batzordeak hainbat aldiz eztabaidatu du gai horri buruz, eta, azken hilabeteetan, estatu kide gehienek babestuko zuten erabakia lortzen saiatu da, gizakien osasunaren eta ingurumenaren babes maila handia bermatzeko, EBren legeekin bat etorriz.

 

Onespena 5 urtez berritzeko azken erabakitzean aintzat hartu dituzte, halaber, Europako Parlamentuak hartutako ebazpen ez lotesleak.

 

Glifosatoaren baimena berritzea

Europako Batzordea - Prentsa-oharra

EUSKADIN TOKIKO MERKATU ETA AZOKAK ANTOLATZEKO GIDA 17/05/10

Egile: GV

Eusko Jaurlaritzak Euskadin Tokiko Azokak eta Feriak Antolatzeko Gida argitaratu du.

                               GIDA IKUSTEKO


Hauek dira, besteak beste, gida horren helburuak:

 

  1. Udalei nekazaritzako elikagaien azokak eta feriak antolatzen laguntzeko tresna praktiko bat ematea.
  2. Postuen eta elikagaien baldintza higieniko eta sanitarioak betetzen direla bermatzea.
  3. Tokiko produktuei eta Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien bideragarritasunari babesa eta indarra ematea.
  4. Euskal herritarrak kontzientziatzea tokiko produktuek eta horiek zuzenean saltzeak duen balioaz eta garrantziaz.

 

Nekazaritzaren, osasun publikoaren eta kontsumoaren alorretan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako sailen eta Foru Aldundien artean egin dute, HAZIk, ELIKAk eta EUDELek lagunduta.


Gida kaleko salmenta mota guztiei aplikatzekoa da, eta hainbat kapitulutan egituratuta dago: kontuan izan behar diren herritarren segurtasunerako baldintzak, kontsumitzaileak babesteko araudiak ezartzen dituen eskakizunak, hala postuek nola salgai jarritako elikagaiek bete behar dituzten baldintza higieniko eta sanitarioak, etab.

17 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.