Animalien bakterioak kolistina antibiotikoarekiko erresistenteak direla hauteman da Alemanian 16/01/22

Alemaniako Arriskuak Ebaluatzeko Institutu Federalak (BfR) frogatu du 2012. eta 2015. urteen artean egindako ikerketetan isolatutako bakterioak kolistinarekiko erresistenteak zirela, "mcr-1" gene transferigarriaren presentziaren eraginez.

Hainbat ikerketaren arabera, kolistinarekiko erresistentzia bereziki ohikoa da gizentzeko oilaskoetan isolatutako Salmonella eta Escherichia coli bezalako bakterietan.

BfRen ikerketen arabera, "mcr-1" gene transferigarria da erresistentzia horren eragilea. Gene hori lehen aldiz Txinan aurkitu zen, eta oso hedatuta dago Alemanian ekoizten diren animalien hesteetako bakterietan.

Hasieran, bazirudien ezinezkoa zela kolistinarekiko erresistentzia bakterio batetik bestera transferitzea; alabaina, ikusi da gene erresistenteak transmititu egin daitezkeela hesteetako bakterio kaltegabeen bitartez, hau da, bakterio komensal izenekoen bitartez, bakterio patogenoetara; horren ondorioz, bakterio patogeno horiek tratatzea zailagoa da.

Horrez gain, Alemanian, ikusi da animalien ekoizpenean isolatu diren eta kolistinari erresistenteak diren bakterien proportzioa ez dela azken urteotan handitu. Emaitzen arabera, mikrobioen aurkako erresistentzia hori urtetan existitu da Alemanian, baina duela gutxira arte ez da hauteman.

Orain, ikerketen helburua da neurtzea zer-nolako rola duen mikrobioen aurkako erresistentzia horrek gizakietan gaixotasun infekziosoen tratamenduan.

2015eko abenduaren hasieran, Danimarkako agintariek jakinarazi zuten gene hori hauteman zutela Alemaniatik iritsitako eskortako hegaztien haragiaren laginetan. Ingalaterran eta Herbehereetan egindako probetan ere emaitza positiboak lortu zituzten. Orain arte, erresistentziaren genearen presentziari buruzko ikerketa zehatzek frogatu dute Txinan deskribatutako gene hori Europan ere egon dela, gutxienez urtebetez.

Kolistinarekiko erresistentziari buruzko berria – BfR
Bideoa sukaldean oilaskoa nola prestatu – BfR

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad