Artikulu: Dioxinen kontrola lehengai eta pentsuetan 12/12/17Azido eruzikoak elikagai eta pentsuetan duen arriskua ebaluatu dute 16/11/17Pentsuek zenbat kobre eduki behar duten aztertu dute 16/09/06Biodieselaren fabrikaziotik eratorritako lehengai seguruak lortzeko gida 16/01/29Etoxikina erabiltzea animalien elikagaietan 15/11/26FVOk aztertu egin du animalia-proteinak nola erabiltzen diren akuikulturan 15/06/26FVOk ikuskatu egin du pentsuetarako gehigarri eta aurre-nahasteen ekoizpena Txinan 15/04/15Solanum glaucophyllum hostoak erabiltzea animaliak elikatzeko 15/01/22Pentsu-fabriketarako APPCC gidaliburua eguneratzea 22/12/14Osasun publikoa eta animalien osasuna hobetzeko proposamenak 14/09/16Pentsuen alerten sareko datuei buruzko 2013ko balorazioa 14/04/30Jardunbide Egokien Gida pentsuen industriarako 14/03/25Nekazaritzako elikagaien (elikagaiak eta pentsuak) krisiak kudeatzeko kodea (GTP) 14/03/25Animalien elikaduran Elikagaien Segurtasuna kontrolatzeko sistemakPentsuak aztertzeko metodo berria 13/09/20Pentsuen kontrol ofizialak hobetzeko puntuak 13/04/04Nola prebenitu aflatoxinak artoan 13/03/13Pentsuetarako lehengaien katalogo berria 13/01/31Elikagaiei pentsuen balioa ematea 12/12/27Feedipedia - pentsuetarako lehengaiei buruzko wikia 12/11/07Animaliak elikatzeko lehengaien kontrol-programen inguruko 1. topaketa 12/10/10Pentsu fabriketako trazabilitatea eta kontingentzia plana 12/03/28Pentsu-enpresen baimena eta erregistroa EAEn 12/03/23Zientzia-iritzia: pentsuetan eta elikagaietan fomopsinak egoteak dakartzan arriskuak 2012/02/24Berezi@ Animalien elikadurarako gehigarrien egoera 2011/11/04
 
 
elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak / Animalien elikadura / Higienea elika

Higienea


PENTSU-FABRIKETARAKO APPCC GIDALIBURUA EGUNERATZEA 22/12/14

Egile: GV, EPEA, ELIKA

ELIKAk eta EPEAk gidaliburu bat argitaratu zuten 2005an, EAEko pentsu-fabriketan APPCC sistemak ezartzen laguntzeko. Ondoren, sistemaren berrikuspen sakona egin zen, eta bertan jaso ziren enpresen eta Kontrol Ofizialerako agintarien esperientziak. Horrelaxe sortu zen gidaliburuaren 2. edizioa.

Kontrol Ofizialerako agintariak 2013. urtean hasi ziren ikuskatzen emaitza aldakorrak zituzten pentsu-enpresen APCCak. Atzeman zen alde handia zegoela honako alderdi hauei buruzko irizpideei dagokienez: Kontrol Puntu Kritikoen (KPK) identifikazioa, horien kudeaketa eta APPCC sistemaren agirien kalitatea.

Hori dela eta, Kontrol Ofizialerako agintariek 2014an gauzatu beharreko lan gisa sartu zuten APPCC sistemari buruzko tutoretza-ikastaroa ematea pentsu-fabrikentzat, bereziki ikuskaritza aurten egiteko asmoa zutenentzat. Helburua bikoitza zen: batetik, APPCC sistema egoki interpretatzea, batik bat KPK kontzeptua, eta bestetik, dokumentuaren kalitate hobea ziurtatzea; halatan,ekidin egingo bailitzateke agirien ikuskaritza-fasea enpresei euren agirietan atzemandako akatsei buruz egindako jakinarazpenen segida amaigabea izatea.

Ikuskatze horretan honako hauek hartu dute parte: Euskadiko pentsu-enpresen ordezkariek (EPEA), ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako Trazabilitatea eta Elikagaien Segurtasuna Unitateko ikuskariek. Horiek eguneratu dute agiria.

Euskadiko pentsuen APPCC Gidaliburuaren 3. edizioa

JARDUNBIDE EGOKIEN GIDA PENTSUEN INDUSTRIARAKO 14/03/25

Egile: IFIF-FAO

Pentsu Industrien Nazioarteko Federazioak (IFIF) eta Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Elkarteak (FAO) gaztelaniaz argitaratu dute ”Jardunbide Egokien Gida Animalien Elikaduraren Industriarako”.

Gida horrek informazio eguneratua eta aholku praktikoak ematen ditu, ekoizleari eta agente guztiei laguntzeko pentsuen ekoizpen- eta banaketa-katean zehar dagoeneko badauden edo indarrean sartuko diren legezko baldintzak betetzen, Codex Alimentariuseko Animalien Elikadurari buruzko Jardunbideen Kodeari erantzun nahian.

Halaber, kode hori aplikatzea oso urrats garrantzitsua da, pentsuen eta animalia-jatorriko produktuen nazioarteko merkatua ahalbidetze aldera. Elikagaiak herrialde esportatzaile zein inportatzaileek bateratze handiagoa izan dezakete, kutsatzailerik gabeko elikagaien merkataritza babesteko.

Gainera, baliagarria izango da pentsuak ikuskatzeaz arduratzen diren funtzionarioentzat, pentsuen kaltegabetasuna ikuskatzean.

Jardunbide Egokien Gida pentsuen ekoizpenerako

ANIMALIEN ELIKADURAN ELIKAGAIEN SEGURTASUNA KONTROLATZEKO SISTEMAK

Egile: EPEA

Azken urteotan, Animalientzako Elikagai Konposatuak Ekoizteko Sektoreak aurrerapauso erraldoiak egin ditu Elikagaien Segurtasunaren esparruan, Europako legegintzak fabrika bakoitzean ekoizpenen osasungarritasuna bermatzeko ezarritako nahitaezko autokontroletik harago joanda. Galizian, Katalunian, Euskal Herrian eta Gaztela eta Leonen modu sektorialean heldu zaio Elikagaien Segurtasunari, ekoizpenean erabiltzen diren lehengaiak elkarrekin kontrolatzeko zenbait sistema martxan jarrita. Sistema horien oinarrian Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen Analisiaren irizpideak (APPCC) daude.

Joan den urrian egin zen urteko bilkura. Aurten Galiziako sistemak antolatu du, eta bertan zenbait jarduera eztabaidatu eta adostu ziren, lankidetza handiagoa lortzeko pentsuen sektorearen baitan elikagaien segurtasuna kudeatzeko sektoreko jardunean.

5 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.