elika Hemen zaude: Ikerketak / Abian ditugun proiektuak elika

Abian ditugun proiektuak

Euskadin elikagaien segurtasuna areagotzeko ikerketaren aldeko bultzada – EJ/ELIKA

07/04/2017
Egile: ELIKA/EJ

Euskadiko Elikagaien Segurtasunaren Ikerketarako 2011-2016ko Planaren Emaitzak Zabaltzeko IV. Jardunaldia balio-kate osoa ordezkatzen duten erakundeei eta ikerketa zentro nahiz administrazio publikoei begira antolatu da, eta elikagaien segurtasunaren alorreko 114 adituk parte hartu dute, EAEn kontsumituriko elikagaien bidez transmiti daitezkeen arriskuak saihestu, murriztu eta kontrolatzeko 2016an egin diren ikerketa-proiektuek zer-nolako emaitzak izan dituzten jakiteko.

Gainera, IV. jardunaldi honekin batera, aldi bat itxi eta beste bat hasi da: hain zuzen ere, elikagaien segurtasunaren kontzeptua zabaldu egin da, eta barne hartu ditu nekazaritzako elikagaien kate osoko iraunkortasuna, batetik, eta nutrizio-arriskuei aurrea hartzeko elikadura osasungarria, bestetik.

Hori dela eta, Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketarako 2011-2016ko Planaren ebaluazioa eta Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketa Koordinatzeko 2017-2020ko Plan berria ere aurkeztu dira.



EJren prentsa-oharra


Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketarako 2011-2016ko Planaren ebaluazioari buruzko liburuxka

Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketa Koordinatzeko 2017-2020 Plana


Aurkezpenak

Elikagaien Segurtasunaren Arloko Ikerketa Koordinatzeko Plana 2017-2020 - Euskadi

31/03/2017
Egile: EJ / ELIKA

Hau da plan honen xede estrategikoa: “Elikagaien Segurtasunaren arloko ikerketa sendotzea, I+B proiektuak babestuz eta Elikagaien Segurtasunaren arloko ikerketarako jarritako baliabide ekonomikoak optimizatuz”.

 

Xedea da, beraz, plan honen bitartez Elikagaien Segurtasunaren arloan finantzatzen diren I+B proiektuak baliagarriak izatea Euskadiko nekazaritzako elikakatean sar litezkeen eta gizakien eta animalien osasunean arazoak eragin litzaketen arriskuak hautemateko eta murrizteko.

Informazio-liburuxka: EAEko Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Planaren emaitzak –ELIKA, 2017

10/03/2017
Egile: ELIKA/EJ

Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Plan Eragilea 2011tik 2016ra bitartean ezarri da Euskadin, “nekazaritzako elikagaien euskal katean sar daitezkeen eta giza osasunean arazoak eragin ditzaketen arriskuak edo/eta kalteak detektatzeko, kontrolatzeko eta prebenitzeko ikerketa-proiektuak babestu eta laguntzeko asmoz”.

 

Ikerkuntza bultzatu eta elikagaien segurtasun gorena lortzeko, urte hauetan hainbat neurri jarri dira martxan. Informazio-liburuxka horretan labur azaltzen dira neurriok:

  1. Elikagaien segurtasunaren arloko ikerketa koordinatzeko mahaia sortzea, plana behar bezala ezartzen dela zaintzeko.
  2. Elikagaien segurtasunaren arloko ikerketaren plataforma sortzea.
  3. 80 ikerketa-proiektu jartzea martxan, 3,3 milioi euroko diru-laguntzarekin.
  4. Europako hiru saretan parte hartzea, erakunde publikoek elkarrekin lan egin dezaten elikagaien segurtasunari buruzko ikerketaren arloan.
  5. Proiektuen emaitzak zabaltzeko eta trukatzeko jardunaldiak antolatzea urtero, planaren nondik norakoen eta ekintzen berri emateko.

 

Liburuxka horretan, halaber, modu grafikoan eta sinplean bildu dira planaren lan-lerroen emaitzak.

