2025eko Eurobarometroa: Europarrek kostua lehenesten dute, baina kezkatuta jarraitzen dute elikagaietako pestizida eta gehigarriekin

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) argitaratu duen elikagaien segurtasunari buruzko azken Eurobarometro monografikoak adierazi du hamar europarretatik zazpik (% 72) interes pertsonala dutela elikagaien segurtasunean, nahiz eta elikagaien kostuak erosketetan faktore garrantzitsuena izaten jarraitzen duen (% 60).


Ondorio garrantzitsuenen artean, honako hauek azpimarratzen ditugu:


Elikagaien segurtasunari buruzko informazioari jaramonik ez egiteko gehien adierazi den arrazoia da herritarrek ziurtzat hartzen dutela saltzen diren elikagaiak seguruak direla; hala adierazi dute hamar europarretatik lauk (% 41).


Europarrek adierazi dute kezka nagusia elikagaietan dauden pestiziden hondakinak (% 39), haragian dauden antibiotikoen eta hormonen hondakinak (% 36) eta kontserbagarri eta koloragarriak bezalako gehigarriak (% 35) direla.

Mikroplastikoei lotutako alertak areagotu egin dira, eta % 33ra iritsi dira (4 puntu gehiago 2022. urtearekin alderatuta).


Telebistak elikagaien arriskuari buruzko informazioa jasotzeko iturri nagusia izaten jarraitzen du (% 55); hala ere, pisua galdu du sare sozialen aurrean, eragina lortu baitute (4 puntu gehiago 2022. urtearekin alderatuta). Lehen mailako arretako medikuak (% 90) eta erakunde publikoetako zientzialariak (% 84) dira iturri fidagarrienak, politikoak eta hedabide tradizionalak baino askoz gehiago.


Ez da zuzeneko adierazlea, baina Eurobarometroak adierazi du inkestatutako pertsonen % 78k janaria prestatu edo kontsumitzeko ohiturak aldatuko lituzkeela agintariek elikadura-intoxikazioko agerraldi batean neurriak proposatuz gero.


Azpimarragarrienen artean:

  • Espainiarrak, europarrekin alderatuta, ez daude hain kezkatuta elikagaien segurtasunarekin (% 68, Europako % 72ko batezbestekoaren aurrean).
  • Europa-mailan erosteko faktoreen artean prezioa lehenengoa izanik, Espainian faktore horrek are garrantzi handiagoa du (% 64ak kostua lehenesten du, Europako % 60ko batezbestekoaren aurrean).
  • Informazio-iturriei dagokienez, estatu espainolean telebista da nagusi (% 63), Europako batezbestekoa baino askoz gehiago (% 55), eta Internetek eta sare sozialek pisu txikiagoa dute Europako batezbestekoarekin alderatuta.
  • Europan nahiz estatu-mailan gairik kezkagarriena “pestiziden hondakinak” dira. Hala ere, Europan kezka gehien sortzen duen bigarren gaia “haragian dauden antibiotikoen, hormonen edo esteroideen hondakinak” dira; Espainian, ordea, bigarren kezkarik handiena “Gizakiei eragin ahal dieten animalien gaixotasunak” (zoonosiak) dira, 9 puntuko aldearekin (inkestatutako pertsonen % 30etik % 39ra).

Eguneraketa data: 2026/03/13

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad