Animalien osasuna

Erleen gaixotasunak

Hona hemen erleek izaten dituzten gaixotasun nagusiak:

  1.  Barroosia
  2. Loke europarra
  3. Loke amerikarra
  4. Athinosia (erlauntzako Aethina tumida kakalardo txikia)
  5. Tropilaelapsosia
  6. Erleen akaripisosia
  7. Erleen nosemosia

Gaixotasun horiei aurre egiteko eta kontrolatzeko neurriak 608/2006 Errege Dekretuaren bidez ezartzen dira.

Dekretu horrek eztia ekoizten duten erleen gaixotasunei aurre egiteko eta kontrolatzeko programa ezarri eta araupetzen du.

Barroosia

Erleek jasaten dituzten gaixotasunen artean barroosia nabarmendu behar da (lehen barroasia esaten zitzaion). Gaixotasun horrek kalte handiak eragiten ditu erlauntzetan, ez Varroa destructor akaroaren espoliatze-jardueragatik bakarrik, ezpada birus- eta bakterio-infekzioak agertzen direlako.

Gaur egungo ezagutza eta tresnekin, ezinezkoa da barroosia desagerrarazi; beraz, beharrezkoa da tratamenduak sistematikoki egitea.

Tratamendu horiek 608/2006 Errege Dekretuko 6. artikuluan daude jasota:

  • Tratamendua egitea irailetik azarora bitarteko epean
  • Dena den, autonomia-erkidegoko organo eskudunak bestelako hasiera- eta amaiera-datak ezar ditzake
  • Tratamendua albaitaritza-sendagai batekin gauzatuko da, ustiategiko albaitariaren edo, hala badagokio, baimendu edo gaitutako albaitariaren zaintzapean

Tratamendua erle-ustiategiko erregistro-liburuanjaso behar da. Gutxienez, datu hauek adieraziko dira:

  • Tratamenduaren hasiera- eta amaiera-data
  • Tratamendu mota
  • Dosia
  • Tratatutako erlauntzen kopurua
  • Emandako produktuaren izendapen komertziala

MAGRAMAren Animalia Osasunaren Laborategi Nagusia (Algete, Madril) da Barroosiaren aurreko Erreferentziazko Laborategi Nazionala.

Osasun baldintzak

Erleen gaixotasun horiei aurre egiteko edo kontrolatzeko osasun-neurriak honako hauek dira:

  • Erleen kolonia hiltzen denean, albait arinen egingo dira gaixotasuna zabaltzeko arriskua saihesten duten jarduerak.

Halaber, abandonatutako erlauntzei ere ezarriko zaie. Horretarako, ustiategiko jabeak beharrezko garbitze- eta desinfektatze-jarduerak egin beharko ditu edo, hala badagokio, erlauntza eta/edo koadroak higienikoki deuseztatu beharko ditu.

Erreferentzizko legeria

Eguneraketa data: 2025/08/18

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad