Europako 2017/625 (EB) Erreglamenduak eta 562/2025 Errege Dekretuak ezartzen dituzte Kontrol Ofizialerako Planak egiteko betebeharrak. Elikagaien, pentsuen, animalien osasuna eta ongizatea, landareen osasuna eta produktu fitosanitarioen legedia betetzeko beste eginkizun ofizialak arautzen ditu.
Euskadiko Abeltzaintza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana (EKOP)

Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana (EKOP) osatu da, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko, alde batetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, bestetik.
Plan honek 5 urteko iraupena du (2026-2030) Estatuko Kontrol Ofizialerako Planarekin bat etor dadin.
Plana hainbat programatan banatzen da, kontrol-arloaren arabera. Abeltzaintzako produkzioari eragiten dioten kontrol ofizialeko programak honako hauek dira:
- Lehen Mailako Abeltzaintza Ekoizpenaren Higienea Kontrol Ofizialeko Programa
- Esne Gordinaren Lehen Mailako Ekoizpeneko Higienearen Kontrol Ofizialeko Programa
- Abeltzaintzako Ustiategietan eta Animalien Garraioan Animalien Ongizatearen Kontrol Ofizialeko Programa
- Erkidego Barneko Mugimenduak egiten dituzten Establezimenduen Kontrol Ofizialeko Programa Bateratua
- Abeltzaintzako Espezieen Ugalketa-produktuen Baimendutako establezimenduen Kontrol Ofizialeko Programa
- Animalien Elikaduraren Kontrol Ofizialeko Programa
Eguneraketa data: 2026/03/05

