ZER DIRA ELIKAGAIEK ERAGINDAKO ALERGIA ETA INTOLERANTZIAK?
Alergia izatea da elikagai bat, elikagai baten osagai bat edo, are gehiago, elikagai baten traza hartzean, ukitzean edo usaintzean pertsonen sistema immunologikoak ematen duen kontrako erreakzioa edo erreakzio asaldatua.
Elikagaiei intolerantzia izatea da metabolismoak berak, sistema immunologikoak parte hartu gabe, sortzen duen kontrako erreakzioa.
Artikulua: “Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak” – ELIKA (2012)
INTOLERANTZIA NAGUSIAK
Glutenarekiko intolerantzia
Laktosak eragindako intolerantzia
ALERGENOAK ETIKETATZEA
Alergiak eta intolerantziak eragiten dituzten eta substantzien zerrendan agertzen diren osagai ororen berri eman behar da.
Alergenoak adierazteko modua:
- Argi adieraziko da substantziaren izena osagaien zerrendan.
- Substantziaren izena substantzia hori gainerakoetatik argi eta garbi bereizten duen konposizio tipografikoaren bidez nabarmenduko da.
- Osagaien zerrendarik ez badago, “substantziaren izena + dauka” jarri beharko da.
Ontziratu gabeko elikagaietan ere adierazi behar da alergenoak daudela.
Ontziratu gabeko produktuak etiketatzea – ELIKA (2015)
INFORMAZIO INTERESGARRIA
Elikagaien industrian alergenoak kudeatzeko gida
Taldeentzako Sukaldaritzan alergenoak kudeatzeko/ekoizteko jardunbide egokien eskuliburua
Alergia-gaixotasunen liburua (BBVA Fundazioa – 2012)
Jardunaldietako aurkezpenak:
Aurrerapenak elikagaien industriako alergenoen kudeaketan (2012)
Intolerantziak eta alergenoak elikagaien industrian: etiketatzea eta kontrola (2007)
