Kontrol ofiziala

Kontrol ofiziala

Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 882/2004 Araudiak (EE), 2004ko apirilaren 29koak, ezartzen ditu pentsu, elikagai, osasun eta animalia-ongizatearen esparruko kontrol ofizialak egiteko oinarriak.

Araudi horren arabera, Estatu kide bakoitzak Urte Anitzeko Plan Nazional bat egin eta ezar dezake.

Espainian indarrean dago Elikakatea kontrolatzeko Plan Nazionala (PNCOCA) 2011-2015.

Planak zenbait programa ditu, kontrol-arlo bakoitzaren arabera.

Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionala (PNIR)

Beste alde batetik, 1989az geroztik, Espainian indarrean dago Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionala (HIPN).
Ondoren, 1998an, plana gainerako animalia-espezieetara hedatu zen (espezie handiagoak, untxiak, hegaztiak eta ehizakiak), baita animalia-jatorriko beste elikagai batzuetara ere; hala nola, esnera, arrautzetara, akuikultura- eta ezti-produktuetara ere, 1749/1998 Errege Dekretuaren bidez. Horren bidez ezartzen dira substantzia jakin batzuei eta substantzia horiek bizirik dauden animalietan eta haien ekoizkinetan uzten dituzten hondakinei aplikatu beharreko kontrol-neurriak.
Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionalak ahalbidetu egiten du zein mailatan erabiltzen diren substantzia debekatuak eta zenbatetan erabiltzen diren baimendutako substantziak ezarritako gehienezko mugetatik harago.

Kontrol ofizialeko programak

Hauek dira PNCOCAren baitako kontrol ofizialeko programak, erleen ekoizpenean eragina dutenak:

  • Animaliak Identifikatu eta Erregistratzeko Kontrol Ofizialeko Programa Nazionala
  • Abeltzaintzako lehenengo mailako ekoizpenaren Higiene eta Osasun Kontrol Ofizialeko Programa Nazionala
Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad