Home/Abeltzaintza / Betekizunak sektoreka / Esne abeltzaintza / Trazabilitatea esne-abeltzaintzan

Trazabilitatea esne-abeltzaintzan

Animalien trazabilitatea

Esnea ekoizten duten espezieen artean trazabilitate-sistema osoak honako elementu hauek ditu:

  • Animalien identifikazioa
  • Animalien Trazabilitatearen Sistema Integratua (SITRAN)
  • Bizirik dauden Animalien Garraioaren Erregistro Sistema (SIRENTRA)
  • Esne gordinaren trazabilitatea (Q letra)

Animalien garraioaren erregistro sistema (SIRENTRA)

Horren arabera bizirik dauden animalien garraiolariak, garraiobideak eta edukiontziak baimendu eta erregistratu egin behar dira.
SIRENTRA 542/2016 Errege Dekretuak arautzen du.

Elikakateari buruzko informazioa (ICA)

ICA da abeltzainak abereak hiltegira igortzen dituenean bidali behar duen informazioa, 852/2004 Araudiko A zatiko I. eranskinean ezarritako ustiategiko erregistroetan oinarritutakoa.
ICA 853/2004 Araudiko III. Ataleko II. Eranskinean ezartzen da, eta 361/2009 Errege Dekretuak arautzen du Espainian.
ICAk jaso beharreko gutxieneko datuak 361/2009 EDko II. eranskinan agertzen dira.

Animalien trazabilitatearen sistema integratua (SITRAN)

Animalien Trazabilitatearen Sistema Integratu edo SITRANa datu-base bat da, eta autonomia-erkidegoen erregistroen berri ematen dio erregistro zentralizatu bati.
SITRANek hiru modulu ditu:

  • Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorra(REGA).
  • Abeltzaintza-intereseko Espezieen Mugimenduen Erregistro (REMO): espezieen mugimenduei buruzko informazioa biltzen du (behiei dagokienez, banaka; gainerako espezieei dagokienez, multzoka).
  • Animaliak Identifikatzeko Banakako Erregistroa(RIIA). behi, ardi, ahuntz espezieentzat, eta ekidoentzat.

Animalien identifikazioa (RIIA) eta animalien mugimenduen erregistroa (REMO) 728/2007 Errege Dekretuak arautzen ditu.

Esne gordinaren trazabilitatea – Q Letra

Q Letra izeneko datu-baseak esnearen trazabilitatea bermatzen du abeletxetik esnea eraldatzen eta merkaturatzen duten industrietaraino.
Esnearen sektorean esku hartzen duten agente guztien erregistroa da: administrazioa, operatzaileak, ekoizleak eta laborategiak.

Eguneraketa data: 2026/02/20

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad