Erlezaintza ustiategien antolaketa
Euskadiko erlezaintza ustiategiak 139/2025 Dekretua, uztailaren 1koa, Euskadin erlezaintza antolatzekoaren baitan daude.
Berritasun nagusiak
- Erle-produktuak ustiategiko instalazioetan bertan erauzteko edo ontziratzeko eragiketetarako baldintza higieniko-sanitarioak ezarri dira. Higieneari buruzko Europako araudiak ez du baldintza espezifikorik ezartzen lotutako eragiketa horietarako, eta, horregatik, dekretu honen bidez garatzen da Europako araudi hori.
- Erregistroan jasotako datuei alta emateko edo aldatzeko eskatzen den informazioa eguneratzen da, eta Euskadiko erleen ustiapen-liburuak izan behar duen gutxieneko edukia ere zehazten da.
- Halaber, ustiategian bertan erauzitako eta ontziratutako erlezaintzako produktuek honako hauek jaso beharko dituzte etiketan:
- Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorraren (REGA) zenbakia, nahitaezko aipamen honen bidez: «Producido, extraído y envasado en la explotación ES*********» edo «ES********** ustiategian ekoitzi, erauzi eta ontziratutako produktua».
- Gaztelaniaz, elikadura-segurtasunari buruzko aipamen hau: «La miel no es recomendable para niños/as menores de 1 año». Aukeran, euskarazko aipamen honekin osatu ahal izango da, baina inoiz ez ordezkatu: «Eztia ez da urtebete baino gutxiagoko haurrentzat gomendagarria».
- Lurraldeko beste erlategiekiko eta beste elementu batzuekiko distantzien kalkulua hobetze aldera, ustiategi guztiek beren kokalekuen koordenatu geografikoak zehaztea eskatuko da. Era berean, distantziak eguneratu dira, 50/2025 Dekretuan ezarritakoekin bat etor daitezen.
- Erlategiak seinaleztatzeko kartela nahitaezkoa izango da kokaleku guztietarako. «Atención Abejas / Kontuz Erleak» inskripzioaz gain, hemendik aurrera «Abejas trabajando / Erleak lanean» aukera emango da.
- Hemendik aurrera, ustiategietan dauden erleen arraza-ekotipoak jakinarazi beharko dira. Gainera, Euskadiko arraza-ekotipo autoktonoa erle beltz iberiarra dela zehazten da (Apis mellifera iberiensis).
- Azkenik, aipatu behar da dekretu honetan araututa egon ez arren, Euskadiko abeltzaintza-ustiategien antolamendua arautzen duen 50/2025 Dekretuaren bidez baizik, erlategiak udal-baimena eskatzetik salbuetsi direla, eta erauzketa- eta ontziratze-lokaletarako baino ez dela beharrezkoa izango.
Alta- edo aldaketa-eskakizunen eta ustiapen-liburuan sartutako berrikuntzak kontuan hartuta, betekizun berrietara egokitutako formulario berriak egin dira. Azpimarratzekoak dira erauzketa-lokalari alta emateko checklist motako memoria eta ustiapen-liburuaren eredu berria, sektoreko eragileekin lankidetzan egina.
Erlezaintza ustiategia eta bere produktuen erauzketa
Erlezaintzako jarduerak bi jarduera nagusitan laburbil ditzakegu: erlauntzak maneiatzea eta erlezaintzako produktuak lortzea.
Erlauntza maneiatzearekin lotutako eragiketak abeltzaintza-ustiategi bati dagozkionak dira, eta hori beste edozein animaliaren erabilerarekin pareka genezake, ikuspegi administratibotik. Erlauntzaren erabilera horri ekoizpen primarioa esaten zaio.
Euskadin, 139/2025 Dekretua argitaratu aurretik, erauzketa- eta ontziratze-eragiketak eraldaketa-jardueratzat hartzen ziren, edozein lekutan egiten zela ere. Dekretua indarrean sartzen denetik aurrera, eta Europako Batzordeak aintzat hartu duenarekin bat etorriz, erlezainaren instalazioetan erle-produktuak erauztea eta ontziratzea erlezaintza-ustiategiari lotutako jardueratzat hartzen da. Hori Ekoizpen primarioari lotutako eragiketatzat hartzen da, eta erlezaintza-ustiategiko eragiketak dira.
Erauzketa eta ontziratzea ustiategiko instalazioetatik kanpo egiten direnean, ekoizpen primarioarekin lotutako eragiketa izateari uzten dio, eta eraldaketa-jardueratzat hartzen da.
Laburpen gisa, beheko taulan ekoizpen primariotzat (eta lotutako eragiketatzat) hartzen diren eta eraldaketatzat hartzen diren jarduerak agertzen dira.

Ekoizpen primarioa ustiategiari lotutako eragiketak dira, hala nola:
- Erlezaintza bera; erlauntzen maneiuarekin lotutako jarduera guztiak barne, erlauntzak erlezainaren instalazioetatik urrun daudenean ere.
- Eztia eta erlezaintzako beste produktuen erauzketa, ustiategiko instalazioetan bertan.
- Eztia eta erlezaintzako beste produktuak ontziratzea eta enbalatzea ustiategiko instalazioetan bertan.
Eraldaketa kontsideratzen da:
- Erlezainaren instalazioetatik kanpo zentrifugatzea eta ontziratzea edo enbalatzea, kooperatibek edo eztia ateratzeko zentroek egindakoak barne. Kasu horretan, erauzketa- eta ontziratze-establezimenduak alta emanda egon behar du Osasun Sailak kudeatzen duen RGSEEAn.
Ustiategiaren eta instalazioen alta
Erlezainaren ustiategian eta bere instalazioetan egiten diren jarduera guztiak REGAn inskribatuz jakinarazi beharko dira, eta Erlezaintza ustiapen-liburuan idatzi beharko dira.
Erauzketa lokalik gabeko ustiategi baten alta
Ustiategiaren kokapen nagusiaren Lurralde Historikoaren ABELTZAINTZA ZERBITZUAN REGAn alta eskatu behar da, honako hauek aurkeztuz:
Erauzketa lokala izango duen ustiategiaren alta, edo bakarrik erauzketa lokalaren alta
Ustiategia izena emada dagoen edo ustiategiaren kokapen nagusiaren Lurralde Historikoaren ABELTZAINTZA ZERBITZUAN eskatu behar da, honako hauek aurkeztuz:
- Ustiategi berriak, erauzketa lokala eduki nahi dutenak:
- Existitzen diren ustiategiak, erauzketa eta ontziratze lokalari alta emateko:
- Bi kasuetan:
Erauzte eta ontziratze lokala kokatuta dagoen udalerrairen UDALETXEAN, honakoa hau aurkeztu beharko da, lokalaren ezaugarrien arabera:
- Jarduera sailkatuaren aurretiazko jakinarazpena, Abeltzaintza Zerbituzan alta eman ondoren, Jarduera sailkatuaren lizentziaren baldintzak betetzen ez diren kasuetarako.
- Erauzte era ontziratze lokalaren memoria aurketzu Aurretiazko Jakinarazpenarekin batera.
- Jarduera sailkatuaren lizentzia eskatu beharko da instalatutako guztizko potentzia 25 kW-koa edo handiagoa eta lokalaren azalera 300 m2-tik gorakoa bada. Abeltzaintza Zerbitzuan lokalaren alta burutu aurretik eskatuko da.
- Erauzte era ontziratze lokalaren memoria aurketzu Jarduera Lizentziarekin batera.
Zerga-betebeharrak
Produktuen salmenta egiten duen ustiategi orok, bere diru-sarreren aitorpena egin behar du.
Aitorpen hori egiteko modalitate desberdinak daude, jarduera BEZaren aldizkako aitorpenean jakinarazten den, ala zentsu aitorpen baten bidez egiten den. Jarraian, informazio gisa, bi prozedurak deskribatzen dira.
Bi modalitete hauek nork bere ustiategia inskribatuta duen LLHHko FORU-OGASUNEAN bideratu behar dira.
1. AUKERA: BEZaren aldizkako adierazpena
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (IAE) alta eman dezakete, 840 eredua.
- Merkataritza- eta industria-jardueren zerga-lizentzian dagokion taldean edo epigrafean izena ematea:
- Erle-ustiategia esklusiboki duen kasuan: “062 taldea: erlezaintza”
- Ustiategi mistoen kasuan: “071 taldea: ustiapen mistoa”
2. AUKERA: Urteroko Zentsu-aitorpena
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren Araubide bereziari hel daiteke, BEZaren aldizkako aitorpena aurkezteko beharra ez duena, ezta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainketa ere.
- Jardueraren hasieran Zentsu-aitorpena aurkeztea, nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezia adieraziz.
- Urteko diru-sarrerak Errenta-aitorpenean fakturen bidez aitortzen dira, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako jarduera batetik lortutako diru-sarrerak direla adieraziz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ustiategia inskribatuta dagoen LLHHko Foru Ogasunarekin harremanetan jartzea gomendatzen da.
| Zentsu-aitorpen ereduak | Araba | Bizkaia | Gipuzkoa |
| Jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak | 037[1] | 037[2] | 036[3] |
| Pertsona juridikoak eta jarduera enpresarial edo profesionalak | 036[4] | 036[5] | 036[6] |
[1] https://egoitza.araba.eus/es/-/modelo-037
[2] https://www.bizkaia.eus/es/declaraciones-censales
[3] https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ogasuna/impuestos/modelo/036
[4] https://egoitza.araba.eus/es/-/modelo-036-personas-juridicas
[5] https://www.bizkaia.eus/es/declaraciones-censales
[6] https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ogasuna/impuestos/modelo/036
