Home/Abeltzaintza / Betekizunak sektoreka / Errunaldiko hegazti-hazkuntza / Administrazioaren baimenak hegazti-hazkuntzan

Administrazioaren baimenak hegazti-hazkuntzan

Beharrezko baimenak

Honako hauek dira arrautzatarako oilo-ustiategi bat instalatzeko eta horren funtzionamenduko beharrezko baimenak:

  1. Jarduera Lizentzia
  2. Funtzionamendu Osasun-baimena
  3. Ustiategien erregistro orokorra (REGA)
  4. Ingurumen baimen integratua (AAI)

Funtzionamendu osasun-baimena

Baimen horren eskaera eta izapidetzea 328/2003 Dekretuak, Hegaztientzako Osasun Plana ezartzen duenak, arautzen ditu. Bada, panel horrek agintari eskudunari aurkeztea eta honako hauek betetzea ezartzen du:

  • Ustiategiko memoria eta Osasun Programa, prozesu infekto-kutsagarriak eta parasitarioak saihestera eta kontrolatzera bideratutakoa.
  • Funtzionatzeko osasun-betekizunak.
  • Hegaztien sarrera- eta irteera-erregistroa, tratamenduena, txertoena, garbitasunarena eta DDDarena…

Ingurumen Baimen Integratua (AAI)

AAIa nahitaezko lizentzia da 40.000 oilotik gorako ustiategi intentsiboetarako.
Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko 16/2002 Legeak arautzen du, eta horren helburua da ahal den neurrian saihestea abeltzaintza-ustiategien ingurumen-kutsadura, horretarako Eskura dauden Teknika Onenak (MTD) erabilita.

Erreferentziazko legeria

Jarduera Lizentzia

Euskadiaren Ingurumenaren Babeseko 3/1998 Legeko II eranskinen arabera, 7/2012 Legeko 83 artikuluak aldatuta, Jarduera-Lizentzia beharrezko udal-lizentzia bat da hurrengo kasuetan:

  • Lurzoru ez urbanizagarrian edo hiri-lur industrialean 3.000 oilo baino gehiagoko (20 UGMs-etako) ustiapenak
  • Bizitegi-hiri-lurreko 600 oilo baino gehiagorekin (4 UGMs-ekin) ustiapenak

3.000 oilo baino gutxiagoko ustiapenek jardueraren aurreko komunikazioa egin behar dute, 7/2012 Legeko 83 artikuluaren arabera.

Jarduera Lizentzia behar duen oilo zenbk (515/2009 Dekretuko III. Xedapen Gehigarria)

Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra (REGA)

372/2003 Errege Dekretuak, arrautzatarako oiloen establezimenduen erregistroei buruzkoak (Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrei buruzko 479/2004 Errege Dekretuko hirugarren azken xedapenaren bidez aldatutakoa), ezartzen du agintaritza eskudunak erregistratuta eduki behar dituela merkataritza-helburua duten arrautzatarako oiloen ustiategiak.
Ustiategi bakoitzari ustiapen-kode bat ematen zaio: Adib: “2ES123 8726300”

  • Lehenengo zenbakia oiloak hazteko moduari dagokio (0 ekologikoa, 1 landakoa, 2 lurzoruan eta 3 kaiolan)
  • Hurrengo bi letrak Estatu kideari (ES) dagozkie
  • Ondoren, udalerria identifikatzen duten hiru zenbakiak daude
  • Berezko zazpi zenbaki, udalerriaren baitako ustiategi bakoitzarenak

Informazio interesgarria

Eguneraketa data: 2026/02/20

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad