|
Iturria:
FutureFoodS
|

«GETS – Denak elkartu, elikadura-sistema jasangarriak lortzeko: Kontsumitzaile ahaldunduak, ekoizle jasangarri eta berritzaileak eta konfiantzazko balio-kateak»
FutureFoodS lankidetzak hirugarren deialdi transnazional kofinantzatua abian jarri du erakunde ikertzaile eta berritzaileak gonbidatu ditu elikadura sistema jasangarriagoetarako trantsizioa azeleratzen duten proiektu-proposamenak aurkeztera.
Eusko Jaurlaritzak, ELIKAren bidez, gehienez ere 100.000 euroko finantzaketa bideratuko du nazioaz gaindiko partzuergoak sortuz proiektuak koordinatzen edo parte-hartzen dituzten euskal enpresa publikoetara.
Guztira 44 milioi euroko zuzkidura du deialdiak, Europako Batzordeari eta Europako 19 erakunde finantzatzaileri esker, besteak beste Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila, ELIKAren bitartez. Helburua da elikadura-jasangarritasunaren azelerazioa ardatz duten ikerketa-proiektu berritzaileak sustatzea.
Gaiak
Hirugarren deialdi honen xedea da ikerketa eta berrikuntzako hiru gai hauetakoren bati buruzko Europako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak finantzatzea:
1. Prozesu berritzaileak elikagai jasangarri, seguru eta nutritiboentzat
2. Elikadura-sistema jasangarri eta gardenak
3. Herritarrak ahalduntzea eta aldeko elikadura-inguruak
Eskakizun orokorrak
- Proposamenak “ikerketara bideratutakoak” (TRL3-5) edo “berrikuntzara bideratutakoak” (TRL 6-8) izan daitezke.
- Proposamenak aurkez ditzakete unibertsitateek, ikerketa institutuek, enpresa txiki eta ertainek, enpresa handiek eta erakunde publikoek, nazioko zein eskualdeko araudien menpe daudenek.
- Partzuergoa gutxienez 3 herrialdetako 3 entitatek osatu behar dute, eta horiek hautagarriak izan behar dute deialdian parte hartzen duten erakunde finantzatzaileen dirua jasotzeko (I eranskina).
- Hautagarritasun-arau espezifikoak aplikatuko dira erakunde finantzatzaileen arabera; hortaz, entitate eskatzaile bakoitzak bermatu beharko du proiektu globalera egindako ekarpena bat datorrela arau horiekin, Call Announcement jasota dagoenaren arabera.
- Proposamenen alderdi gakoak proposamenak ebaluatzeko kontuan hartuko dira, eta honako hauek dira:
- Ikuspegi eraldatzailea
- Diziplinartekotasuna
- Elikadura-sistemako eragile desberdinen konpromisoa
- Jasangarritasuna
- Derrigorrez Inpaktu Plana aurkeztu behar da, elikadura sistemen eraldaketarako bilakaera azaltzeko (A. eranskina), eta Komunikazio Plana (G. eranskina) stakeholders nola inplikatu azaltzeko partzuergotik kanpo.
- Aditu independenteek egindako ebaluazio-irizpideak berrikustea gomendatzen da:
- Aurretiazko proposamenaren 1. fasean: bikaintasuna eta inpaktua;
- Proposamenak osorik aurkezteko 2. fasean: bikaintasuna, inpaktua eta kalitatea eta eraginkortasuna.
Euskadirako eskakizun espezifikoak
| Eskakizun | Baldintzak |
|---|---|
| Erakunde finantzatzailea | Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak |
| Gehieneko aurrekontua/proposamena | € 100.000 |
| Onartutako proposamen kopurua | 1 /entitate bakoitzeko |
| Entitateen eskakizunak | Euskadin kokatutako edozein erakunde publiko edo pribatu, elikadura-sistemen arloan aritzen diren arloak edo sailak baditu |
| Finantzatu daitezkeen jarduerak | Aztertzeko ikerketa* eta ikerketa azeleratzailea * Gutxienez 5 TRL eta ahal izanez gero Euskadin ezarritakoak |
| Eskatutako informazioa (RCP-ari bidaltzeko) | Lankidetzaren laburpena eta zerrenda I+G+b arloko jarduerak: egin beharreko jarduerak, proposamenaren balio erantsia, TRLaren justifikazioa =>5 Proposamenaren xehakapena (kostua eta arduraldia) |
| Onartutako kostuak | Langile-kostuak (€ eta AP) Bidaia-kostuak Ekipoak eta materialak Zeharkako kostuak (langileen % 15) Ezin da azpikontratatu |
| Harremanetarako eskualdeko gunea (RCP) | ELIKA- Mónica de Prado mdeprado@elika.eus |
Kronograma
| Deialdia martxan jartzea | 2026/11/3 |
| Informazioa jasotzeko web-mintegia (ez da izena eman behar) | 2026/11/12 |
| Lehenengo fasearen proposamenak aurkezteko epea | 2027/01/13 |
| Lehenengo fasearen ebaluazioaren emaitza | 2027ko maiatza |
| Behin betiko proposamenak aurkezteko epea | 2027/06/30 |
| Ebaluazioa eta finantzaketa jasoko duten proiektuen behin betiko erabakia | 2027ko iraila |
| Proiektuak hastea | 2027ko azaroa- 2028ko martxoa |
Informazio garrantzitsua
- Gida osoa
- Proposamenak aurkezteko online plataforma
- Lankidetza eratzeko kideak bilatzeko tresna
- Deialdira proposamenak aurkeztu nahi dituzten erakundeentzako web-mintegi informatiboak:
- EB: 2026/11/12 (11:00-12:00). FutureFoodSekimenerako deialdia egiten duen bulegoak antolatutako web-mintegia. Deialdiaren alderdi esanguratsuen ikuspegi orokorra emateaz gain, eskaera aurkezteko plataformari buruzko azalpen laburra eskainiko da. Web-mintegia interesa duen pertsona orori irekita dago, eta ez da izena eman behar: https://ptj-fzj.webex.com/ptj-fzj-en/j.php?MTID=mbbb124dfc2f113cce25922e78fafd53d
- ES: Espainiako 5 erakunde finantzatzailek web-mintegia antolatuko dute azaroaren bukaeran, besteak beste Eusko Jaurlaritza Euskadin, ELIKAren bitartez.
Eguneraketa data: 2026/11/03

