Alerta eta Kooperazio Sarearen 2023ko txostenaren analisia

Alerta eta Kooperazio Sarea (ACN) Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistemak (RASFF), Administrazio Laguntza eta Kooperazio Sistemak (AAC) eta Elikadura Iruzurraren Sareak (FFN) osatzen dute. Sareko kideen artean nekazaritzako elikakateko kontrol ofizialen arloko informazio-trukea errazteko dago diseinatuta. Europako Batzordeak diseinatu eta kudeatutako tresna informatiko baten bitartez egiten dira trukeak: iRASFF plataforma.

Alert and Network

2023. urtean, sarea osatzen duten sistema guztiek aurreko urtean baino askoz jakinarazpen gehiago egin zituzten: RASFFek % 8 gehiago (4.695), ACCk % 24 gehiago (3.166) eta FFNk % 26 gehiago (758).

Aurreko urteetan bezala, RASFFren jakinarazpenen herena baino gehiago mugan egin diren ukapenak izan dira, nagusiki fruta eta barazkien bidalketetan pestizida-hondakinak zeudelako, batez ere Turkiatik etorritakoen kasuetan, baina baita Egipto eta Indiakoak ere. Jakinarazpen gehiago kudeatzen dituzten eta, hortaz, ez-adostasun gehien hautematen dituzten herrialdeak Alemania, Herbehereak eta Belgika izaten jarraitzen dute.

RASFF – Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Sistema

2023an, RASFFren 4.695 jakinarazpenetatik, 4.199 elikagaiekin lotuta zeuden, 303 pentsuekin eta 193 elikagaiekin kontaktuan dauden materialekin.

2022an bezala, jakinarazpenak maizen eragin zituzten produktuen jatorrizko RASFFko herrialdeak Polonia (304 jakinarazpen), Herbehereak (289) eta Frantzia (269) izan ziren. RASFF saretik kanpo, kide ez diren jatorrizko herrialde ohikoenak Turkia (408 jakinarazpen), Txina (333) eta India (303) izan ziren.

Kudeatutako 10 jakinarazpen nagusien zergatien eta jatorrizko herrialdeen taula

ACC – Administrazio Laguntza eta Kooperazio Sistema

2023an ACCk 3.166 jakinarazpen egin zituen guztira, hau da, 2022an baino % 24 gehiago eta 2021ean egindako jakinarazpenen ia bikoitza. Alemania izan zen jakinarazpen gehien (% 29,3) egin zituen herrialdea, eta ondoren Bulgaria (% 12,8) eta Austria (% 7,5). Jakinarazpenen % 60 EB barneko produktuei lotutakoak izan ziren, eta gainerakoak EB kanpoko herrialdeetakoak.

FFN – Elikadura Iruzurren Sarea

2023an jakinarazpen gehien izan zituen elikagai-kategoria “Haragia eta haragizko produktuak” izan zen (hegazti-hazkuntzako haragia kenduta), elikadura-iruzurren guztizkoaren % 13,3 osatuz. Jakinarazpenen arrazoi nagusiak “Osagaiak edo espezieak ordezkatzea” eta etiketa faltsuak izan ziren.

Iruzurra elika

Jakinarazitako produktu gehienen (% 71,7) jatorria EB izan zen, eta gainerako % 24a EBkoak ez diren herrialdeetatik inportatutako produktuak izan ziren. Jakinarazpenen ehuneko txiki (% 4,8) baten jatorria ezezaguna da edo oraindik ikertzen ari dira.

EBko herrialdeetatik zetozen salgaiei dagokionez, % 8,2 Frantzia eta Herbehereetakoak ziren. Azken horietan arazo ohikoenak hegazti-produktuak faltsutzea eta haragi-produktuen etiketa okerrak izan ziren; Frantziatik zetozen produktuetan, bestetik, jakinarazpen asko animalia bizien dokumentu faltsuei lotuta zeuden. EB kanpoko herrialdeetako jakinarazpenen jatorriari dagokionez, % 5,4 Txinakoak izan ziren eta % 3,4 Turkiakoak.

Eguneraketa data: 2025/07/21

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad