elika Hemen zaude: Ikerketak / Zaintza Teknologikoa elika

Zaintza Teknologikoa


DIETAK, 2013AN INTERNETEN GEHIEN BILATU DIREN TERMINOEN ARTEAN

Egile: Google

Googlen Zeitgeist 2013 txostenean “Bilaketa garrantzitsuenen zerrendak” ageri dira, eta “dietak” kategoria Espainian iaz Interneten gehien bilatu zen gaietako bat da.

 

Kategoria horren barruan, hauek dira bilatuenak, garrantziaren hurrenkerari jarraituta:

  1. Dieta makrobiotikoa
  2. Dieta mediterraneoa
  3. Barauaren dieta
  4. Alkatxofaren dieta
  5. Izurdearen dieta
  6. Bonn Appétit dieta
  7. Entzima miragarriaren dieta
  8. Thinking dieta
  9. Gourmet dieta
  10. Smart dieta

 

Mirarizko dieta ugari xamar topatu ditugu, eta oro har, kalorien eta bitamina edo mineralak bezalako beharrezko nutrienteen ingesta drastikoki murriztea dakarte, eta metabolismoan aldaketak ere eragin ditzakete. Ezaugarri horien guztien eraginez, ez dira eraginkorrak epe luzean, eta zenbait kasutan, osasunerako arriskutsuak ere badira.

 

Berez, horien artean, dieta mediterraneoa baino ez da onuragarria osasunerako.

 

Argaltzeko aholkuak behar badituzu, jo zure medikuarenera edo bilatu dietalari-nutrizionista aditu baten aholkuak.

 

Googlen Zeitgeist 2013 txostena

BEREZI@ INTERNET ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNA - ELIKA 2013

Egile: ELIKA

Berezi@ honen helburua da zenbait jarraibide ematea elikagaien segurtasunari edo nutrizioari buruzko informazio fidagarria aurkitu nahi duen edozein internautari.

NUTRIZIOARI ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNARI BURUZKO WIKIA

Egile: ELIKA

Nutrizio eta Elikagaien Segurtasun arloko 1.000 hitz baino gehiago jaso dira lanabes bakar batean. Lanabes hori oso erraz erabil eta eskura daiteke Smartphone-ren bidez.

 

Horixe da Elikak –Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa– egindako Wikiaren azken hedapena.

 

EHUren laguntzarekin definitutako 1.000 hitz jasotzen ditu dagoeneko. Oraingoan, nutrizio, dietetika eta bromatologia arloko 17 adituren eta ikertzaileren laguntza jaso du ELIKAk, guztiak EHUko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Sailekoak. Talde horrek nutrizio arloko 600 hitz berri jarri ditu, beste beste "Koloratzailea" eta "Mirarizko dietak".

 

Hiztegi-Wiki hori kontsumitzaileentzat da, eta web orriaren bidez (euskaraz eta gaztelaniaz) zein Smartphone edo Tablet-aren bidez (Android eta Apple) kontsulta daiteke.

 

Nutrizioa eta Elikagaien Segurtasuna bezalako gai garrantzitsuetan ezinbestekoa da iturri fidagarrietako informazioa eskuratu ahal izatea, Wiki honen kasuan bezalaxe; izan ere, EHUko zein ELIKAko langile profesionalen talde handi batek bermatzen du.

 

WIKI-ELIKA
Jaitsi Androiderako aplikazioa
Jaitsi Applerako aplikazioa

4 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.