Arrantza-produktuen xehekako sektoreari zuzendutako ontzie buruzko gida

Arrantza Elkarteen Federazio Nazionalak (FEDEPESCA), ontziratze-sektoreko zenbait erakunderekin batera (PTEPA, AECOC, PACKNET y ANAPE, besteak beste), arrantza-katean erabiltzen diren ontziei buruzko gida bat argitaratu du. Bertan zehazten dira indarreko araudia eta arrantzaren sektorean horrek duen eragina, eta neurriak ere proposatzen dira ontziek ingurumenean duten inpaktua murrizteko. Gidak, halaber, gehien erabiltzen diren materialentzako —material plastikoak— alternatibak eskaintzen ditu.

Gidaren helburua da xehekako sektoreari zuzendutako material ulergarria eta didaktikoa izatea, baina baita oso erabilgarria ere gainerako arrantza-katearentzat eta, oro har, publikoarentzat. ENVAPES proiektuaren emaitza da. Arrantzaren sektoreko, zientziaren munduko eta ontziratze-sektoreko zenbait erakunderen arteko sare bat sortu dute, arrantzaren sektorean eta, zehazki, xehekako sektorean erabiltzen diren ontziak aztertzeko, eta ontzi horiek ingurumenean duten inpaktua murrizteko alternatiba bideragarriak bilatzeko.

Alternatibak bilatzea

Arrantza-katean erabiltzen diren ontziratzeko material nagusiak plastikoak dira, nagusiki arrantza-produktuen kalitatea eta elikagaien segurtasuna beste material batzuek baino hobeto bermatzen dutelako. Material horiek behar bezala kudeatzen ez direnean ingurumenean duten inpaktua dela eta, sektorea alternatiba bila ari da, baita material plastikoen ezaugarri teknikoak hobetzeko prozesuan ere, ingurumenean duten inpaktua murriztu ahal izateko.

 

Ontzi berriak fabrikatzeko joera da baliabide berriztagarrien bidez lortutako konposatu organikoak erabiltzea, biodegradagarriak eta konpostagarriak izan daitezen.

Ontzien kudeaketa eta berrerabiltzea

Oinarri hartuta hondakinik onena sortzen ez duguna dela, funtsezkoa da ontziak behar bezala kudeatu eta berrerabiltzea, batez ere plastikoak. Arrantza-kateko mailek —arrandegi tradizionalen sektorea barne— erabiltzen dituzten ontziak kudeatzeko eta berrerabiltzeko sistemak dauzkate (materialak biltzea, bereiztea, balorizatzea eta birziklatzea), eta horrek oso kostu altua dauka. Hala ere, ontzien behar bezalako kudeaketa egitea erantzukizun partekatua izan behar da. Hortaz, herritarren rola ere ezinbestekoa da ontziek ingurumenean inpakturik ez izateko.

Konponbide posibleak

Europako araudiak zein araudi nazionalak ingurumen-inpaktua murriztera bideratuta daude, eta, horretarako, jarduketa hauek proposatzen dituzte:

  • Egungo ontzien diseinua hobetzea ingurumenean duten inpaktua murrizteko (pisua txikitzea, multigeruzak eta kolore ilunak erabiltzeari uztea eta ezaugarri teknikoak ahalik eta gehien hobetzea). Birziklatu eta berrerabili daitezkeen ontziak diseinatzea.
  • Erabili eta botatzeko plastikoen kontsumoa murriztea.
  • Errazago birziklatuko diren material plastiko berriak fabrikatzeko berrikuntza eta inbertsioa sustatzea, baita birziklatze-tekniken eraginkortasuna ere.
  • Material berriak erabiltzen hastea.

Eguneraketa data: 2025/04/01

Kadmioarekiko elikadura-esposizioa Alemanian

BfR-k azterlan bat argitaratu du kadmioak elikagaietan duen presentziari eta Alemaniako herritarrak kutsatzaile horrekiko duten esposizioari buruz….

Mihi urdinaren Euskadiko egoeraren eguneratzea

NEIKER laborategiak adierazi du 3 serotipoa detektatu dela Barrundia (Araba) udalerriko ardi-ustiategi batean, eta, ondoren, Algeteko laborategiak egiaztatu duela….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad