Kontrol Ofiziala
Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 882/2004 Araudiak (EE), 2004ko apirilaren 29koak, pentsuen, elikagaien eta animalien osasunaren eta ongizatearen inguruko kontrol ofizialak egiteko oinarriak ezartzen ditu.
Araudi horren arabera, estatu kide bakoitzak Urte Anitzeko Plan Nazionala egin eta ezarri behar du.
Espainian indarrean dago Elikakatea Kontrolatzeko Plan Nazionala (PNCOCA) 2016-2020.
Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionala (PNIR)
Beste alde batetik, 1989az geroztik Espainian indarrean dago Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionala (PNIR).
Plana 1998an zabaldu zen gainerako animalia-espezieetara (espezie nagusiak, untxiak, hegaztiak eta ehizakiak) eta animalia-jatorriko bestelako produktu batzuetara (hala nola, esnea, arrautza, akuikultura-produktuak eta eztia). Hori guztia 1749/1998 Errege Dekretuaren bidez, horrek ezartzen baititu bizirik dauden animalia eta euren produktuetako substantzia jakin batzuei eta hondakinei ezarri ahal zaizkien kontrol-neurriak.
Hondakinak Ikertzeko Plan Nazionalak ahalbidetu egiten du debekatutako substantzien eta ezarritako mugak gainditzen dituzten substantzia baimenduen erabilera-mailak zehaztea.
- PNIRen webgunea-MAGRAMA
