Animalien Osasunari buruzko Europako Araudi berria 16/03/23

Joan den astean, behin betiko onetsi zuten Animalia Osasunari buruzko Europako Araudi berriaren proposamena. Europako Kontseiluak erabakia berretsi du, eta araudia 2016ko apirilean argitaratuko da.

Orain arte Animalien Osasunari buruzko Legea deiturikoa Animalia Gaixotasun Transmitigarriei buruzko Araudi berria izango da aurrerantzean.

Hemendik aurrera, araudi hori animalien osasunari buruzko politikaren Europako esparrua izango da, eta araudiaren xedapenak nahitaez bete beharko dira EB osoan; gainera, betearazpen-egintzak gauzatzeko gutxieneko baldintzak ezarriko dira. Bost urteko epea egongo da araudira egokitzeko, eta 2021. urtetik aurrera aplikatuko da.

Araudi berriak aldatu eta indargabetu egiten ditu animalien osasunaren arloko Europako zenbait arau, eta Animalien Osasunerako Estrategia (2007-2013) ezartzeko tresna nagusia izango da: "Hobe da prebenitzea, sendatzea baino".

Europako Batzordeak araudi berria aurkeztu zuen. Besteak beste, honako alderdi hauek jasotzen ditu:

  • Arduradunen, operadoreen, albaitarien, autoritate eskudunen eta abarren ardurak.
  • Arrisku-analisian oinarrituriko ikuspegia izatea, gaixotasunak lehenesteko eta sailkatzeko modua barne hartuta.
  • Garrantzi handiagoa ematea prebentzioari (biosegurtasuna, zaintza, animalien osasunari buruzko ezagutza hobea, txertoen erabilera…).
  • Konbergentzia handiagoa izatea animalia-osasunari buruzko nazioarteko arauekin (OIE).
  • Gaixotasun emergenteei erantzun hobea ematea.
  • Animalien osasunak, animalien ongizateak eta osasun publikoak elkarrekin duten loturaren gaineko kontzientzia hartzea.
  • Albaitaritzako sendagaiak neurriz eta arduraz erabiltzea.
  • Animaliak dauden establezimendu guztiak nahitaez erregistratzea (estatuek erabakitako salbuespen batzuekin).

Informazio gehiago:
EBren webgunea: Animalia Gaixotasun Transmitigarriei buruzko Araudi berria – Europako Batzordea, 2016ko martxoa
Kronologia eta analisia: Animalia Gaixotasun Transmitigarriei buruzko Araudiaren proposamena – Europako Parlamentua, 2016ko martxoa

Eguneraketa data: 2025/11/11

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…