Antimikrobianoekiko erresistentziaren eragina europarren osasunean

ECDCk azterlan bat argitaratu du antimikrobianoekiko erresistentziari eta Europako biztanleen osasunean duen eraginari buruz.

Azterlan horren arabera, urtean 33.000 pertsona inguru hiltzen dira antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioek infektatuta. Halako infekzioen kopurua gripea, tuberkulosia eta GIB/HIESaren baterako kopuruaren adinakoa da.

Erresistentziekin lotutako gaixotasunen % 75 arreta medikoari lotutako infekzioen ondoriozkoak izaten dira. Ikusi da halako gaixotasunak murrizteko zenbait neurri har daitezkeela, infekzioak saihestu eta kontrolatzeko, eta antibiotikoak modu egokian agindu eta erabiltzea komeni dela.

Gaixotasunen karga DALYetan, Europar Batasunaren herrialde bakoitzeko, 2015

Ressitencia antimicrobiana

Iturria: Attributable deaths and disability-adjusted life-years caused by infections with antibiotic-resistant bacteria in the EU and the European Economic Area in 2015: a population-level modelling analysis  – Creative Commons Attribution License (CC BY) DOI: https://doi.org/10.1016/S1473-3099(18)30605-4

Gaixotasunaren karga DALYetan neurtzen da: kasu kopurua, egotz dakizkiokeen heriotzak eta desgaitasunaren araberako bizi-urteak.

Ikusi da Italiako eta Greziako guztizko karga gainerako herrialde europarretakoa baino nabarmen altuagoa dela, nagusiki karbapenem eta kolistina erako antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen ondorioz.

Portugalen eta Maltan ere karga esanguratsua ikusi da, metizilinarekiko erresistentea den Staphylococcus aureus-aren (SARM) ondoriozko infekzioengatik, baita karbapenem eta kolistinarekiko erresistentziengatik ere.

Irlandan, vankomizinari erresistenteak diren E. faecalis eta E. faecium bakterioek karga handiagoa sorrarazi dute beste herrialde batzuetan baino.

Espainian eta Eslovenian, berriz, S. pneumoniae erresistentearen ondoriozko karga handiagoa da beste herrialde batzuetan baino.

Azkenik, azterlanaren arabera, kargaren % 39 azken lerroko antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioekin lotutako infekzioek sorrarazten dute, hala nola, karbapenem eta kolistinak; hortaz, gorakada esanguratsua egon da 2007tik 2015era bitartean.

Antibiotiko horiek tratamenduaren azken aukera izaten dira kasu askotan, eta horiek eraginkorrak ez direnean, oso zaila izaten da –eta askotan ezinezkoa– tratamenduarekin jarraitzea.

Gogorarazi behar da giza gaixotasun guztien % 60 zoonotikoak direla. Alegia, mikroorganismoek sendagaiekiko erresistentzia garatzen badute animalietan, giza gaixotasun batzuen tratamenduaren eraginkortasuna gutxitu egin daiteke. Horregatik, FAOk antimikrobianoekiko erresistentziei aurre egiteko sektore anitzeko ikuspegi baten alde egiten du: One Health.

One Health ikuspegiak esan nahi du ekintzak sektore guztien artean koordinatu behar direla (osasun publikoa, animalien osasuna eta ingurumen-osasuna), espezie guztientzako, hala animalientzako nola gizakientzako, ahalik eta emaitza onenak lortze aldera.

Eguneraketa data: 2025/07/21

FutureFoodS lankidetzaren hirugarren deialdiaren aurretiko argitalpena

Eusko Jaurlaritza ordezkatuz ELIKAk parte hartzen duen FutureFoods lankidetzak hirugarren deialdi irekiaren berri eman du. Deialdia azaroaren hasieran irekiko da eta nazioz gaindiko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako da. Eusko Jaurlaritzak gehienez…

2024ko urteko txostena: Elikagaien Segurtasuna Katalunian

Azken “Memòria anual sobre la situació de la seguretat alimentària, 2024” izeneko memoriak nabarmentzen du 2024an eta 2024an goranzko joera dagoela elikagaiek transmititutako gaixotasunen agerraldietan. Hortaz, jarraipena egin behar da,…

Shamonda birusaren detekzioa Espainian

Europan 2026an zehar detektatu ondoren, Espainian lehen fokuak baieztatu dira. Culicoides generoko bektoreek transmititutako gaixotasun emergentea da, eta behiei eragiten die….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad