elika Hemen zaude: Produkzio-sektoreak / Elikagaien industria / Etiketatzea eta Trazabilitatea elika

Etiketatzea eta Trazabilitatea

EDARI ALKOHOLDUNAK: OSAGAI-ZERRENDA ETA NUTRIZIO-INFORMAZIOA NAHITAEZ EKITETATZEARI BURUZKO TXOSTENA 17/03/15

Egile: CE

 

Kontsumitzaileentzako informazioari buruzko 1169/20111 (EB) Araudiaren arabera, % 1,2ko alkohol-bolumena baino handiagoa zuten edari alkoholdunak salbuetsita zeuden osagai-zerrenda eta nutrizio-informazioa adieraztetik; halere, Batzordea txosten bat egitera behartzen zuen, azter zezan ea etorkizunean informazio hori eman behar zitekeen eta “alkopop” terminoaren definizio bat proposatu behar zen.

Batzordeak txostena argitaratu du, eta oinarri hartu ditu alde interesdunek araudia ezarri aurretik eta ondoren edari alkoholdunen etiketei buruz erakutsitako jarrerak. Hona hemen ondorioak:

Europako Parlamentua, Osasunaren Mundu Erakundea eta kontsumitzaileen eta osasun publikoaren arloko elkarteak edari alkoholdunak etiketatzeko beste arau batzuk eskatzen ari dira orain, batez ere balio energetikoari begira. Aurretik, eragindako sektoreak nahitaezko etiketen aurka agertu ziren, baina gaur egun onartzen dute kontsumitzaileek eskubidea daukatela zer edaten ari diren jakiteko.

Kontsumitzaileentzat, osagai-zerrenda eta nutrizio-informazioa funtsezkoak dira bizimodu osasungarriagoen inguruko erabakiak hartzeko. Batzordeak ez du objektiboki azaldu edari alkoholdunetan zergatik ez den ageri osagai-zerrenda eta nutrizio-informaziorik, ezta zergatik ematen zaien tratu berezia edariotako batzuei ere (“alkopop” direlakoei, esaterako). Fase honetan, beraz, Batzordeak ez du uste alkopopen definizio espezifiko bat ezarri behar denik, ezta definizio horrek balio erantsi garbia emango duenik ere.

Txostenak erakusten duenez, sektorea gero eta trebatuago dago zer edaten ari diren jakin nahi duten kontsumitzaileen espektatibei erantzuteko. Izan ere, sektoreak borondatezko gero eta egitasmo gehiago abiatzen ditu kontsumitzaileei osagai-zerrendaren, balio energetikoaren edo nutrizio-informazio osoaren inguruko azalpenak emateko, dela etiketan bertan dela beste bide batzuetatik.

Duela gutxiko bilakaera hori kontuan harturik, Batzordeak uste du osagai-zerrenda eta nutrizio-informazioa emateko borondatezko egitasmo horiek gehiago garatu beharko liratekeela. Hori dela eta, industriari eskatzen dio, alde batetik, kontsumitzaileen espektatibei erantzuteko eta, bestetik, edari alkoholdunen sektorea hartuko duen autorregulazio-proposamen bat aurkezteko, ondoren Batzordeak ebalua dezan.

 

Batzordeak Europako Parlamentuari eta Kontseiluari egindako txostena, edari alkoholdunen osagai-zerrenda eta nutrizio-adierazpena nahitaez etiketatzeari buruzkoa

NOLA PRESTATU PROPIETATE OSASUNGARRIEN ADIERAZPENA EGITEKO ESKAERA BAT 17/02/02

Egile: EFSA

 

Nola prestatu propietate osasungarrien adierazpena egiteko eskaera bat EFSAk propietate osasungarrien adierazpena egiteko eskaera nola prestatu eta aurkeztu azaltzen duen gidaliburua eguneratu du. Formatu estandarizatua dakar gidak, eskaera ondo egituratuta aurkez dadin, eta eskatzaileek eman beharreko informazio mota eta datuak zehazten ditu.

Gidaliburuak elikagai batekin, elikagai-kategoria batekin edo osagai batekin lotutako propietate osasungarriak nola adierazi azaltzen du.

Gida eguneratua bat dator EFSAk 2016an propietate osasungarriak adierazteko eskaeren inguruan eman zuen zientzia-orientabidearekin, non ebaluazio-prozesua deskribatzen baita eta eskatzaileei hobeto azaltzen baitzaizkie ebaluazio-irizpideak.

 

Datuak aurkezteko formatu berria

Eskatzaileei, osasun-eskaera prestatzeko eta aurkezteko, formatu estandarizatua erabiltzea gomendatzen zaie. Eskatzen den informazio administratibo eta teknikoaz gain, honako hauek ere jaso behar dira eskaera-espedientean:

  • Dagokion elikagaiaren edo osagaiaren karakterizazioari buruzko datuak.
  • Argudiatutako eragina karakterizatu ahal izateko informazioa.
  • Osasun-alegazioa bermatzeko datuak (argitaratuak nahiz argitaratu gabeak).

 

Gidaliburua 2011ko bertsioaren eguneraketa da, eta hainbat urtez propietate osasungarrien adierazpenak ebaluatuta lortutako esperientziak emandako ideiak eta irakaspenak biltzen ditu. Hala, are gehiago zehazten du nola aurkeztu informazio hori, datu-motaren ordena zehatza eta eskakizun espezifikoetarako ikerketa-diseinuak aplikatuz. Gidak, gainera, propietate osasungarrien adierazpen bat oinarritzeko kontuan hartu behar diren funtsezko alderdiak identifikatzen ditu.

Gidaliburua: nola prestatu propietate osasungarrien adierazpena egiteko eskaera bat (ingelesez)

ELIKAGAIEN ETIKETARI ETA MARKATZEARI BURUZKO ARAUAK 17/01/10

Egile: Salud Pública Bizkaia

Osasun sailako Osasun Publikorako Zuzendariordetzako Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzak Bilboko Udalaren Elikagaien Osasunaren Sailatalarekin batera Espainia eta Europa mailan elikagaien etiketari eta markatzeari buruzko osasun arauei buruzko bilduma gaurkoratu du.

Arau bilduman derrigorrezko eta borondatezko etiketak, ekologiko etiketak, beste etiketa bereziak eta elikagai batzun berezitasunak batzen ditu.

 

Elikagaien etiketari eta markatzeari buruzko arauak - 2017

20 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.