2014-2020ko Akuikulturako Urte Anitzeko Plan Estrategikoaren jarraipena

MAPAMAko Arrantzako Idazkaritza Nagusiak Espainiako Akuikulturako Urte Anitzeko Plan Estrategikoaren tarteko berrikuspenaren txostena argitaratu du. 2017an egin zen.

Txostenean ondorioztatzen da goiz dela ebaluazio zehatz bat egiteko baina badirudiela behar bezala inplementatzen ari dela Plan Estrategikoa, oro har, eta litekeena dela plan estrategikoa lagungarri izatea sektorea maila nazionalean hazteko.

Plan Estrategikoa

Planak erantzuna ematen dio akuikultura modu harmoniko eta iraunkor batean garatzeko aukera ematen duten jarraibideak eta jarduketak ezartzeko beharrari, Arrantza Politika Erkideari buruzko 1380/2013 Erregelamenduan ezartzen den moduan. Halaber, Autonomia Erkidegoek beren eskumenaren esparruan garatutako estrategiak ere jasotzen ditu.

Tarteko berrikuspena

Plan Estrategikoaren berrikuspena egiteko, bilakaera-adierazleen joera aztertu da, kontuan hartuz akuikulturako ekoizpenaren, balioaren eta enpleguaren adierazleek ematen dutela sektorearen bilakaera orokorrari buruzko informaziorik zuzenena. Era berean, Planean eginiko jarduketak aztertu dira, autonomia-erkidegoek ekintzen gauzatze-mailari eta horien eraginari buruz eman duten informazioarekin.

Eskura dagoen informazioaren arabera, behar bezala ari dira Plana ezartzen, eta hartutako neurriak lagungarri ari dira izaten sektorea hazteari buruzko aurreikuspenak betetzeko. Hori dela eta, tarteko berrikuspen honetan ez da beharrezkotzat jo markatutako estrategian aldaketak sartzea.

Euskadiko egoera

Euskadin, estrategia hau 2020ko Arrantza eta Akuikulturaren Euskadiko Plan Estrategikoaren esparruan garatzen da, zeinetan 20 ekintza jasotzen baitira Planaren 6 urteetan martxan jartzeko. 2017 amaiera aldera, hasita zeuden ekintza hauetako 14 (% 70), eta horietatik % 60 amaitu dira jada.

Zehazki, honako ekintza hauek jarri dira martxan: lege- eta administrazio-esparrua sinplifikatzera bideratutakoak, sektore-plangintza eta kokagune berrien hautaketa hobetzera bideratutakoak eta sektorearen lehiakortasuna indartzera bideratutakoak. Azken esparru horretan, animalien osasuna eta ongizatea sustatzeko egin da lan, ingurumenari lotutako alderdiak indartuz eta I+G+b-ren bitartez eta prestakuntza-planak martxan jarriz sektoreari lagunduz.

Eguneraketa data: 2025/04/01

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad