Zeliakia

Zer da?

Gaixotasun zeliakoa edo zeliakia ez da alergia edo elikadura-intolerantzia bat, baizik eta gaixotasun autoimmune kronikoa, aurrejoera genetikoa duten pertsonek glutena irenstean gertatzen dena.

Lesio bat eragiten du goiko este mehearen (duodenoa) mukosan, larritasun aldakorreko lesioa izaten da, eta elikagaietako mantenugaiak xurgatzea zailtzen du (karbono-hidratoak, proteinak, koipeak, mineralak eta bitaminak).

Eraginak gizakion osasunean

Sintomak

Hauek dira sintomarik ohikoenak: pisua galtzea, gosea galtzea, nekea, goragalea, gorakoak, abdomeneko distentsioa, masa muskularra galtzea eta hazkundea atzeratzea, besteak beste.

Zeliakiak ez dio soilik digestio-aparatuari eragiten, baizik eta beste edozein organori ere bai, eta funtzio-nahasmendua eragin dezake. Ohikoa da arazo erreumatologikoak, endokrinoak, neurologikoak, psikiatrikoak, dermatologikoak edo ugalketakoak egotea: are gehiago, horiek ohikoagoak dira hesteetako sintoma soilak baino.

Gaixotasuna agertzeko gradu asko daude, eta aldakortasun handia dago zeliakoei kalteak eragiteko behar den gluten-kopuruan ere.

Prebentzioa

Glutenik ez hartzea da tratamendua, eta glutenik ez duten elikagaietan oinarritutako dieta bat ezartzea. Glutena dietatik kendu ondoren, hesteko lesioak sendatuko dira, eta elikagaien xurgapena normaltasunera itzuliko da.

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad