Home/Abeltzaintza / Betekizunak sektoreka / Errunaldiko hegazti-hazkuntza / Higienea eta autokontrola hegazti-hazkuntzan

Higienea eta autokontrola hegazti-hazkuntzan

Higiene betekizunak

Elikagaien higiene orokorrari buruzko 852/2004 Araudiko I. Eranskineko A atalak ezartzen ditu abeltzaintza-ustiategietan honako hauei dagokienez ezarri behar diren higiene-neurriak:

  • Ustiategiaren garbitasuna
  • Uraren kontrola
  • Pentsuaren kontrola
  • Hondakinen kudeaketa
  • Animalien gaixotasunak
  • Langileen prestakuntza

Neurri horien helburua da ekoizpenen segurtasunean eragin dezaketen agenteen bidezko kutsadura ekiditea.
Arrautzatarako hegazti-hazkuntzan, arrisku handiena Salmonellarekin kutsatzea da; izan ere, arrautzak eragiten ditu gizakiengan gertatzen diren S. enteritidis bidezko infekzio-kasu gehienak.

InfografiaAbeltzaintza-ustiategietako higiene-betekizunak – ELIKA

ArtikuluaAbeltzaintza-ustiategietako higiene-betekizunak – ELIKA

Higiene betekizun orokorrak (852/2004 Araudiko I. Eranskineko A atala)

Biosegurtasun betekizunak

Biosegurtasuna da ustiategian agente patogenoak sartzea eta zabaltzea ekiditeko ustiategian bertan hartzen diren neurrien multzoa.

Hegazti-ustiategietan oso garrantzitsuak dira biosegurtasun-neurriak:

  • Ustiategiko perimetroan hesiak jartzea
  • Ibilgailuak desinfektatzeko arku edo ibiak, ustiategien sarreran
  • Langileen oinetakoak desinfektatzeko putzuak
  • Ustiategian bakarrik erabiltzen den arropa
  • Ustiategiko bisiten kontrola eta erregistroa
  • Etxe inguruan ibiltzen diren animaliak ustiategian sartzea ekiditea

Informazio interesgarria

Erregistroak

Gainera, 852/2004 Araudiko I. Eranskineko A atalaren arabera, nahitaezkoa da ustiategian erregistro jakin batzuk edukitzea:

  • Animalien eta mugimenduen errolda
  • Animalientzako elikadura
  • Sendagaiak
  • Animalien gaixotasunak
  • Agintaritza eskudunaren analitika eta txostenen emaitzak

Erregistroak (852/2004 Araudiko I. Eranskineko A Atala)

Autokontrola

852/2004 Araudiak, elikagaien higieneari buruzkoak, ezartzen du ekoizleak, ustiategiko arduraduna den aldetik, ezagutu eta kontrolatu egin behar dituela bere ekoizpenari lotutako arriskuak.
Oro har, lehenengo mailako ekoizpenean autokontrolerako metodo hedatu eta gomendatuena Higiene-jardunbide egokien gida ezartzea da.

Higiene Praktika Egokien Gida ofizialak

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad