Europar Batasuneko animalien elikadurako produktuen etiketatzearen arautzea hemen dago jasota: Europako Parlamentuaren eta Trazabilitatea honela definitzen da: “elikagai, pentsu, elikagaietarako animalia, elikagaietan edo pentsuetan gehitzeko substantzia edo horretarako aukerak dituen substantzia baten arrastoa aurkitu eta ekoizte-, eraldatze- eta banatze-etapa guztietan jarraipena egiteko aukera” (178/2002 Erregelamendua, 3. art.).
Trazabilitatea animalien elikaduran
Hortaz, trazabilitatea lanabes bat da, beste sistema batzuk aplikatzea eta martxan jartzea babesten duena (adibidez, kontingentzia- edo kentze-plan bat). Sistema horien azken helburua merkaturatutako nekazaritza-elikagaiek kalterik ez dutela ziurtatzea da.
Araudiak ezartzen du pentsu-enpresek hau egin beharko dutela:
- Pentsu batez edo pentsu batean sartzeko egindako edo horretarako aukera duen substantziaren batez hornitu dituen edozein pertsona identifikatzea.
- Beren produktuak hornitu dituzten enpresak identifikatzeko sistemak eta prozedurak praktikan jartzea. Agintari eskudunek informazioa eskatzen badute, haien esku jarriko dute.
- Merkaturatzen diren pentsuak behar bezala etiketatuak edo identifikatuak egongo dira, behar bezalako agirien eta informazioaren bidez, trazabilitatea errazteko. Horrek esan nahi du pentsu-fabrikek beren hornitzaileak eta bezeroak identifikatu ahal izango dituztela, eta, gainera, informazio hori erregistratzeko sistemak edukiko dituztela.
Horretarako, pentsu-fabrika baten trazabilitatea honetan oinarrituko da:
- Atzerako trazabilitatea (hornitzaileekin lotutakoa)
- Barne-trazabilitatea (fabrikazio-prozesuarekin lotutakoa)
- Aurrerako trazabilitatea (bezeroekin lotutakoa)
Animalien elikaduraren operadore bakoitzak bere egiturazko eta ekoizpeneko ezaugarrietara egokitutako trazabilitate-sistema bat garatu beharra izango du.
Pentsuak etiketatzea
Europar Batasuneko animalien elikadurako produktuen etiketatzearen arautzea hemen dago jasota: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko uztailaren 13ko 767/2009 Erregelamendua (EB), pentsuak merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzkoa. Haren bidez aldatzen da 1831/2003 Erregelamendua (EB).
Estatu-mailan, dekretu honek erregulatzen du hori: 1002/2012 Errege Dekretua, ekainaren 29koa, pentsuen merkaturatze eta erabileraren arloko Europako Erkidegoko araudia aplikatzeko neurriak ezartzen dituena eta irailaren 4ko 1409/2009 Errege Dekretua aldatzen duena (errege-dekretu horrek sendagai-pentsuak egitea, merkaturatzea, erabiltzea eta kontrolatzea arautzen du).