 

2011-2016 EAEko Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Planaren emaitzei buruzko liburuxka

 

Elikagaien Segurtasuneko Ikerketarako Plan Eragilea

Jakin ezazu zein diren 2015ean Euskadin Elikagaien Segurtasunaren inguruan jendeak gehien irakurri dituen gaiak – ELIKA/EHU 2016

14/06/2016
Egile: ELIKA / UPV

2015ean, komunikabideek aurreko urteetan baino informazio gehiago argitaratu dute elikadurari buruz, kaleratu berri den “Elikagaien Segurtasuna Euskadiko2015eko Prentsan” azterlanak egiaztatu duenez. Azterlan horretan, egiaztatu da azken urteotan bikoiztu egin dela euskal prentsan gai horri buruz argitaratu den informazioa.

 

ELIKAk, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Ikerketa Talde Finkoaren laguntzarekin, laugarren aldiz egin du azterlana, jakiteko euskal irakurleei zer-nolako informazioa iritsi zaien Elikagaien Segurtasunari buruz, zein izan diren gai garrantzitsuenak eta zer arrisku/alerta gertatu diren 2015ean.

 

2015eko txostena argitaratzeaz gain, azterlan hori egiten den laugarren urtea denez, beste bi ekintza ere egin dira:

  • Alde batetik, zenbait ondorio bildu dira aztertutako 4 urteak (2012-2015) alderatu ondoren, txosten osoaren azken kapituluan.
  • Beste alde batetik, ELIKAk infografia soil bat eta grafiko bat diseinatu ditu Elikagagaien Segurtasunaren ikuspuntutik, azterlanaren ondorio nagusiekin.

 

Funtsezkoa da komunikabideek informazio horren eta bere tratamenduaren berri izatea, arrisku-kudeatzaileek diseinatu eta berriro bideratu ahal izan dezaten Elikagaien Segurtasunaren arloko komunikazio-estrategia.

 

Txostena: Elikagaien Segurtasuna Euskadiko Prentsan– 2015

2015eko euskal prentsako Elikagaien Segurtasunari buruzko infografia

 

Txostena: Elikagaien Segurtasuna Euskadiko 2014ko Prentsan

Txostena: Elikagaien Segurtasuna Euskadiko 2013ko Prentsan

Txostena: Elikagaien Segurtasuna Euskadiko 2012ko Prentsan

EHUk elikagai-patogenoei buruzko EFSAren proiektu batean parte hartzen du 16/04/08

08/04/2016
Egile: UPV/EHU

2015ean, EFSAk arlo tematikoen (thematic grants) lehen deialdia egin zuen arrisku kimikoak eta biologikoak identifikatzeko eta horien ezaugarriak zehazteko ikuspuntu eta metodologia berriei buruz. Sei proposamen aurkeztu ziren, eta horietako bi onetsi ziren: INNUENDO eta ENGAGE. Bi proposamenak elikagaiek transmititutako mikrobio-patogenoak identifikatzeko eta bereizteko ikuspegi molekularren erabilera ikertzera daude bideratuta.

 

Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia, Medikuntza eta Zientzia eta Teknologia fakultateetako hainbat ikertzailek INNUENDO proiektuaren partzuergoan parte hartzen dute beste 8 bazkiderekin batera, eta proiektu horren helburua da genomika elikagaiek transmititutako zaintza epidemiologikoan txertatzea.

 

Proiektuaren liderrak (Helsinkiko Unibertsitatea) eta proposatutako partzuergoko beste kide batzuk (VETMEDUNI, EVIRA, THL, UPV/EHU) ondo ezagutzen dute elikagaiek transmititutako hainbat patogeno-populazioren (Campylobacter, Yersinia, E. coli y Salmonella) genetika. Gainera, lotura sendoa dute herrialde hauetako Elikadura Segurtasunaren eta Osasunaren tokiko agintaritza eta agentziekin: Finlandia (EVIRA), Portugal (INSA), Latvia (BIOR), Espainiako Euskal Autonomia Erkidegoa (ELIKA) eta Austria (AGES).

 

Honako honetan datza mikroorganismoen sekuentzia genomikoan (WGS) adituak direnen partzuergo honek egin beharreko lana: erreferentziazko esparru estandarizatu bat eraiki behar dute WGS teknikak bakterioetan erabil daitezen, eta, hala, nazioartean elikagaien bidezko gaixotasun-transmisioaren zaintza epidemiologikoan eta kontrolean integratu ahal izan dadin. Proiektu honen emaitzei esker, elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasun kasuen kopurua murriztu ahal izango da nazioartean.

