Akuikulturaren kudeaketa Sanitariorako Gida 17/11/02

 

Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak (MAPAMA) Akuikulturaren Kudeaketa Sanitariorako Gida bat argitaratu du. Bertan, Estatuko eta Europar Batasuneko uretako animalien gaixotasunen arloko araudi-esparrua aztertzen da eta akuikultura-ustiategiak kudeatzeko zenbait baldintza ematen dira, gaixotasun horiek agertzea saihesteko edo, hori ezinezkoa denean, gaixotasunak ahalik eta kosturik txikienarekin eta ahalik eta azkarrena kontrolatzeko.

 

Baldintza horiek Kontseiluaren 2006ko urriaren 24ko 2006/88/CE Zuzentarauak ezartzen ditu Europan. Zuzentarau horrek, hain zuzen ere, erreferentzia egiten die akuikulturako produktuen eta animalien baldintza zoosanitarioei eta uretako animalien zenbait gaixotasun prebenitu eta kontrolatzeari, eta ordenamendu nazionalean txertatu zen urriaren 3ko 1614/2008 Errege Dekretuaren eta haren zuzenketen bidez. Gainera, gida horretan animalien segurtasunari buruzko Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/429 (EB) Araudian ezarritako zenbait aldaketa jaso dira; horiek 2021eko apirilaren 21etik aurrera aplikatu beharko dira.

 

Araudi horretan hainbat neurri ageri dira gaixotasunen prebentzioa modu integralean gauzatu ahal izateko. Hala, arautu egiten dira ustiategiei baimenak emateko biosegurtasunari buruzko baldintzak, gaixotasunen zaintza eta jakinarazpena egiteko irizpideak, animalia bizidunen garraiorako osasun-baldintzak, ustiategi batean edo ustiategi multzo batean “garbi” kalifikazioa modu ofizialean eskuratzeko irizpideak eta gaixotasunen kontrolerako jarduketetan hartu beharreko gutxieneko neurriak.

 

Akuikulturaren kudeaketa sanitariorako gida – MAPAMA

 

Eguneraketa data: 2025/04/01

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…