elika Hemen zaude: Informazio Politika elika

Informazio Politika

1. Autoreak:

Testuak ELIKAko taldeak idatzi ditu. Talde hori lizentziadunek, doktoreek eta ingeniariek osatzen dute. Horien profil profesionala web orrian azter daiteke.

2. Osagarritasuna

Web atal hau Elikagaien Segurtasunaren inguruan informazioa behar duten kontsumitzaile guztientzat da.

Atal horren helburua informazioa ematea baino ez da, eta ez du, INOLA ERE, sendagileen irizpidea ordezten. Zalantzarik baduzu edo kontsultarik egin nahi baduzu, sendagilearengana jo behar duzu.

3. Isilpekotasuna

Legezko irizpide berberek arautzen dituzte (ikusi hemen) ELIKAko WEB korporatiboa zein kontsumitzaileentzako WEB atala. Eta, kasu guztietan errespetatzen da 15/1999 Lege organikoa, Datu Pertsonalak babesteari buruzkoa.

4. Atribuzioa, erreferentziak eta eguneratzea

Atal honetako testuak idazteko, hainbat informazio-iturri erabili ditugu. Orrialde bakoitzaren amaieran aipatzen dira iturri horiek. Iturri horiek egiaztatu egin dira, eta Elikagaien Segurtasun arloan Europa edo mundu mailan erreferente diren erakundeetakoak dira.

5. Autoreen gardentasuna

ELIKAk iradokizun-postontzi bat jarri du WEB orriaren erabiltzaileen eskura, mota guztietako iradokizunak edo erreklamazioak egin ditzaten. Hala, hitzematen du gehienez ere 2 asteko epean erantzungo duela.

6. Patronatuaren gardentasuna

WEB orri hau Fundazioak jasotzen duen diru-zuzkidurarekin baino ez da finantzatzen.

7. Publizitatearen zintzotasuna zein gardentasuna eta argitaratze-politika

WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.

 

Eguneratze data: 2013/06/01

ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.