Arrisku Ebaluazioa: Krimea-Kongoko sukar hemorragikoa Espainian – ECDC 2016

ECDC Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak Ebaluazio Arrisku bat argitaratu du Espainian izandako azken gaixotasun-kasuen harira.

ECDCk adierazi duenez, probabilitate txikia dago Krimea-Kongoko sukar hemorragikoaren birusak Espainian infekzioak eragiteko. Alabaina, noizbehinka zenbait kasu aurki daitezke.

Arriskua murrizteko, honako neurri hauek proposatu dituzte:

  • Sukarra goiz diagnostikatzea eta laborategiak berrestea oso garrantzitsua da hiltzeko arriskua gutxitzeko.
  • Sukar hemorragikoaren sindromea duten pazienteek ohiko neurriak hartu eta kontaktua ahal bezainbeste gutxitu behar dute, baita sukarra dutelako susmoa baino ez dagoenean ere.
  • Lagin infekziosoen laborategi-probetan transmisio-arrisku handia izan ohi da; beraz, euste biologikorako baldintza egokietan soilik egin behar dira probak.
  • Arrisku-taldeei azaldu behar zaie zein diren transmisio-aukerak eta nola saihestu akainen helduak. Hauek dira kaltea jasan dezaketen eremuetako arrisku-talde nagusiak: 1) Animaliekin eta batik bat abereekin zuzenean lan egiten duten pertsonak (adibidez, abeltzainak, hiltegietako langileak eta albaitariak). 2) Aire zabalean jarduten dutela-eta akainen helduak izan ditzaketen pertsonak (adibidez, ehiztariak, baso-langileak eta txangozaleak). 3) Gizakien arteko transmisioa izateko arriskua duten osasun-langileak.
  • Birusa dabilen inguruetako mapa bat osatu behar da, azterlan serologikoak, ingurumenari buruzkoak, entomologikoak eta halakoak oinarri hartuta.
  • Ribavirina da arrisku handiko esposizioaren ondorengo profilaxirako aukerako sendagaia, nahiz eta eraginkorra dela frogatzen duen ebidentzia oso gutxi dagoen.
  • Espainian detektaturiko birusen genomaren sekuentziazioak informazio gehiago emango du Iberiar penintsulan dabiltzan birusen aniztasun genetikoari buruz.
  • Eraginpean dauden eremuetan gaixotasun-kasuak noizean behin ager daitezkeenez, transfusioak eta transplanteak esposizio-bide posibletzat jo behar dira.
  • Krimea-Kongoko sukar hemorragikoak Iberiar penintsulan duen ekologiari buruzko azterlan gehiago egin behar dira, akainen bidezko transmisioa gerta daitekeen arrisku-eremuak zehazteko.

Rapid risk assessment: Crimean–Congo haemorrhagic fever in Spain – ECDC 2016

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad