elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreakAbeltzaintza / Animalien identifikazioa eta trazabilitatea elika

Animalien identifikazioa eta trazabilitatea

ZALDIEN MUGIMENDUEI BURUZKO TXARTEL BERRIA 14/07/11

Egile: MAGRAMA

Uztailaren 4an, Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bat onetsi zuen, zaldien mugimenduei buruzko txartela sortzeko. Txartel horrek ordeztu egingo ditu mugimenduei buruzko osasun-agiri ofizialak, baldin eta mugimenduen xedea honako hauek badira:

  1. Turismoa, olgeta, kultura edo larreen aprobetxamendua.
  2. Kirol- edo morfologia-lehiaketak.

Horretarako, zaldiek 30 egun baino lehenago itzuli behar dute jatorrizko ustiategietara, eta ez da animaliaren titularra aldatuko.

Txartela borondatezkoa izango da, eta autonomia-erkidegoan animalien mugimenduaren arloan eskuduntza duen organoak edo eskuordetzen duen organoak emango du.

ZMT eskuratzen ez dutenek gaur egungo betebehar berberak izango dituzte, osasun-agiri ofizialei dagokienez.

MAGRAMAren prentsa-oharra

ARDIAK ETA AHUNTZAK IDENTIFIKATZEKO ARAUDIA KALERATU DUTE 13/09/30

Egile: MAGRAMA

Astelehenean, irailaren 13an, 685/2013 Errege Dekretua kaleratu dute. Dekretu horren arabera:

  • Derrigorrezkoa da ardiak eta ahuntzak identifikatzea belarriko marka baten eta identifikatzaile elektroniko baten bidez.
  • Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Nagusian (REGA) atal berri bat sortu da ardien eta ahuntzen ustiategietarako.

Aurreko berri batean ematen genuen honen beri: berria.

EGUNERATU EGIN DITUZTE ARDIAK ETA AHUNTZAK IDENTIFIKATZEKO ARAUAK 13/09/24

 MAGRAMA Egile:

Irailaren 13an, Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bat onetsi zuen. Dekretu horren arabera:

  • Derrigorrezkoa da ardiak eta ahuntzak identifikatzea belarriko marka baten eta identifikatzaile elektroniko baten bidez
  • Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Nagusian (REGA) atal berri bat sortu da ardien eta ahuntzen ustiategietarako

Eguneratze horren arabera, Espainian identifikatu egin behar dira 2005eko uztailaren 9tik aurrera jaiotako animalia guztiak.

Belarriko marka plastikoko krotalo bat izango da, eta animaliaren eskuinaldeko belarrian jarriko da. Identifikatzaile elektronikoa, berriz, bolo erruminal bat izango da. Azken horren ordez, belarriko marka elektronikoa jarri ahal izango zaie ardiei, baldin eta agintari eskudunek hala onesten badute.

Badira, ordea, salbuespenak:

  • 12 hilabete bete aurretik sakrifikaturiko animalia
  • Parke zoologikoetako animaliak

Gainera, ardien eta ahuntzen ustiategien titularrek ustiategiaren erregistro-liburua izan beharko dute agintari eskudunen eskura, hiru urteko epean.


Berria osorik - MAGRAMA

3 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.