 

Proiektuak 2 urte eta erdi iraungo du, eta 1 milioi euroko aurrekontua du. EFSAk finantzatu du proiektuaren % 50, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak % 2,5, eta gainerakoa partzuergoko bazkideek ordaindu dute.

 

INNUENDO proiektuaren webgunea

Euskadik Elikagaien Segurtasunerako Ikerketa eta Berrikuntza sustatuko ditu 15/11/23

23/11/2015
Egile: EJ - ELIKA

 

Elikagaien Segurtasunaren Arloko adituak parte hartu dute Elikagaien Segurtasunari buruzko Ikerketa Planaren emaitzak aditzera emateko III. Jardunaldian. Joan den azaroaren 20an egin zen Basque Culinary Center-en, eta adituak nekazaritzako elikagaien kateko, ikerketa-zentroetako eta Euskadiko administrazioetako kideak izan dira.

 

Dibulgazio-jardunaldi horrek bete egin du 2014an eta 2015an gauzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak zuzen-zuzenean ezagutarazteko helburua. Zehazki, proiektu horien helburua izan da EAEn kontsumitutako elikagaien bidez transmiti daitezkeen arriskuak murriztea.

 

Jardunaldi hori Elikagaien Segurtasunari buruzko Ikerketa Plan Operatiboaren Komunikazio Planaren (2011-2016) atal bat da.

 

Prentsa Oharra

Aurkezpenak

Eman izena Euskal Herriko Horizonte 2020 programaren INFODAY jardunaldian, abenduaren 9an! - EJ/ELIKA 2015

06/10/2015
Egile: EJ / ELIKA

Eusko Jaurlaritzak eta ELIKAk Elikagaien Segurtasunaren, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikaduraren arloko Horizonte 2020 europar programaren bigarren Informazio Jardunaldia antolatu du. Abenduaren 9an izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Lakuan (Vitoria-Gasteiz).

Informazio-jardunaldi hori Euskadiko elikagaien industriako enpresa guztiei, ikerketa-zentroei, teknologia-zentroei eta unibertsitateei zuzentzen zaie, eta honako hau du helburu: "Elikagaien segurtasuna, nekazaritza eta basogintza iraunkorra, itsas ikerketa, itsasokoa eta barneko uren ikerketa, eta bioekonomia"gizarte-erronkaren eremuan 2016-2017 eperako Lanerako Plan berria aurkeztea. Bi urteko epe horretan 4 deialdi egingo dira, eta 715 milioi euro inguruko aurrekontua izango dute; diru hori I+G+b arloko proiektuak finantzatzeko erabiliko da.

INFODAY horretan, Bioekonomiako Harremanetarako Puntu Nazionala- CDTIk aldebiko bilera egiteko aukera eskainiko du, 2016-2017ko WP horren baitako ikerketa-ildoei aurkeztuko zaizkien proiektuen proposamenak berrikusteko. Interesik izanez gero, proposamena berrikusteko fitxa bete eta mdeprado@elika.eus helbidera bidali beharko duzu, abenduaren 1a baino lehen.

Bestalde, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburuordetzak eta ELIKAk ERANET sareetan izandako esperientzia ere aurkeztuko da. Sare horien bitartez, euskal erakundeen ikerketa-proiektuak finantzatzen dira.Informazio-jardunaldi horretan izena emateko azken eguna abenduaren 1a da.

 

Eskualde mailako jardunaldi horretaz gain, CDTIren egoitzan estatu mailako INFODAY bat egingo da, helburu berarekin, urriaren 23an.

Joan den hilean, Europako Batzordeak WP 2016-2017 Gizarte Erronka 2 argitaratu zuen aldez aurretik; dena den, behin betiko onespena eta argitalpena 2015eko urriaren erdialdean izango direla espero da, H2020 webgunean eta Parte-hartzaileen atarian; izan ere, baliteke aldez aurretik argitaratutako WPan aldaketa txikiren bat egitea.

Hori dela eta, Europako Batzordeak deialdi horien aurkezpen ofiziala "Info week on Societal Challenge 2 work programme 2016-2017" informazio-astean zehar egingo du, Bruselan, azaroaren 24tik 26ra.

 

Infoday H2020 Euskadiko Biekonomia

Egitaraua

Izen-ematea (epea: abenduak 1)

Proposamena berrikusteko fitxa, CDTIrekin batera

 

Ikerkuntza eta berrikuntza indartzea ezinbestekoa da, Euskadin Elikagaien Segurtasuna bermatzeko 14/11/24

24/11/2014
Egile: ELIKA / EJ

Elikagaien Segurtasunaren Arloko ehun bat adituk parte hartu dute Elikagaien Segurtasunari buruzko Ikerketa Planaren emaitzak aditzera emateko II. Jardunaldian. Joan den azaroaren 21ean egin zen BECen, eta adituak nekazaritzako elikagaien kateko, ikerketa-zentroetako eta Euskadiko administrazioetako kideak izan dira.

Dibulgazio-jardunaldi horrek bete egin du 2013an eta 2014an gauzatutako ikerketa-proiektuen emaitzak zuzen-zuzenean ezagutarazteko helburua. Zehazki, proiektu horien helburua izan da EAEn kontsumitutako elikagaien bidez transmiti daitezkeen arriskuak murriztea.

 

Eusko Jaurlaritza - Prentsa-oharra

ELIKA - Jardunaldiko aurkezpenak

ELIKAK deialdien web behatokia ezarri du 14/09/19

19/09/2014
Egile: ELIKA

ELIKAk ikerketarako behatokiaren web orri berria sortu du, elikagaien segurtasunaren arloan dauden finantzaketa-programak nahiz horiei dagozkien deialdi irekiak biltzeko.

Atal berri horrek erraztasunak emango dizkie Euskadiko erakundeei (enpresak, teknologia-zentroak, unibertsitateak eta abar) I+G+b proiektuak eta lankidetza-ekintzak edo sareak aurkezteko. Era berean, atal horretan argitaratuko dira ikerketaren programa horiek ezagutarazteko egiten diren ekimen guztiak.

Behatokia 4 ataletan egituratu da:

  1. HORIZONTE 2020 programa, potentzial handia duelako gizarte-erronkan, elikagaien segurtasunean, nekazaritza- eta baso-kultura iraunkorrean, itsasoko eta barneko uren ikerketetan, eta bioekonomian.

  2. ERANETak eta H2020rako beste programa europar osagarri batzuk.

  3. EFSA, aktiboki lankidetzan aritzeagatik zientzia-arloan estatu kideekin, 36. artikuluari atxikitako erakundeei begira irekitako lizitazio eta deialdien bidez.

  4. EUSKADI, Ekonomia Garapeneko Sailaren finantzaketa-programengatik eta nekazaritzaren eta elikaduraren arloan duen lehiakortasunagatik zein Euskadin horrekin lotuta antolatzen diren ekitaldi guztiengatik.

 

Deialdien behatokia ELIKA

ELIKAren artikulua eguneratzea: “Horizonte 2020ren aukerak” 14/08/25

25/08/2014
Egile: ELIKA

Azken aldian Europako H2020 finantzazio-programako erreferentziazko zenbait dokumentu argitaratu direla eta, ELIKAk eguneratu egin du “Horizonte 2020ren aukerak” artikulua, joan zen otsailean argitaratutakoa.

Alde batetik, joan den uztailaren 17an Diru-laguntzaren akordioaren gida argitaratu zuen Europako Batzordeak. Bertan, zehatz azaltzen da H2020 proiektu batean parte hartzen denean sinatu beharreko akordio orokorra. Ondoren, uztailaren 22an, Horizonte 2020ri dagozkion zenbait dokumentu berrikusi zituen; besteak beste, sarrera, eranskin orokorra eta 7 gizarte-erronkei dagozkien lan-programak.

Bestalde, joan den ekainean, CDTIk eta MIMECOk H2020ko parte-hartzailearen gida bat argitaratu dute elkarlanean. Oso gida osoa da, informazio zehatza duena H2020ri eta programako parte hartzeari buruz, pausuz pausu.

 

ELIKAren artikulua:“Horizonte 2020aren aukerak”

ELIKAGAIEN SEGURTASUNAREN EUSKADIKO IKERTZAILEEN PLATAFORMAREN SARBIDEA 14/04/23

23/04/2014
Egile: EUSKO JAURLARITZA / ELIKA

Euskadin Elikagaien Segurtasunaren esparruan sortutako zientzia-ezagutza eta teknologia-transferentzia hedatzeko, Elikagaien Segurtasunaren Euskadiko koordinazio-mahaiak ireki egin du Apirilaren 1ean Ikerketa Plataformaren sarbidea: kudeaketa-tresna bat da, Euskadin Elikagaien Segurtasunaren I+G+b-an lan egiten duten euskal agente nagusiek osatutakoa.

Plataformak honako hiru helburu hauek ditu:

  1. Elikagaien Segurtasunaren esparruko gaur egungo ikerketa-ildoen mapa osatzea. EAEko ikertzaileak espezializatuta egongo dira ildo horietan.
  2. Ikerketa-ildo horien ikertzaile arduradunen taldeak ezagutzea, EAEko Elikagaien Segurtasunerako Zientzia Batzordeak kontsulta ditzan.
  3. Ikerketarako etorkizuneko beharrak biltzea, epe motzera eta ertainera. Behar horiek EAEko Elikagaien Segurtasunaren arloko ikerketa garatzen, kudeatzen eta horien inguruko aholkuak ematen dituzten eragile guztiek identifikatuko dituzte.

2010ean, ELIKAren ekimenez, martxan jarri zen Elikagaien Segurtasunaren esparruan ikertzeko koordinazio-mahaia, EAEko nekazaritzako elikagaien katean sar daitezkeen eta giza osasunean arazoak eragin ditzaketen arrisku larriak eta/edo arriskuak atzematen, kontrolatzen eta saihesten laguntzen duten ikerketa-proiektuen alde egiteko eta horiek babesteko.

Talde hori Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak kudeatzen dute, eta bertan gaiari buruzko ikerketak egiten dituzten lau zentro nagusiek parte hartzen dute (AZTI-Tecnalia, NEIKER-Tecnalia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta LEARTIKER), baita ikerketa-beharrizan estrategikoak kudeatzen eta identifikatzen dituzten hiru erakundeek ere (BIOEFF, IHOBE eta ELIKA. Azken horrek idazkaritza teknikoko lanak egiten ditu).

Mahai horrek egin izan duen lanaren emaitza dira honako hauek:

  • Elikagaien Segurtasun arloko Ikerketarako Plan Eragilea (2011-2016), ikerketa sendotzeko, EAEn ahalik eta Elikagaien Segurtasun handiena lortzeko, horretarako baliabide ekonomikoak optimizatuz eta ikerketaren efizientzia hobetuz Elikagaien Segurtasunaren esparruan, I+G+b-ko agenteen eta elikagaien industrien laguntzarekin.
  • Elikagaien Segurtasunaren Ikerketa Plataforma, I+G+b-ko euskal agente nagusiek osatutakoa, Euskadin Elikagaien Segurtasunaren esparruan egindako ikerketaren ezagutza eta informazioa partekatzeko.

 

EAEko Elikagaien Segurtasunaren arloko Ikerketa Plataformara sarbidea

EAEn Elikagaien Segurtasun arloko Ikerketarako Plan Eragilea (2011-2016)

Berezi@: Zer dira ERANET sareak? 14/03/24

24/03/2014
Egile: ELIKA

ERANET sareak Europako gobernuen indar-gune gisa aitortu dira, eskualdeko zein ikerketa-programa nazional eta erregionalak batera eta modu transnazionalean koordinatu eta kudeatzeko.

Berezi@ren ale honetan ERANET Cofunden berri ematen da Horizonte 2020an, baita joko arau berriak eta 2014-2015erako irekita dauden deialdiak ere, arlo horretan proposamenak aurkeztu ahal izateko informazioarekin batera.

Artikulua: Nekazaritzako Elikagaien lehen sektoreko HORIZONTE 2020ren Aukerak 14/02/21

21/02/2014
Egile: ELIKA

Horizonte 2020 Europako programak aukerak ematen dizkio nekazaritzako elikagaien sektoreko edozein erakunderi (publikoa zein pribatua), nazioarteko lankidetzan ikerketa- eta berrikuntza-proiektuei aterabidea emateko, gizartearen erronka handiei irtenbidea emateko, eta industria-teknologia iraunkorra sustatzeko.

