Behien babesiosia

Laburpena

Behien babesiosia kaparrek transmititutako parasito-gaixotasuna da, nagusiki behi-aziendari eragiten diona. Babesia generoko protozooek eragiten dute, nagusiki Babesia bovis, Babesia bigemina eta, eskualde batzuetan, Babesia divergens motakoek, hain zuzen. Honako hauek ditu bereizgarri: sukarra, anemia hemolitikoa, hemoglobinuria (“gernu gorria”), min horia eta, kasu larrietan, heriotza.

AOMErei derrigorrez jakinarazi behar zaion animalia-gaixotasuna da, eta kapar bektoreak dauden eremuetan garrantzi sanitario eta ekonomiko handia du.

Honako hauek dira seinale kliniko ohikoenak: sukar handia, apatia, anemia, mukosa zurbil edo ikterikoak, apetitu-galeraeta hemoglobinuria. Larritasun-maila Babesia espeziearen eta animaliaren adinaren eta immunitate-egoeraren araberakoa da.

Parasitoa infektatutako animalien odolaren bidez desagerrarazten da. Orokorrean, transmisioa infektatutako kaparren ziztadarekin gertatzen da, nahiz eta mekanikoki ere eman daitekeen, odolarekin kutsatutako materialaren bidez.

Gaixotasunari aurre egiteko tratamendu bereziak badaude, baita, herrialde batzuetan, kontrol-txertoak ere.

1. Zer da?

Behien babesiosia, behien piroplasmosi, kaparren sukar, Texaseko sukar edo redwater disease ere deritzona, Babesia generoko protozoo intraeritrozitarioek eragindako parasito-gaixotasuna da.

Honako hauek dira espezierik nabarmenenak:

  • Babesia bovis.
  • Babesia bigemina.
  • Babesia divergens.

Parasitoek globulu gorriak inbaditu eta suntsitzen dituzte, anemia hemolotikoa eta animaliaren bizitzari eragin larria sortu ahal dioten zirkulazio-nahasmenduak sortuz.

2. Zein espezieri eragiten die?

  • Bertako behiak (Bos taurus eta Bos indicus) dira ostalari nagusiak.
  • Asiar bufaloa (Bubalus bubalis).
  • Afrikar bufaloa (Syncerus caffer).
  • Noizean behin, beste hausnarkari basati batzuk ere ostalariak izan daitezke.

3. Nahitaez jakinarazi beharreko gaixotasuna al da?

Bai.  Behien babesiosia Animalien Osasunaren Mundu Erakundearen (AOME/WOAH) gaixotasunen zerrendan dago jasota, eta nahitaez aitortu behar da, nazioarteko osasun-araudiaren arabera.

4. Zer arrisku dakar osasun publikoarentzat?

Behien babesiosia ez da behi-espezie ohikoenei (B. bovis eta B. bigemina) lotutako zoonosi garrantzitsutzat hartzen; hortaz, ez dio arrisku handia eragiten osasun publikoari.

Hala ere, Babesiaren espezie batzuk, hala nola B. divergens espezieak, gizakiei infekzioak eragin ahal dizkio, nagusiki immunodeprimituetan edo esplenektomizatuetan.

5. Zein da bere banaketa geografikoa? 

Behien babesiosia oso hedatuta dago munduan zehar.

  • B. bovis eta B. bigemina espezieak eskualde tropikal eta subtropikaletan gailentzen dira.
  • B. divergens nagusiki Europan eta Afrikako eremu batzuetan dago.
  • Banaketak lotura estua da eragiten duten kapar bektoreen presentziarekin.

Gaixotasunaren mundu mailako banaketari buruzko informazio eguneratua kontsultatzeko, jo hona:

6. Nola transmititzen eta hedatzen da? (epidemiologia)

Parasitoa infektatutako animalien odolaren bidez desagerrarazten da.

Infekzio-iturriak:
  • Infektatutako behi-espezie garraiatzaileak.
  • Infektatutako kaparrak.
  • Kutsatutako odola.
  • Kutsatutako albaitaritza-materiala.
Transmisio-bideak:
  • Bektoriala:

Transmisio-bide nagusia da. Parasitoa infektatutako kaparren bidez transmititzen da, nagusiki Rhipicephalus (Boophilus) generokoak.

  • Mekanikoki

Orratzen, tresna kirurgikoen edo odol kutsatua duten beste material batzuen bidez gerta daiteke.

  • Transmisio bertikala

Amarengandik fetura umetokian gertatutako transmisioen kasu batzuk ere jaso dira.

7. Zein dira sintoma klinikoak?

Seinale klinikoak Babesia espezie motaren eta animaliaren adin eta immunitate-mailaren araberakoak dira.

Seinalerik ohikoenak
  • Sukar handia.
  • Apatia eta beheraldia.
  • Anorexia.
  • Anemia.
  • Hemoglobinuria (gernu gorrixka).
  • Min horia.
  • Esne-ekoizpena murriztea.
  • Pisua galtzea.
  • Arnas-zailtasuna.
  • Abortuak.
  • Kasu larrienetan, heriotza.
Babesia bovisen berezitasunak

Aurreko seinaleez gain, honako hauek eragin ditzake:

  • Alterazio neurologikoak.
  • Ataxia.
  • Koordinazio-galera.
  • Konbultsioak.

8. Nola diagnostikatzen da?

Diagnostiko klinikoa

Honako hauetan oinarrituta:

  • Sukarra egotea.
  • Anemia hemolitikoa.
  • Hemoglobinuria.
  • Kaparrak izatea.
  • Aurrekari epidemiologiko bateragarriak.
Laborategiko diagnostikoa

Mikroskopia

  • Tindatutako odol-frotisetan Babesia behatzea.

PCR

  • Parasitoaren material genetikoa detektatzea.

ELISA eta IFI

  • Antigorputz jakin batzuk detektatzea.
Diagnostiko diferentziala
  • Behien anaplasmosia.
  • Leptospirosia.
  • Tripanosmosia.
  • Intoxikazio hemolitikoak.
  • Beste etiologia bateko hemoparasitoak.

9. Nola prebenitzen eta kontrolatzen da?

Prebentzio-neurriak
  • Programa osoen bidez kaparrak kontrolatzea.
  • Ustiategian sartutako animalien osasun-zaintza.
  • Kaparrak hiltzeko produktuak ondo erabiltzea.
  • Albaitaritza-materialaren higienea mantentzea.
  • Eraginpeko eremuetatik ekarritako animalien mugimenduak kontrolatzea.
Tratamendua

Babesiosiari aurre egiteko farmako zehatzak daude, hala nola:

  • Imidocarb dpropionatoa.
  • Diminazeno azeturatoa.
Txertaketa

Herrialde batzuetan Babesiaren andui ahulduekin eginiko txertoak erabiltzen dira, batez ere B. bovis eta B. bigemina espezieei aurre egiteko.

10. Erreferentziak eta legedia

Eguneraketa data: 2026/08/20

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad