Zer dira?
“Elikadura-intolerantzia” metabolismoaren aurkako erreakzioa da, sistema immunologikoak parte hartu gabe, elikagai bat edo elikagai baten osagai bat irenstean.
Kasu gehienetan, elikagaien digestioan edo metabolismoan izandako nahasmenduek eragiten dute, eta elikagaien substantzia batzuk digeritu, asimilatu eta aprobetxatzea ekiditen dute, jatorri genetikoagatik edo urteen poderioz gertatzeagatik..
Laktosa da elikadura-intolerantzia nagusia: Laktosarekiko (esnearen azukrea) intoleranteek laktasa entzima gutxi edo bat ere ez dute sortzen, hori dela eta ezin dute laktosa metabolizatu eta digeritu eta ondorioz, koadro kliniko gastrointestinala izaten dute.
Eraginak gizakion osasunean
Elikadura-alergia baten erreakzioak oso argiak, zehatzak eta azkarrak dira, eta, elikadura-intolerantzien kasuan, prozesua isilagoa eta luzeagoa da.
Sintomak
Erreakzioa alergiena baino txikiagoa da, ez da berehalakoa eta sintomak motelago agertzen dira. Alergiek eragindako sintoma digestiboen antzeko sintomak izaten dira: goragalea, beherakoa, hesteetako mina, kolikoa, zefalea, bero-sentsazioa.
Alergietan ez bezala, elikagaiaren edo elikadura-osagarriaren kantitate txikiak kontsumitu daitezke, sintomarik eragin gabe. Hala ere, digestio-sistemak ezin duenean elikagai bat onartu, emaitza nahasmendu gastrointestinal arin edo larria izan daiteke.
Prebentzioa
Intolerantzia-mailaren arabera, nahikoa izan daiteke kontsumitzen diren kopuruak mugatzea, sintomak ekiditeko.
