elika Hemen zaude: Ikerketak / Zaintza Teknologikoa elika

Zaintza Teknologikoa


NUTRIZIOARI ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNARI BURUZKO WIKIA

Egile: ELIKA

Nutrizio eta Elikagaien Segurtasun arloko 1.000 hitz baino gehiago jaso dira lanabes bakar batean. Lanabes hori oso erraz erabil eta eskura daiteke Smartphone-ren bidez.

 

Horixe da Elikak –Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa– egindako Wikiaren azken hedapena.

 

EHUren laguntzarekin definitutako 1.000 hitz jasotzen ditu dagoeneko. Oraingoan, nutrizio, dietetika eta bromatologia arloko 17 adituren eta ikertzaileren laguntza jaso du ELIKAk, guztiak EHUko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Sailekoak. Talde horrek nutrizio arloko 600 hitz berri jarri ditu, beste beste "Koloratzailea" eta "Mirarizko dietak".

 

Hiztegi-Wiki hori kontsumitzaileentzat da, eta web orriaren bidez (euskaraz eta gaztelaniaz) zein Smartphone edo Tablet-aren bidez (Android eta Apple) kontsulta daiteke.

 

Nutrizioa eta Elikagaien Segurtasuna bezalako gai garrantzitsuetan ezinbestekoa da iturri fidagarrietako informazioa eskuratu ahal izatea, Wiki honen kasuan bezalaxe; izan ere, EHUko zein ELIKAko langile profesionalen talde handi batek bermatzen du.

 

WIKI-ELIKA
Jaitsi Androiderako aplikazioa
Jaitsi Applerako aplikazioa

ARTIKULUA: ARRISKUA HAUTEMATEA ETA BERE BERRI EMATEA EUROPAN_FOODRISC PROIEKTUA - ELIKA 2013

Egile: FoodRisC

Arriskuen berri emateko gaur egun dauden oztopoak ezagutzea eta elikagaien onurei buruzko informazioa hedatzea dira Europako Batzordean finantzatutako FoodRisC proiektuaren helburuak.

Proiektuaren amaiera gisa, FoodRisC-eko lantaldeak online informazio-zentroa sortu du. Bertan, agiriak (komunikazio-estrategiak, ohiko galderak…) eta tresnak (gidak, azterlanak, etab.) biltzen dira, elikagaien arriskuei buruzko komunikazio eraginkorra eta orekatua eskaintzeko.

GOOGLEK NUTRIZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA EMANGO DU BILAKETETAN

Egile: GOOGLE

Googlek jakinarazi du 1.000 elikagairi baino gehiagori buruzko nutrizio-informazioa eskaintzen hasiko dela. Zerbitzu hori gaur egun ingelesez baino ez dago, baina gutxi barru beste hizkuntza batzuetan egongo da erabilgarri.

 

Bilatzaileak fruta, barazki, haragi eta zenbait janari prestatuei buruzko nutrizio-informazioa emango du. Google Now-ren bidez, zuzenean egin ahal izango ditugu galdera hauek gure smartphone-ean: zenbat kaloria ditu sagar batek? edota, zenbait proteina ditu platano batek?

 

Googleren jakinarazpena- Nutrizio-informazio

<< Aurrekoa   4 orrialdetatik 2.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.