Analisia: H2020ren lehen urtean Espainiak lortu dituen emaitzak – MINECO 2015

Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministerioak “Horizonte 2020” I+G+b Europako finantzaketa-programa berriaren lehenengo urteko proiektuen 73 deialdietako emaitzak aurkeztu ditu.

Hona hemen ondorio nagusiak:

  • Itzulkinari dagokionez, Espainia bosgarren lekuan dago, Alemaniaren, Erresuma Batuaren, Frantziaren eta Herbehereen atzetik. 553,3 milioi euro jaso ditu; hots, orain arte norgehiagokan emandako baliabideen % 9,5.
  • Espainiako erakundeek –unibertsitateek, ikerketa-organismoek eta –zentroek, enpresek, teknologia-zentroek, fundazioek eta administrazioek– I+G+b arloko 943 jardueratan parte hartzeko finantzaketa lortu dute. Horien artean, 101 proiektu zuzendu dituzte (15,7%) eta, horrela, erakundeok kokapen estrategiko hobea lortu dute.
  • Bestalde, Osasunaren, Elikagaien Segurtasunaren, Bioekonomiaren eta Ingurumenaren arloan 4. lekua lortu du itzulkinari dagokionez. Horrela, VII. Esparru Programaren Europako funtsak areagotu dira.
  • Energiaren arloan eta Nanoteknologiaren, Materialen eta Fabrikazioaren arloan ere hobetzen ari da; arlo bietan, Europako bigarren herrialdea da itzulkinari dagokionez.
  • ETE tresnari dagokionez (Horizonte 2020rako garrantzi handiko instrumentu berria da, batik bat ETEak indartzeko helburua duena), Espainiak bigarren herrialdea izatea lortu du itzulkinari dagokionez.
  • Espainiako enpresek ekartzen dute baliabide gehien Europatik; ondoren, unibertsitateek eta, hirugarrenik, teknologia-zentroek.
  • Proiektu gehien lortu duten erakundeen artean, Zientzia Ikerketen Batzorde Nagusia (CSIC) gailentzen da: 71 proiektu lortu ditu, eta horietatik 36 zuzentzen ditu. Ondoren, Tecnalia Research and Innovation fundazioa dago (45 proiektu ditu, eta 7 zuzentzen ditu), eta, gero, Pompeu Fabra Unibertsitatea (21 proiektu ditu, eta 13 zuzentzen ditu).

Lehenagoko VII. Esparru Programaren (2007-2013) emaitzekin alderatuta, garbi ikusten da areagotu egin dela Espainiak azken urteotan Europan izan duen parte-hartzearen arrakasta. Alde batetik, posizio hobea lortu du itzulkinari dagokionez: % 8,3tik % 9,5era igaro da, eta seigarren postutik bosgarrenera. Horrez gain, Espainiako enpresen lidergoa % 10,5etik % 15,7ra areagotu da.

Espainiak H2020ren lehenengo urtean izandako emaitzak

H2020ren emaitzen aurkezpenaren xehetasunak

Espainiak VII. EPn izandako parte-hartzearen azterketa

Eguneraketa data: 2025/05/06

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…