Arrisku emergenteak Europan 2022an

EFSAk urteko txostena argitaratu du, eta bertan laburbildu ditu Europan arrisku emergenteak identifikatzeko prozesuan parte hartzen duten talde guztien jarduerak (arrisku berriak partekatzeko sarea – EREN, arrisku berriei buruzko alderdi interesdunen taldea – StaDG-ER, eta EFSAren zientzia-panelak).

Arrisku emergenteak

2022an, arriskutsuak izan litezkeen hamahiru gai emergente eztabaidatu ziren, eta horietatik bi arrisku emergentetzat jo ziren, arriskuak emergente gisa sailkatzeko lau irizpide erabakigarrien arabera: arrisku berria, esposizio berria edo areagotua, talde zaurgarri berria, eta faktore abiarazle berria.

Hauek dira bi arrisku emergenteak:

  1. Txakurren bruzelosiaren agerpena Brucella canis bakterioaren infekzioaren eraginez Europako zenbait herrialdetan.
  2. Tximino-baztangaren agerraldiaren hedapena Afrikatik kanpoko animalietara.

Eta hauek dira arriskutsuak izan litezkeen beste hamaika gai emergenteak:

  1. Salmonella Typhimurium ispaghula-haziaren azalean.
  2. Azido palmitikoa, minbiziaren agresibitatea areagotzen duena.
  3. Haragiaren eta esnekien landarezko alternatiben inpaktu nutrizionala.
  4. Clinostomum complanatumen agerpena ur gezako merkataritzako arrainetan Frantzian.
  5. Toxoplasma eta beste protozoo-parasitoen arazoaren irismena.
  6. Arratoiaren E hepatitisaren birusa (EHB), pertsonengan hepatitisa eragiten duena.
  7. Italian saguzarrek transmititutako Issyk-Kul birusa isolatzea: agente zoonotiko baten hedapena Europan?
  8. Gasaren igoerak elikagaien industrian erabiltzen den elektrizitatearen eta CO2ren eskuragarritasunean izan duen inpaktua.
  9. Mineral, bitamina, metal astun eta oxalatoen edukia Chaga onddoan.
  10. Sekuentziazio bidez behien arnas-patogeno berriak identifikatu izana.
  11. Kalitate txikiagoko alkohol-oinarriko desinfektatzaileekiko bakterioen tolerantzia.

Arrisku emergenteak identifikatzeko metodologia

Bestalde, ingurumena miatzeko eta aukera estrategikoak definitzeko prozesu berri bat garatu da EFSAren 2027 estrategiaren helburua (“Arriskuen analisirako etorkizuneko premietarako prest gaudela bermatzea”) lortu ahal izateko.

Prozesu berriak bigarren lan-fluxu bat gehitu du orain arteko arrisku emergenteen analisirako lan-fluxuan. Bigarren lan-fluxu horren bidez, horizontea miatuko da elikagaien eta pentsuen segurtasunaren, eta animalien eta landareen osasunbidearen esparruetan, etorkizuneko erronketarako prest egoteko, erresilientzia sortzeko eta etorkizuna “Osasun Bakarra” ikuspegiaz proaktiboki konfiguratzeko.

Etorkizunerako lan-plana

EFSAren txostenean proposatu zen 2023an Arrisku Emergenteen Analisirako Plataforma martxan jartzea, prozesuaren analisia amaitu ondoren. Halaber, proposatu zen horizonteak miatzeko lan-fluxu berria proba gisa aplikatzea elikakatearen etapa guztietan, bai eta Horizon 2020ko FoodSafeR proiektuaren Aholkularitza Kontseiluan parte hartzea ere. Azken proiektu hori hub digitalaren garapenean zentratzen da eta jarduera gakoak egiten ditu ingurumenaren arloan eta horizonteak miatzeari dagokionez.

Giza kontsumorako uraren A bisfenolaren eta PFASen mugak

2026ko urtarrilaren 12an, 2020/2184 (EB) Zuzentarauaren I. eranskinean uraren kalitatea ebaluatzeko ezarritako balio parametriko batzuk indarrean sartu ziren. Berrikuntza gisa, A bisfenola eta PFASak daude, besteak beste….

Elikagai berri baten susmoa dagoenerako protokoloa

AESANek “Elikagai berri baten presentziagatiko susmoaren aurreko protokoloa” izeneko orientazio-dokumentua argitaratu du, 2026/03/18an Batzorde Instituzionalean onartua. Dokumentuak argitzen du nola jokatu behar den elikagai berri baten susmoaren aurrean, operadoreak berak…

562/2025 Errege Dekretuaren arabera bigarren peritu-irizpena eskatzeko eredua

| Iturria: AESAN | Kontrol ofizialak eta arlo horretako beste jarduera ofizial batzuk antolatzeko eta gauzatzeko arau-esparru berriak, uztailaren 1eko 562/2025 Errege Dekretuak, funtsezko aldaketa dakar eta kontrol ofizialeko zerbitzuak modernizatzea elikadura-kate osoan. 562/2025 Errege…

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad