Home/Abeltzaintza / Animalien Osasuna

Animalien Osasuna

Azienda-ustiategiek ekoizpena arautzen duten eskakizun jakin batzuk bete behar dituzte, EBren elikagai-segurtasunerako politikaren arabera zehazten direnak.

Eskakizun horiek ekoizpen-kate osoan aplikatu behar dira, “baserritik mahaira” printzipioari jarraituz, eta hala nola higienearekin, animalien osasunarekin, ingurumenarekin eta osasun publikoarekin lotutako alderdiak biltzen dituzte, elikagai osasungarriak eta seguruak ekoitziko direla bermatzeko.

Lege-oinarria: Animalien osasunari buruzko Europako lege-pakete berria

2016ko martxoaren 9ko 2016/429 (EB) Erregelamenduak animalien osasunari buruzko Erkidegoko araudia ezarriko du 2021eko apirilaren 21etik aurrera.

Europa mailan, 2016ko martxoaren 6ko (UE) 2016/429 Araudiak, animalien osasunaren inguruko legeria ezarriko du 2021ko apirilaren 21etik aurrera.

Oro har, animalien osasunari buruzko legedi berri eta zehatzak lagundu egiten dio EBko abeltzaintza-sektoreari lehiakortasunerantz eta EBko animalien eta haien produktuen merkatu seguru eta jariakor baterantz, eta horrek hazkundera eta enplegura eramaten du sektore garrantzitsu horretan.

Pakete berri honen helburua animalien osasunari buruzko arau orokorrak ezartzea da, animalia-gaixotasunen prebentzioa eta kontrola modu koordinatuan hobetzeko, eta, horrez gain, honako hauek:

  • Dagoen araudia modernizatzea eta sinplifikatzea.
  • Osasuna babesteko arriskuetan gehiago oinarritutako planteamendu bat sartzea, baita kontrol-tresna eraginkorragoak ere.
  • Animalien gaixotasunak eta landare-izurriteak hobeto kontrolatzea, bai eta kontsumitzaileentzat seguruagoak diren produktuak ere.
  • Batzordearen bost legegintza-proposamen ditu.

Nahitaez aitortu beharreko animalia-gaixotasunak

Animalien gaixotasunei buruzko informazio guztia, espezieen arabera sailkatuta:

Esteka honetan, Elikan egindako gaixotasunen fitxetara sar zaitezke:

EFSAk animalien gaixotasunei buruzko osasun-profil interaktibo hau prestatu du, zazpi azterketa sistematiko biziren bidez eguneratzen dena. Azterketa horiek honako hauek estaltzen dituzte:

  • Banaketa geografikoa
  • Infekzio esperimentalak
  • Txertaketaren eraginkortasuna
  • Patogenoaren biziraupena
  • Diagnostiko-proben zehaztasuna
  • Bektorearen kontrola
  • Tratamenduaren eraginkortasuna.

Adierazi Beharreko Gaixotasunen Fokuak

Esteka honetan, Euskadin nahitaez aitortu beharreko gaixotasunen azken jakinarazpenak aurkituko dituzu:

Jarraian, RASVErako esteka dago eskuragarri, estatu mailan nahitaez adierazi beharreko gaixotasunen fokuen azken jakinarazpenak kontsultatzeko:

Estatuan nahitaez aitortu beharreko gaixotasunen egoera epidemiologikoari buruzko MAPAren eguneratzeak:

Europar Batasunean, ADIS sarea (Animal Disease Information System):

Eta nazioarteko mailan, Animalien Osasunaren Mundu Erakundearen (OMSA) WAHIS sarea:

Hegazti Gripeari buruzko informazioa (IAAP)

Esteka honetan hegazti-gripearen agerraldiei buruzko informazio guztia aurkituko duzu, eta gaixotasunaren susmoa izanez gero, gomendioak.

Afrikako txerri-izurriari buruzko informazioa (PPA)

En el siguiente enlace encontrarás toda la información relativa a la PPA y recomendaciones en caso de sospecha de enfermedad.

Biosegurtasuna azienda-ustiategietan

Biosegurtasuna terminoak erreferentzia egiten die gaixotasun infekto-kutsakor eta parasitarioak azienda-ustiategi batera sartzea eta ondoren han bertan edo beste ustiategi batzuetara zabaltzea saihesteko edo horren arriskua murrizteko helburuz martxan jartzen diren neurriei, hala azpiegiturarekin lotutakoei nola erabilera-praktikekin lotutakoei.

Eguneraketa data: 2026/02/24

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad