Akrilamidaren, nitratoen eta OTAren ingesta Holandan 14/10/17

Osasun Publikorako eta Ingurumenerako Holandako Institutu Nazionalak (RIVM) 3 konposatu kimikoren ingesta aztertu du (akrilamida, nitratoak eta okratoxina A). Horiek Holandako 7 eta 69 urte bitarteko herritarrek kontsumitzen dituzten elikagaietan daude, eta honako hauek dira ikerketaren ondorioak:

Nitratoak:

Erreferentzia gisa EIO (Eguneko Ingesta Onargarria) baino nitrato-ingesta handiagoa duten herritarren ehunekoa hartu dute, eta ondorioztatu dute hutsala dela esposizioagatik Holandako herritarren osasunak izan dezakeen arriskua. Hortaz, nitratoen ingesta segurua da (barazkietan dago, batik bat).

Hala ere, ortuari batzuen nitrato-kontzentrazioari buruzko datuak ez zeuden eguneratuta, eta lagin-kopurua oso txikia izan da. Hori dela eta, gomendagarria da nitratoaren kontzentrazioari buruzko datuak eguneratzea eta lagin-kopurua nahikoa izatea, ziurtatzeko aztertutako kontzentrazioek benetan ordezkatzen dituztela esposizioa duten pertsonen benetako kontzentrazioak.

Akrilamida

Baliteke akrilamidarekiko esposizioari dagokiona baino balio handiagoa eman izana, 2005ean eta 2006an aztertutako elikagai-laginetako akrilamida-kontzentrazioak erabili baitira. Gainera, ordutik neurriak hartu dira etengabe, elikagaietako akrilamida murrizteko. Horrenbestez, Institutuak ezarri du kontzentrazioari buruzko datu eguneratuak behar direla esposizioaren ebaluazioa hobetzeko.

Nolanahi ere, emaitzek argi erakusten dute akrilamidak Arriskuaren Kudeaketarako lehentasuna izaten jarraitzen duela, MOE (esposizio-tartea) txikia du eta. Halaber, gomendatzen da akrilamidak eragin dezakeen neurotoxizitateari buruzko ikerketa gehiago egitea.

RIVMrek ondorioztatu du aztertutako akrilamida-kopuruak (labean egindako elikagaietan eta elikagai frijituetan dago) eragin kaltegarria izan dezakeela esposizioa duten herritarren osasunean.

Okratoxina A (OTA)

Okratoxina A (OTA) onddoek sortutako mikotoxina bat da, baina ezin izan zuten zehaztu osasunerako arriskutsua ote den, nahiz eta AIO (Asteko Ingesta Onargarria) adin-talde guztietan gainditu den. Era berean, ikerketa gehiago behar dira OTAk gizakiengan izan dezakeen eragin toxikologikoari buruz.

Hori dela eta, RIVMk gomendatzen du erosketa-saskiko elikagaietako OTA kontzentrazioari buruzko datuak aztertzea. Horrez gain, aintzat hartu behar dira OTAkren ekoizpen-faktoreak kontsumitutako elikagaietan, mikotoxina horren arriskua ebaluatu ahal izateko.

RIVMren txostena akrilamidaren, nitratoaren eta OTAren ingestari buruz

Eguneraketa data: 2025/07/18

FSAIren gida RTEn Listeria monocytogenes-ren irizpideari buruz

Arau berria kontsumitzeko prest dauden zenbait elikagairi aplikatzen zaie, baldin eta Listeria haztea eragin badezakete eta kozinatu gabe eta mikroorganismoa ezabatuko duen beste tratamendurik aplikatu gabe kontsumitzen badira. Gehien eragindakoen…

Hegazti-gripearen Europako egoeraren eguneratzea

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) patogenotasun handiko hegazti-gripearen (PHHP) Europako egoerari buruzko informazioa eman du, 2026ko udaberriari dagokiona….

Teknika genomiko berriei (TGB) buruzko Erregelamendua

Europar Batasunak (EB) 2026/1388 Erregelamendua onetsi du, zeinak ezartzen baitu arau-esparru berri bat teknika genomiko berri (TGB) jakin batzuen bidez (hala nola edizio genetikoa) lortutako begetalentzat. Erregelamendu berri horren xedea…

“Fruktosa-iturririk gabekoa” aipamena erabiltzea: interpretazio-oharra

| Iturria: AESAN | Bi patologia daude, zeinak organismoan fruktosa behar bezala metabolizatzen eta xurgatzen uzten ez dutenak Fruktosa azukre bat da, frutetan, barazkietan eta eztian berez dagoena, baina badira propietate edulkoratzailea izateagatik erabiltzen diren…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad