elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreakAbeltzaintza/  Higienea eta Praktika Egokiak elika

Higienea eta Praktika Egokiak

ARGITARATUTA JARDUERA TXIKIETARAKO OSASUN-ARAUDIA EGOKITZEN DITUEN AGINDUAK 18/01/29

Egile: Gobierno Vasco

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegitureteko eta Osasun Sailek, EHAAn argitaratu berri dituzte Euskadiko ustiategi txikietara egokituriko betekizun higieniko eta sanitarioak ofizialki ezartzen dituzten aginduak; zehazki, arrautzak eta esnekiak ekoizten eta merkaturatzen dituzten ustiategiei dagozkienak:

 

 

 

Orain, esne-bolumen eta arrautza kopuru txikia eraldatzen duten Euskadiko ustiategiek euren errealitatera egokitutako eskakizunak bete ahal izango dituzte:

 

Esnekiak

  • Zein produktu? Esne pasteurizatua, jogurtak, mamiak, kefirra, gazta freskoak eta erdionduak, gurinak, esne-gainak, gaztanbera, gutxienez 60 eguneko ontze-aldia duten eta esne gordinarekin eginda dauden gaztak eta esne-izozkiak.

 

Zenbateko bolumena? Gehienez ere:

  • 100.000 litro behi-esne eraldatu urtean 
  • 30.000 litro ardi-esne
  • 40.000 litro ahuntz-esne eraldatu urtean

Liburuxka

 

Arrautzetan

  • Zein produktu? Oilo erruleen A kategoriako arrautzak, ustiategian bertan ekoitziak.

 

Zenbateko bolumena?

  • 50 eta 1.000 oilo errule bitartean dutenak.

Liburuxka

 

Sektoreko agenteek eta Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Osasun Publikoko Sailak eta Foru-aldundiek elkarlanean jardun dute aukera berri honi bide emateko, ELIKAren aholkularitzarekin eta koordinazioarekin. 

 

Arau hauek, ondorengo Dekretu honen menpean garatu dira: 76/2016 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekoizpeneko hainbat arlotan betekizun higieniko eta sanitarioak egokitzeko baldintzak ezartzeko dena.

 

LANDA-HEGAZTIEN BIOSEGURTASUN-FITXAK 17/12/27

Egile: ELIKA

Landa Hegaztien Europako Elkarteak (ERPA) biosegurtasun-fitxa batzuk egin ditu Europako landa-hegaztien hazleentzat:

 

  • 1. fitxa - Ekoizpen Unitateen kudeaketa eta babesa
  • 2. fitxa - Sarbideen kontrola eta "Osasun-hutsa"

Fitxa ulerterrazak dira eta hegaztien ustiategi batean errespetatu beharreko oinarrizko printzipioak gogorarazten dituzte:

 

  • Hazkuntza-eremuak babestea eta esku-hartzaile guztiak kudeatzea.
  • Ekoizpen-unitateak independenteki kudeatzea.
  • Palmipedoak eta galinazeoak bereiztea.
  • Osasun-sarbidea erabiltzea.
  • Elikagaia, ura eta hegaztiak babestea hegazti basatiek hegazti-gripea izanez gero.


Hegaztiak hazten dituzten ustiategi guztiek biosegurtasuneko neurri zorrotzak aplikatu behar dituzte osasun-mehatxuetatik babesteko, hala nola hegazti-gripetik. Testuinguru horretan, ERPAk lan hori egin du 2017an.

Hasteko, estatu kideek biosegurtasunaren arloan zituzten araudiak alderatu ditu eta gero, biosegurtasuneko neurri homogeneoak zehaztu ditu Europako hegazti-hazle guztientzat.

Fitxa horiek lau hizkuntzatan eskura daitezke: ingelesa, frantsesa, gaztelania eta italiera (ERPAren web orria).

 

KONTROL OFIZIALEI BURUZKO EUROPAR ARAUDIA ARGITARATU DUTE 17/04/19

Egile: Elika

Apirilaren 7an argitaratu dute DOUE L 94n Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/625 Araudia (EB), 2017ko martxoaren 15ekoa, elikagaien eta pentsuen legedia eta animalien osasunari eta ongizateari, landareen osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egiten diren kontrolei eta jarduera ofizialei buruzkoa. Horren bidez, hainbat araudi eta zuzentarau aldaratzen dira.


Halaber, araudi berri horrek indargabetu egingo ditu 882/2004 eta 854/2004 araudiak (EE), 2019ko abenduaren 14tik aurrera.

Aurreko albisteetan aurreratu dugun bezala, honako hauek dira, besteak beste, araudi honetako berrikuntzak:

 

  • Hedatu egin da aurreko araudiaren aplikazio-eremua, estaldura handiagoa emateko Landareen Osasunari, animalien azpiproduktuei buruzko arauei eta iruzurraren aurreikuspenari.
  • Arau zehatzagoak ezarriko dira dagoeneko estalita dauden zenbait arlotan, besteak beste, Animalien Osasunaren eta Ongizatearen arloan.
  • Kontrolaren betekizunak egokitu ahal izango dira sektore bakoitzaren aplikazio-behar espezifikoen arabera.


Araudi berriaren edukiari buruzko informazio gehiago - ELikaren berria 2017/03/31

 

 

9 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.