3D animazioak Anisakisari buruz 15/02/20

Europako PARASITE proiektuaren esparruan, hiru dimentsioko bi animazio sortu dira, Anisakis parasitoaren bizitza-zikloarekin, giza infekzioarekin eta Anisakisari ematen zaion erantzun immunearekin lotuta.

PARASITE proiektua VII. Esparru Programan dago kokatuta, eta helburutzat du ikerketak egitea arrainen bidez transmititutako arriskua atzemateko, zaintzeko eta murrizteko, aintzat hartuta EFSAk 2010eko Arrisku Ebaluazioan atzemandako ikerketa-beharrizanak.

Proiektuan 13 herrialdek dute ordezkaritza; zehazki, Europako 12 ikerketa-zentrok eta Asiako 3k partzuergoa osatu dute, Europako 6 enpresa txiki eta ertainekin batera.

Anisakisaren bizitza-zikloa

Gizakiak infektatzeko prozesua

EFSAren arrisku-ebaluazioa (2010)

Eguneraketa data: 2025/04/01

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…