Bioteknologiaren Berrikuntza Zirkuluak (CIBT) zaintza teknologiko arloko txosten bat egin du Anisakis simplexaren larbari buruz. Txostenaren helburua da parasito hori antzemate eta inaktibatze aldera merkatuan erabilgarri dauden edo garatzen ari diren metodoak biltzea. Agiri horretan, halaber, honako hauek aztertu dituzte: batetik, arrain kutsatuaren komertzializazioa prebenitzeko beharrezkoak diren ikuskapenei buruz indarrean dagoen araudia, eta, bestetik, parasitoak gizakietan sorrarazten dituen patologien gaineko azken ikerketak.
Elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko 2024ko urteko txostena
EFSAren elikagaietako plagiziden hondakinei buruzko urteko txostenak elikagaien 125.000 laginen emaitzak aurkezten ditu….
