Home/Arrantza eta akuikultura / Higienea eta autokontrola arrantzan

Higienea eta autokontrola arrantzan

  • 852/2004 (EE) Erregelamendua, elikagaien higieneari buruzkoa.
  • 853/2004 (EE) Erregelamendua, animalia-jatorriko produktuen higieneari buruzko arau espezifikoak ezartzen dituena.
  • 2017/625 (EB) Erregelamendua, elikagai buruzko legediaren aplikazioa bermatzeko egiten diren kontrolen ingurukoa.
  • 2073/2005 (EE) Erregelamendua, elikagaiei aplikatu ahal zaizkien irizpide mikrobiologikoei buruzkoa.
  • 5/2023 Legea, arrantza jasangarriari eta arrantza-ikerketari buruzkoa; jasangarritasunaren, trazabilitatearen eta kontrolaren esparruan betebeharrak gehitzen ditu.
  • 1086/2020 Errege Dekretua, Europar Batasunak elikagaien ekoizpenaren eta merkaturatzearen higieneari buruz emandako xedapenak aplikatzeko baldintza jakin batzuk arautzen eta malgutzen dituena eta haren aplikazio-eremutik kanpo dauden jarduerak arautzen dituena.

Higiene-eskakizunak arrantza-operazioetan

Arratzaren esparruan neurri higieniko-sanitarioak aplikatu behar dira arrantzako produktuak harrapatu, manipulatu eta kontserbatzeari lotutako arrisku biologikoak, kimikoak eta fisikoak murrizteko. Neurri horiek jatorritik produktuaren integritatea eta freskotasuna mantentzea ahalbidetzeaz gain, kontaminazio gurutzatua eta mikrobioak ugaritzea saihesten du eta trazabilitatea bermatzen du, merkaturatzeko lege-eskakizunen arabera.

Insertar video: Prácticas Higiénicas en las Embarcaciones de Pesca

  • Ontzi eta ekipoen higiene-baldintzak
    • Garbitu eta desinfektatzea zamategiak, kontaktuan dagoen azalera, kutxak, sareak eta arrantzatzeko tresnak.
    • Elikagaiekin kontatuan egoteko egokiak diren eta korrosioarekiko erresistenteak diren materialak erabiltzea.
    • Behar bezala kudeatzea hondakinak eta azpiproduktuak, ingurumen-araudiarekin bat.
  • Langileen higienea
    • Dokumentatutako prestakuntza arrantzako produktuen manipulazio higienikoaren arloan.
    • Ekipamendu eta jantzi egokiak eta garbiak.
    • Higiene pertsonalerako jardunbide egokiak izatea.
  • Arraina manipulatzea eta biltegiratzea
    • Berehala erraigabetzea eta garbitzea hala dagokionean, merkataritzarako espezie eta xedeetarako ezarritako irizpideen arabera.
    • Edateko izotza edo ≤ 0–4 °C-ko tenperatura bermatuko duten izozte-sistemak aplikatzea, produktu-motaren arabera.
    • Gordetzea, zikinkeria, kutsadura, tenperatura altuak, eguzkia, haizea, euria eta abarretik babestuz.
  • Garraiatzea eta biltegiratzea
    • Ibilgailu isotermoak edo hozgarriak, hotz-katea mantenduko dutenak.
    • Edukiontziak eta gainazala garbitzea eta desinfektatzea, eta hala jasotzea.
    • Trazabilitate-sistemak, jatorria, lotea eta amaierako helmuga identifikatu ahal izateko.

Autokontrola arrantzako produktuetan

Kontrolerako puntu kritikoak eta arriskuak analizatzeko sistema (APPCC) ezinbesteko tresna da arrantzako produktuen kaltegabetasuna bermatzeko, ekoizpen primarioaren ondorengo fase guztietan. Elikagai-operadoreek derrigorrez ezarri behar dute, Europako higiene-araudiaren arabera.

APPCCaren bitartez, arrantzako produktuen segurtasuna arriskuan jar dezaketen arrisku biologiko, kimiko eta fisikoak identifikatu, ebaluatu eta kontrolatu daitezke. Sistematikoki aplikatzeak bermatu egiten du mikroorganismo patogenoei, itsas toxinei, ingurumen-kutsatzaileei edo gorputz arrotzei lotutako arriskuen prebentzioa, bai eta higiene-baldintza egokiak mantentzen direla manipulatzean, kontserbatzean eta banaketa egitean.

APPCCren berezitasuna arrantzako produktuetan

Arrantzako produktuak ezaugarri espezifikoak dituzte, APPCCaren diseinuan arreta berezia eskatzen dutenak:

  • Produktu oso galkorrak: hotz-katearen kontrol zorrotza eskatzen dute.
  • Histamina-arriskua duten espezieak: espezien minberenen kasuan, denbora-tenperaturaren kontrola kritikoa da harrapatzen direnetik.
  • Kutsadura gurutzatua izateko arrisku handiagoa gehiegi manipulatzeagatik, hala nola erraigabetzean, burugabetzean edo xerratzean.
  • Eraldaketa-prozesu batzuek (ketzea, gazitzea edo marinatzea), arrisku mikrobiologikoen baliozkotze espezifikoa eskatzen dute.

APPCCaren etapak arrantzako produktuetan

  1. Arriskuen analisia: prozesuaren fase bakoitzari lotutako balizko arriskuak identifikatzea: jasotzea, erraigabetzea, xerratzea, garbitzea, hoztea, izoztea, biltegiratzea eta garraiatzea. Honako hauek dira arrantzako produktuen arrisku nagusiak:
    1. Arrisku biologikoak: Listeria monocytogenes, Salmonella spp., Vibrio spp., histamina espezie minberetan.
    1. Arrisku kimikoak: bioziden hondakinak, ingurumen-kutsatzaileak, alergenoak.
    1. Arrisku fisikoak: hezurren, metalen edo plastikoen zatiak.
  2. Kontrolerako puntu kritikoak (PCC) ezartzea: arrisku bat prebenitzeko edo desagerrarazteko kontrola ezinbestekoa den faseak ezartzea. PCC ohikoenen artean honako hauek daude:
    1. Hozteko eta izozteko tenperatura kontrolatzea.
    1. Denbora-tenperatura kontrolatzea prozesu termikoetan.
    1. Histamina kontrolatzea hegalaburraren, berdelaren edo hegaluzearen kasuan, besteak beste.
  3. Muga kritikoak ezartzea: neurtu daitezkeen balioak zehaztu eta bete behar dira, produktuaren segurtasuna bermatzeko, hala nola:
    1. ≤ 4 °C-ko tenperatura hoztean.
    1. ≤ –18 °C-ko tenperatura izoztean.
    1. Histamina-mugak, 2073/2005 (EE) Erregelamenduaren arabera.
  4. Ikuskatze-sistema: PCCak monitorizatzen dira, neurketa, erregistro eta egiaztapenen bitartez. Adibidez:
    1. Ganberetako tenperaturaren ordutegi bidezko kontrola.
    1. Termometroak kalibratzeko erregistroak.
    1. Higiene-jardunbideen ikuskapen bisuala.
  5. Jarduketa zuzentzaileak: PCC batek muga kritikoa gainditzen duenean aplikatu behar dira. Adibidez:
    1. Eragindako lotea baztertzea.
    1. Hozteko ekipoak berehala doitzea.
    1. Prozedura operatiboa berrikustea.
  6. Egiaztapena: sistemak funtzionatzen duela egiaztatzen da, analisi mikrobiologikoen, erregistroen berrikuspenaren eta barne ikuskaritzen bidez.
  7. Dokumentazioa eta erregistroak: kontrol-fitxak; lanerako prozedura normalizatuak; mantentze-lanen, prestakuntzaren eta emaitza analitikoen erregistroak; garbitzeko eta desinfektatzeko produktuen eta izurri eta intsektuen aurkako tratamenduen fitxak, eta abar.
Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad