elika Hemen zaude: Elika / Ezagut gaitzazu /Erantzukizun Sozial Korporatiboa (RSC) elika

Erantzukizun Sozial Korporatiboa (RSC)

Zerbitzuak eskaintzeko xedez jaiotako Fundazio publikoa gara. Gure helburua da hasierako xede horiek betetzea eta EAEko elikagaien segurtasuna hobetzeko lan egitea. Baina, horiez gain, baditugu beste helburu hauek ere: zorrotzagoak izatea gure erantzukizun sozialarekin, balioa ematea gizarteak gure erakundean inbertitzen dituen bitartekoei, eta hori betetzeko, etika, gizarte eta ingurumen aldetik arduratsuak diren jarrerak izatea.

Ezagutzera eman nahi diegu gure Interes Talde guztiei ahalegin sendoa eta irmoa egiten dugula ELIKA erakunde bikaina, lehiakorragoa, solidarioagoa, eta gizartearekin eta ingurumenarekin konprometituagoa eta eskuragarriagoa izan dadin.

Honako hauek dira gure ardatz estrategikoak:

Fundazio publikoa garenez, gure gobernu-organoak, patronatuak, onetsi du Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko Politika; eta, era berean, bere kideek, patronatukideek, kode deontologikoa dute ardatz. Kode horrek ziurtatu egiten ditu kideen inplikazioa, objektibotasuna eta konpromisoa ELIKArekin Gobernua Arduratsua izan dadin.

Halaber, pertsonei buruzko politikak garatu egiten ditu RSC horrekin bat datozen baloreak. Horretarako, badira zenbait sistema lanean ahalik eta gogobetetze handiena lortzeko, eta lana familiarekin eta gure jarduera gauzatzen dugun inguruarekin uztartzeko.

Erantzukizun Sozial Korporatiboa oso kontzeptu konplexua da, eta bere baitan hartzen ditu Fundazioaren konpromisoa eta harremanak interes taldeekin, eta bere jarduera gauzatzen duen gizartearekin eta ingurumenarekin. Hori dela eta, erantzukizun hori dugula jakinda, web gune honetan saiatuko gara modu zehatz eta gardenean adierazten nola antolatzen garen, zein diren gauzatzen ditugun proiektuak, zertan gastatzen dugun aurrekontua, zein motatako harremana dugun interes taldeekin, nola zaintzen dugun ingurumena eta zein diren gure adierazle nagusiak ildo horretan.

Atalak

Azken dokumentuak

2016ko Kudeaketa plana
Ustiapen Aurrekontua 2016
RSC 2015. urteko Memoria
| Gizartea
2015eko Kontuen txostena
| Gizartea
WEBera zenbatutako bisitak
| EZAGUTZAREN KUDEAKETA
ELIKABerri: harpidedunak
| EZAGUTZAREN KUDEAKETA
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.