Artikulu honetan laburbildu egiten dira aintzat hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak, nahitaez aintzat hartu beharreko informazioa eta nekazaritzako elikagaien sektoreko ikerketa- eta berrikuntza-proposamena programa horren bidez finantzatzea lortzeko aholkuak.

INFODAY HORIZONTE 2020: I+b Elikagaien Segurtasunean 14/01/31

03/02/2014
Egile: EJ /ELIKA

EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreko ehun agente baino gehiagok hartu dute parte Horizon 2020 programa europarraren aukerei gainean antolatu den jardunaldi teknikoan.

 

Ekitaldiaren helburua izan da Horizon 2020 programa europarrak, datozen zazpi urteetarako 78.600 milioi euro erabilgarri izango dituenak, elikagaien segurtasun, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta bioteknologiaren alorretan eskaintzen dituen erronka eta aukerak ezagutzera ematea. Programa honek 2013ko abenduan ekin zion bere ibilbideari, bere lehen hamaika deialdi kaleratuta, ikerketa eta berrikuntza proiektuak finantzatzeko.

 

Elikak eta Eusko Jaurlaritzak, Innobasquerekin elkarlanean, Jardunaldi bat antolatu dute Europako Horizonte 2020 programari buruz, nekazaritzako elikagaien enpresa, Euskadiko ikerketa- eta teknologia-zentro, eta unibertsitateei begira. Urtarrilaren 31n izan da, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen egoitzan.

 

Aurkezpenak

Eusko Jaurlaritza - Prentsa Oharra

Horizon 2020 deialdiak

 

EAEko Elikagaien Segurtasuneko Ikerketa Lanen Eragiketa Planaren emaitzak Transferitzea 13/11/25

25/11/2013

2011. urtean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Berrikuntza eta Elikagaien Industriako Zuzendaritzak EAEko Elikagaien Segurtasuneko ikerketa lanen Eragiketa Plana garatzea sustatu du. Horretarako, Elikako aholkularitza teknikoa izan du, bai eta ikerketa lanetan jarduten duten zentro teknologiko nagusiena (AZTI-Tecnalia, NEIKER-Tecnalia, UPV/EHU eta LEARTIKER) eta Elikagaien Segurtasunean lan egiten duten hainbat erakunderena ere (Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritza, BIOEF eta IHOBE).

Planaren helburua da ikerketa alorra sendotzea, ezagupenak sortu eta jakinaraztea eta EAEko Elikagaien Segurtasunerako maila gorena lortzeko eraginkortasuna eta baliabideak optimizatzea. Elikagaien Segurtasuneko lehentasunezko ikerketa-beharrak jasotzen ditu aipatutako planak, 2011. urtetik 2013. urtera bitartean garatzeko.

Behar horiek kudeatuta, ikerketa proiektuak garatuko dira, eta proiektu horien emaitzek lagundu egingo dute euskal elikagaien elikakatean sor litezkeen eta giza osasunean eragin kaltegarriak sor litzaketen arazoak edo/eta arriskuak antzematen, kontrolatzen eta aldez aurretik saihesten.

Hurrengo 2013ko azoroaren 22an jardunaldi bat antolatu du 2012an nekazaritzako elikagaien arriskuen inguruan eginiko ikerketa-proiektuen emaitzak transferitzeko.

 

Jardunaldiaren aurkezpenak: euskadin elikagaien segurtasun arloko ikerketa planaren emaitzak transferitzea

Informazio gehiago:

EAEko Elikagaien Segurtasuneko ikerketa lanen prozesuari buruzko ELIKA artikulua

SAFEFOODERA IKERKETA-PROIEKTUEN ZABALTZEA

28/11/2011

SAFEFOODERA EraNet sarearen helburua da Elikagai Segurtasun arloko ikerketa-estrategia komuna Europa mailan ezartzea. Hori dela eta, nazioz haraindiko bi deialdi egin ditu ikerketa-proiektuak garatzeko.

Lehenengo deialdian (2007-2008), euskal ikertzaile batzuk hartu zuten parte bi proiektutan. Emaitzak Zamudion aurkeztu zituzten 2008ko azaroaren 14an, bertan antolatutako jardunaldian hain zuzen.

Bigarren deialdian (2009-2011), berriz, hiru proiektutan hartu zuten parte euskal ikertzaileek. Proiektuok amaitzeak Bilbon aurkeztu zituzten 2011eko azaroaren 18an, bertan antolatutako jardunaldian hain zuzen.

Ekainaren 7an Kopenhagen SAFEFOODERAko kideak bildu ziren, nazioaz harantzagoko interesa duten arrisku kimikoen eta biologikoen arloko gai nagusiez eztabaidatu eta horiek 2012ko egingo duten hirugarren deialdian aurkezteko. SAFEFOODERAren web gunean jarriko da hirugarren deialdiari buruzko informazioa.

SAFEFOODERAren BIGARREN DEIALDIKO PROIEKTUAK (2009-2011)

29/06/2011

Elikagaietan alergeno-hondakinak antzematea.- Horretan EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailak eta AZTI-Tecnaliaren Elikagaien Ikerketa Unitateak hartu dute parte.

LISRISK - Aldez aurretik kuzinatutako ohiko elikagaietan Listeriaren Arriskua Balioztatzea. EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailak hartu du parte.

RISKFOODCONT - Prozesatutako haragietan eta itsaskietan Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoen (HAPs) eta elementu toxikoen (As, Cd, Gh eta Pb) arriskuen bioerabilgarritasun maila eta balioespena neurtzea. Horretan AZTI-Tecnaliaren Elikagaien Ikerketa Unitateak hartu du parte.

 

2011ko Ekainaren 6an eta 7an Kopenhagen egin duten mundu mailako Biltzarrean hartu du parte ELIKAk Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren izenean. Sail hori Elikagaien Segurtasunerako SAFEFOODERA ERANETeko kidea da. Biltzar horretan bigarren deialdian onetsitako Elikagaien Segurtasun arloko 10 proiektuen azken emaitzak aurkeztu dituzte. EHUk eta AZTI-Tecnaliak parte hartu dute proiektu horietako 3tan.

SAFEFOODERAren LEHENGO DEIALDIKO PROIEKTUAK (2007-2008)

30/01/2009

“CampEc-Net: Elikagaiek transmititutako zoonosiak (Campylobacter eta Escherichia coli), sare-proiektua”. Horretan, Euskal Herriko Unibertsitateak hartu du parte, 11 herrialde edo eskualdetako 25 erakunderen artean. Proiektu honi esker, honako hau lortu da: Europako laborategien zaintza integratzea, parte hartu duten laborategietako metodoak erkatu eta bateratzea, datu-baseak partekatzea eta etorkizuneko ikerketa-beharrak antzematea.

“Puffin: patogenorik eta kaltegarriak izan litezkeen mikroorganismorik ez duen sarea sortzea Elikagaietako Industrian erabiltzeko”. AZTI-Tecnaliaren Elikagaien Ikerketa Unitateak hartu du parte, bost herrialde edo eskualdetako 6 erakunderekin batera. Proiektu horren bidez, ikerketa eta industriaren arteko sare europarra ezarri da. Sare horrek industria mailan jarri ditu patogenorik gabeko ekoizpen-sistemen inguruko ikerketak. Horrez gain, beste ikerketa txiki bat egin dute: batetik, elikagai industrietako higiene-eremuetan erabiltzen diren jantziak egiteko material berriez; bestetik, elikagaiekin kontaktua duten guneak egiteko materialez eta, azkenik, gune horietako kutsadura desagerrarazteko teknologia berriez.

"Myconet: Garizko produktuetan sor litezkeen mikotoxinak identifikatzeko informazio-iturrien Europako Sarea”. Euskal ikertzaileek ez dute parte hartu proiektu horretan. Mikotoxinak agertzeko arriskua antzematen duen mapa-sistema garatu dute proiektuaren bidez. Emaitzak jardunaldian aurkeztu zituzten.

Zerikusia duten dokumentuak

CAMPECNET PUFFIN MYCONET
Arriskuen bilatzailea
Bilatu
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.