Artikulu: Dioxinen kontrola lehengai eta pentsuetan 12/12/17Ebaluatu da bentonitaren segurtasuna pentsuetan erabiltzeko 17/12/222016ko RASFF urteko txostena 17/11/30Gizakien eta animalien osasunerako arriskuak elikagai eta pentsuetako deoxinibalenolaren ondorioz 17/09/21Zearalenonaren presentziak animalien osasunean eragiten dituen arriskuak 17/08/04Pentsuetarako lehengaien katalogoaren hirugarren eguneraketa 17/06/29Akuikulturan intsektuak erabiltzea baimendu da 17/05/29Ikuskatu dute Espainian pentsuen inportatuen gainean egiten den kontrol ofiziala 17/03/30Pentsuetarako materialak, etorkizuneko hondakinei buruzko legeditik kanpo 17/03/30Pentsuen arrisku-egoera Europan 17/02/08Azido eruzikoak elikagai eta pentsuetan duen arriskua ebaluatu dute 16/11/17Pentsuek zenbat kobre eduki behar duten aztertu dute 16/09/06Biodieselaren fabrikaziotik eratorritako lehengai seguruak lortzeko gida 16/01/29Etoxikina erabiltzea animalien elikagaietan 15/11/26FVOk aztertu egin du animalia-proteinak nola erabiltzen diren akuikulturan 15/06/26FVOk ikuskatu egin du pentsuetarako gehigarri eta aurre-nahasteen ekoizpena Txinan 15/04/15Solanum glaucophyllum hostoak erabiltzea animaliak elikatzeko 15/01/22Pentsu-fabriketarako APPCC gidaliburua eguneratzea 22/12/14Osasun publikoa eta animalien osasuna hobetzeko proposamenak 14/09/16Pentsuen alerten sareko datuei buruzko 2013ko balorazioa 14/04/30Jardunbide Egokien Gida pentsuen industriarako 14/03/25Nekazaritzako elikagaien (elikagaiak eta pentsuak) krisiak kudeatzeko kodea (GTP) 14/03/25Animalien elikaduran Elikagaien Segurtasuna kontrolatzeko sistemakPentsuak aztertzeko metodo berria 13/09/20Pentsuen kontrol ofizialak hobetzeko puntuak 13/04/04Nola prebenitu aflatoxinak artoan 13/03/13Pentsuetarako lehengaien katalogo berria 13/01/31Elikagaiei pentsuen balioa ematea 12/12/27Feedipedia - pentsuetarako lehengaiei buruzko wikia 12/11/07Animaliak elikatzeko lehengaien kontrol-programen inguruko 1. topaketa 12/10/10Pentsu fabriketako trazabilitatea eta kontingentzia plana 12/03/28Pentsu-enpresen baimena eta erregistroa EAEn 12/03/23Zientzia-iritzia: pentsuetan eta elikagaietan fomopsinak egoteak dakartzan arriskuak 2012/02/24Berezi@ Animalien elikadurarako gehigarrien egoera 2011/11/04
 
 
elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak / Animalien elikadura / Lehengaiak - Gehigarriak - Aurre-nahasketak elika

Lehengaiak / Gehigarriak / Aurre-nahasketak

EBALUATU DA BENTONITAREN SEGURTASUNA PENTSUETAN ERABILTZEKO 17/12/22

Egile: EFSA

Europako Batzordeak eskaera egin zion Animalien Elikaduran erabilitako Gehigarri eta Produktu edo Substantziei buruzko EFSAren aditu taldeari (FEEDAP), bentonitak animalia-espezie guztietarako pentsu-gehigarri teknologiko gisa (elikagaietako mikotoxina-kontaminazioa murrizteko substantziak) zer-nolako segurtasuna eta eraginkortasuna duen ebalua zezan.

 

Eskatzaileak, EUBA aisbl-k (European Bentonite Association), sei enpresa ordezkatzen ditu eta eskaera bermatzeko txosten tekniko bat aurkeztu zion EFSAri. Eskatzailearen proposamena da bentonita gehieneko mailan erabiltzea; hau da, 20,000 mg elikagai osoko kilogramo bakoitzeko.

 

Antza denez, gehigarriak pentsuetako B1 aflatoxinaren analisia eragozten du.Taldeak dagoeneko ebaluatu zuen gehigarriaren segurtasuna 2012an emandako iritzi batean. Emaitza horren arabera bentonitak seguruak dira animalia-espezie guztientzat, kontsumitzaileentzat eta ingurumenerako, pentsu osoko kilogramo bakoitzeko 20,000 mg-ko gehieneko mailan erabiltzen direnean.

 

Aditu taldeak honako hau ondorioztatu zuen, halaber:

  • Genotoxizitatearen azterketa berri bateko emaitzen arabera, esmektitak ez dira genotoxikoak.
  • Bentonitak ez dira narritagarriak azalerako, baina begietarako apur bat narritagarriak izan daitezke.
  • Silize eduki handia duenez, inalatzen bada gehigarri arriskutsua da erabiltzaileentzat.
  • In vitro azterketak agerian utzi zuen proba saioko esmektita di- eta tri-oktaedrikoek hainbat kontzentraziotan eta Ph 5ean xurga dezaketela B1 aflatoxina; hala ere, ezin izan zen eskuratu in vivo azterketa egokirik.Beraz, taldeak ezin du atera gehigarriaren eraginkortasunari buruzko ondoriorik.
  • Taldearen ustez, gainera, segurtasun eta eraginkortasunari buruzko ondorioak berdin-berdin aplikatzen zaizkie ebaluaziopeko esmektita di- eta tri-oktaedrikoei.

 

Bestalde, FEEDAP aditu taldeak zenbait gomendio argitaratu zituen gehigarrian dauden beste mineral batzuen gehieneko edukiari buruz eta gehigarriak beste substantzia medizinal batzuekin dituen bateraezintasunei buruz. Adituek, gainera, ohar bat egin zuten gehigarriaren izendapenari eta bentonitaren gaur egungo arauzko definizioari buruz.

 

Safety and efficacy of bentonite as a feed additive for all animal species

PENTSUETARAKO LEHENGAIEN KATALOGOAREN HIRUGARREN EGUNERAKETA 17/06/29

Egile: FEFAC

Pentsuak merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzko 767/2009 Araudiarekin (EE) araudiarekin bat etorrita, pentsuen ekoizpen-kateko EBko erakundeek hirugarren eguneraketa hau bultzatu dute, eta, hein handian, EBko agintariek eta estatu kideek babestu dute.

35 sarrera berri egin dira, eta, horrez gainera, sarrera ugariren izenak eta deskribapenak hobetu dira. Zehazki, honako hau egin da:

  1. Oleaginosoen irinak birrintzen eta fintzen dituzten establezimenduetako produktuen deskribapenean xaboien presentzia egoteko aukeraren aipamena sartu da, eta
  2. Intsektuetatik datozen proteina prozesatuen eta gantzen lehengaien deskribapena berrikusi da.
  3. Azterketa sakona egin zaie, halaber, mikroorganismoak izan ditzaketen produktu hartzituen erabilera egokiari buruzko xedapen orokorrei (A ZATIA) eta 12. kapituluko zerrendari (hartzidurak sortutako animalien elikadurarako lehengaiak). Gainera, mikroorganismoen presentziari buruzko azalpen gehigarri bat ere jarri da.

Bestalde, pentsu-enpresen ustiatzaileek 2018ko urtarrilaren 11 baino lehen egokitu beharko dituzte beren etiketak eskakizun berrietara.

Gogorarazi behar da pentsuetarako materialen katalogo hori ez dela zehatza eta borondatez erabiltzen dela. Katalogoan agertzen ez diren pentsuetarako lehengaiak EBn merkaturatu eta erabil daitezke, baldin eta animalien elikadurarako lehengaien komunitateko erregistroan jakinarazita badaude (http://www.feedmaterialsregister.eu/) eta ezpurutasun kimikorik ez badute.

2018ko urtarrilean ekingo zaio pentsuetarako lehengaien erregistroaren berrikuspenari. Pentsu-enpresen ustiatzaileei gonbidapena egiten zaie arestian adierazitako webgune hori erabiltzeko katalogoari zuzenketa-iradokizunak egiteko edo argibideak eskatzeko. Ondoren, datuok EBko animalien elikadura-sektoreko ordezkariek erabiliko dituzte, katalogo hori laugarrenez eguneratzeko 2018ko udazkenean.

 

Informazio gehiago

AKUIKULTURAN INTSEKTUAK ERABILTZEA BAIMENDU DA 17/05/29

Egile: CE

Europako Batzordeak, 2017ko maiatzaren 24an, (UE) 2017/893 Araudia argitaratu zuen; horren bidez, aldatu egin dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (CE) 999/2001 Araudiaren I. eta IV. eranskinak eta Batzordearen (UE) 142/2011 Araudiaren X., XIV. eta XV. eranskinak, animalia-jatorriko proteina eraldatuari buruzko xedapenei dagozkienak.

 

Araudi horren bitartez, Batzordeak baimena eman du granjako intsektuetatik eratorritako proteina erabiltzeko, baldin eta proteina hori honako baldintza hauek betez ekoitzi bada, besteak beste:

 

a) Intsektuak espezie hauetakoak izango dira: — soldadu euli beltza (Hermetia illucens) eta euli arrunta (Musca domestica), — irin-harra (Tenebrio molitor) eta oheko kakalardoa (Alphitobius diaperinus), — etxeko kilkerra (Acheta domesticus), kilker marraduna (Gryllodes sigillatus) eta kolore biko kilkerra (Gryllus assimilis).

 

b) Intsektuak elikatzeko substratuak animalia-jatorrikoak ez diren produktuak baino ezingo ditu izan, edo 3. kategoriako materialaren animalia-jatorriko produktu hauek: 

— arrain-irina

— hausnarkariak ez diren animalietatik datozen hemoderibatuak

— animalia-jatorriko fosfato dikaltziko eta trikaltzikoa

— Hausnarkariak ez diren animalien proteina hidrolizatuak

— Animalia hausnarkarien azal eta larruetako proteina hidrolizatuak 

— Hausnarkariak ez diren animalien gelatina eta kolagenoak 

— arrautzak eta arrautza-produktuak

— esnea, esnearekin egindako produktuak, esnekiak eta oritza

— eztia

— ateratako gantzak

 

c) Intsektuak elikatzeko substratua eta intsektuak edo haien larbak ez dira kontaktuan egon b) letran aipatu ez diren animalia-jatorriko materialekin, eta substratuan ez zegoen simaurrik, sukaldeko hondakinik edo bestelako hondakinik.

 

Soil-soilik granjako intsektuetatik eratorritako produktuekin lan egiten duten establezimenduetan baino ezingo da ekoitzi intsektuetatik eratorritako animalia-jatorriko proteina eraldatua.

 

(UE) 017/893 Araudia

13 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.