Home/Arrantza eta akuikultura / Kontrol Ofiziala arrantzan

Kontrol Ofiziala arrantzan

2017/625 Araudiak (EB) oinarriak ezartzen ditu kontrol ofizialak egiteko eta elikagaien eta pentsuen inguruko legeria eta animalien osasunari eta ongizateari, landare-osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko araudiak aplikatzen direla ziurtatzeko beste jarduera ofizial batzuk egiteko.

Erauzketa Arrantzako Higienearen Kontrol Programa Ofiziala

Erauzketa-arrantzaren eta hari lotutako operazioen lehen mailako ekoizpeneko higiene-betekizunen kontrol ofiziala gai horretan eskumena duten agintariek egiten dute, Erauzketa-arrantzaren lehen mailako ekoizpeneko Higienerako Kontrol Programa Ofizialak (PHPE) ezarritako irizpideei jarraikiz.

PHPEren helburu orokorra da kontrolatzea erauzketa-arrantzako eta hari lotutako operazioen lehen mailako ekoizpenaren operatzaile erantzuleek betetzen dituztela indarreko lege-xedapen komunitario, nazional eta autonomikoak, erauzketa-arrantzaren eta hari lotutako operazioen lehen mailako ekoizpeneko arriskuen kontrolari eta higiene-praktika zuzenei buruzkoak.

Gainera, programa honek honako helburu espezifiko hauek ditu:

  • Egiaztatzea operatzaileek higiene-praktika zuzenak erabiltzen dituztela arriskuak murrizteko (biologikoak, fisikoak edo kimikoak), ekoizpenek elikagai-segurtasunari eragin diezaioketenak, eta arriskutsua izan daitekeen edozein kutsadura-foku kontrolatzeko.
  • Arrantza-ontzien eta ontzi osagarrien higiene-baldintzak egiaztatzea, baita lehen salmentara arteko garraiobideena ere.
  • Egiaztatzea arrantza-ontziek eta beren ontzi osagarriek indarreko araudiko egitura- eta ekipamendu-betekizunak betetzen dituztela.
  • Kontrolatzea arrantza-ontzietan eta ontzi osagarrietan egindako operazioak ezarritako araudiarekin bat etorriz egiten direla.
  • Egiaztatzea lehen mailako ekoizpeneko operatzaileek arriskuak kontrolatzeko hartutako neurrien erregistroak daramatzatela eta gordetzen dituztela, hala badagokio.
  • Egiaztatzea itsaski-bilketarako guneetan egiten diren jarduerek higiene-araudia betetzen dituztela.

Akuikulturako Higienearen Kontrol Ofizialerako Programa

Akuikulturako higiene-betekizunen kontrol ofiziala gai horretan eskumena duten agintariek egiten dute, Akuikulturako Higienearen Kontrol Ofizialerako Programak ezarritako irizpideei jarraikiz.

Akuikulturako Higienearen Kontrol Ofizialerako Programaren helburu orokorra da kontrolatzea elikagai-enpresen operatzaileek betetzen dituztela indarreko lege-xedapen komunitario, nazional eta autonomikoak, lehen mailako ekoizpeneko eta hari lotutako operazioetako arriskuen kontrolari eta higiene-praktika zuzenei buruzkoak.

Gainera, programa honek honako helburu hauek ditu:

  • Kontrolatzea akuikulturako lehen mailako ekoizpen-jardueren eta lotutako operazioen operatzaile erantzulea gai dela arriskuak murrizteko (biologikoak, fisikoak edo kimikoak), bere ekoizpenen elikagai-segurtasunari eragin diezaioketenak.
  • Arriskuren bat ekar dezakeen edozein kutsadura-foku kontrolatzea, higiene-neurri eta –praktika egokiak hartuz.
  • Ekoizpen-prozesuetan hasi eta sakrifiziora arte jarraituz zuzenean esku hartzen duten instalazio, elementu eta ekipamenduen higiene-baldintzak egiaztatzea, animalia biziak saltokiraino lekualdatzea eta arrain-ustiategien arteko garraioa barne.
  • Egiaztatzea akuikulturako ontzi osagarrien higiene-baldintzak.
  • Lan-operazioak kontrolatzea, produktuen higienea ziurtatzeko.
  • Kontrolatzea elikagai-enpresen operatzaileak arriskuak kontrolatzeko aplikatutako neurrien erregistroak daramatzatela eta gordetzen dituztela.

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad