Albaitaritza-sendagaien hondakinen presentziari buruzko urteko txostena 2016

EFSAk 2014ko urteko txostena egin du albaitaritza-sendagaien hondakinek eta beste substantzia batzuek Europar Batasuneko animalia bizietan eta haien produktuetan duten presentziari buruz.

Txostenak datu hauek aipatzen ditu, besteak beste:

  • EBko 28 estatu kideetatik 736.907 lagin igorri ziren.
  • Lagin horietatik 425.232 bideratu egin ziren, 14.097 produktu susmagarrietatik hartu ziren, 4.136 inportatutako produktuetatik eta 293.442 lagin legeria nazionalek garatutako programen esparruan planteatu ziren.
  • Estatu kide gehienek bete zituzten Kontseiluaren 96/23/CE Zuzentarauan eta Batzordearen 97/747/CE Erabakian ezarritako gutxieneko laginketa-maiztasunaren eskakizunak.
  • Bideratutako lagin guztietatik, lagin ez onargarriaren ehunekoa pixka bat altuagoa izan da (% 0,37) aurreko 7 urteetakoarekin alderatuta (% 0,25-% 0,34).
  • Era berean, aurreko 7 urteekin alderatuta (2007-2013) eta detektatutako hondakinei dagokienez, azido erresorzilikoaren laktonen, elementu kimikoen (nagusiki metalak) eta mikotoxinen presentzia nabarmendu behar da.
  • Debekatutako substantziei dagokienez, 2014. urtea izan da lagin ez onargarrien maiztasun txikiena izan duena, aurreko 7 urteekin alderatuta.
  • Gainerako substantzien taldeei dagokienez, ez da aldaketa nabarmenik ikusi 8 urteko aldi honetan.

Azkenik, aipatu behar da analisi honek baduela nolabaiteko ziurgabetasuna; izan ere, partzialki erantsitako datuak ditu oinarri, eta baliteke laginketa-planak eta aztertutako substantzien espektroak ez izatea berdin-berdinak urtero.

Albaitaritza-sendagaien hondakinei eta beste substantzia batzuei buruzko txostena

Eguneraketa data: 2025/07/18

Kadmioarekiko elikadura-esposizioa Alemanian

BfR-k azterlan bat argitaratu du kadmioak elikagaietan duen presentziari eta Alemaniako herritarrak kutsatzaile horrekiko duten esposizioari buruz….

Mihi urdinaren Euskadiko egoeraren eguneratzea

NEIKER laborategiak adierazi du 3 serotipoa detektatu dela Barrundia (Araba) udalerriko ardi-ustiategi batean, eta, ondoren, Algeteko laborategiak egiaztatu duela….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad