elika Hemen zaude: Ikerketak / Zaintza Teknologikoa elika

Zaintza Teknologikoa


ZENBAT ETA NOLA JATEN DUZUN KONTROLATZEKO ELIKAKO APP BERRIA

Egile: ELIKA

Elika Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak, ELIKApp aurkeztu du, hots, erabiltzaileari bere elikagai-kontsumoaren segimendua egiteko eta kontsumo hori dieta osasungarri eta orekatu batekin parekatzeko bide ematen dion laguntza-tresna. Android nahiz Iphone smartphoneetan erabil daiteke, eta erabat doan deskarga daiteke hemendik: -ELIKA Blogean-.

DIETAK, 2013AN INTERNETEN GEHIEN BILATU DIREN TERMINOEN ARTEAN

Egile: Google

Googlen Zeitgeist 2013 txostenean “Bilaketa garrantzitsuenen zerrendak” ageri dira, eta “dietak” kategoria Espainian iaz Interneten gehien bilatu zen gaietako bat da.

 

Kategoria horren barruan, hauek dira bilatuenak, garrantziaren hurrenkerari jarraituta:

  1. Dieta makrobiotikoa
  2. Dieta mediterraneoa
  3. Barauaren dieta
  4. Alkatxofaren dieta
  5. Izurdearen dieta
  6. Bonn Appétit dieta
  7. Entzima miragarriaren dieta
  8. Thinking dieta
  9. Gourmet dieta
  10. Smart dieta

 

Mirarizko dieta ugari xamar topatu ditugu, eta oro har, kalorien eta bitamina edo mineralak bezalako beharrezko nutrienteen ingesta drastikoki murriztea dakarte, eta metabolismoan aldaketak ere eragin ditzakete. Ezaugarri horien guztien eraginez, ez dira eraginkorrak epe luzean, eta zenbait kasutan, osasunerako arriskutsuak ere badira.

 

Berez, horien artean, dieta mediterraneoa baino ez da onuragarria osasunerako.

 

Argaltzeko aholkuak behar badituzu, jo zure medikuarenera edo bilatu dietalari-nutrizionista aditu baten aholkuak.

 

Googlen Zeitgeist 2013 txostena

BEREZI@ INTERNET ETA ELIKAGAIEN SEGURTASUNA - ELIKA 2013

Egile: ELIKA

Berezi@ honen helburua da zenbait jarraibide ematea elikagaien segurtasunari edo nutrizioari buruzko informazio fidagarria aurkitu nahi duen edozein internautari.

4 orrialdetatik 1.a   Hurrengoa >>
ELIKA . Granja Modelo, z/g . 01192 . Arkaute (Araba) . Telefonoa: 945 122 170 . Faxa: 945 122 171 . berri@elika.eus
RSS iturria
WEB orri honek ez du besteren publizitaterik eta ez du jasotzen publizitatetik eratorritako finantzaziorik.
Diseño web Vitoria

Gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko.

Bada, nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago lortzeko jo hona.