Albisteak
Arloa aukeratu:
-
Europa prestakuntza indartzen ari da osasun-larrialdietarako
ECDCk ebaluazioen lehen zikloko emaitzak argitaratu ditu osasun-larrialdietarako prestatzearen eremuan, eta aurrerapen esanguratsuak ikusi ditu zaintzaren, laborategien eta krisiaren kudeaketaren gaietan.
-
Molusku bibalbio bizien higieneari buruzko araudia eguneratu da
Europako Batzordeak araudi berri bat argitaratu du, molusku bibalbio biziei aplika dakizkiekeen higiene arau espezifikoak eguneratzen dituena.
-
Abian da FutureFoodS lankidetza transnazionalaren hirugarren deialdia
FutureFoodS lankidetzak hirugarren deialdi transnazional kofinantzatua abian jarri du erakunde ikertzaile eta berritzaileak gonbidatu ditu elikadura sistema jasangarriagoetarako trantsizioa azeleratzen duten proiektu-proposamenak aurkeztera.
-
PRAN: Mikrobioen aurkako erresistentziei buruzko urteko txosten berria
Txostenak azpimarratzen du animalien osasunak emaitza esanguratsuenetako batzuk lortu diren arloetako bat izaten jarraitzen duela. Plana hasi zenetik, animalietan antibiotikoen kontsumoa % 60,15 murriztu da.
-
Listeriaren bizitza baliagarriaren azterlanei buruzko interpretazio-ohar eguneratua
AESANek aurtengo martxoan Listeria monocytogenes bakterioaren aurkako bizitza baliagarriari buruz argitaratutako azterlanak egiaztatzeko jarraibideen dokumentua eguneratu du.
-
Elikagaien arloko berrikuntza emergenteak: elikagaien segurtasunerako erronka eta teknologia berriak
Elikagaien arloko berrikuntza elikagaiak ekoizteko, osagaiak eskuratzeko eta lehengaiak eraldatzeko modu berriak sustatzen ari da. Teknologia horiek proteina-iturriak dibertsifikatzen eta produktu berriak garatzen lagundu dezakete,
-
EBk baimendutako elikadura-gehigarri berria: kurdlana (424)
Segurtasuna ebaluatu ondoren, Europar Batasunak elikagai-gehigarri berri gisa baimendu du kurdlana (E-424).
-
Dioxinak eta PCBak azienda estentsiboan: nondik datoz eta nola murriztu esposizio nekazaritza-ustiategietan
Dokumentua hau, aire zabaleko abeltzaintza-ustiategietan esposizioa prebenitzen laguntzen duten kutsadura-iturrien eta esposizio-jardunbideen berrikuspen erabilgarria eskaintzen du.
-
Ziguatoxinak Europan: EuroCigua II proiektuaren emaitza nagusiak
Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) lau txosten zientifiko argitaratu ditu EuroCigua II proiektuaren azken emaitzekin, ziguatoxinei buruzko ezagutzak hobetzeko, osasun publikorako arriskuak ebaluatzeko eta Europar Batasunean zaintza- eta kontrol-tresnak indartzeko. Lau txostenek baieztatzen dute ziguatera geroz eta arriskutsuagoa dela Europan, bereziki eskualde makaronesiarretan, besteak beste Kanarietan eta Madeiran.
-
Nerabeen obesitatearen kudeaketa integrala: OMEren gidalerroak
Haurren obesitateak ahalbidetu egiten du bestelako gaixotasun ez-kutsakorrak zein helduaroan obesitatea agertzea. Haurren obesitatearen prebalentzia nabarmena denez munduko toki askotan, OMEk gida bat argitaratu du 10 eta 19 urte bitarteko nerabeen obesitatea kudeatzeko gomendio klinikoak eta osasun publiko globalaren arlokoak aditzera emateko, praktika eta ebidentzia zientifikoa oinarri hartuta.

