Arrisku Emergenteen Europako Sarearen urteko txostena – EFSA 2014

EFSAk, arrisku emergenteen EREN sarearen bidez, sistematikoki eta eraginkortasunez atzeman nahi ditu Europako pentsu eta elikagaien elikakatean, eta animalia eta landareen osasunean gerta daitezkeen arrisku emergente garrantzitsuak, epe ertainean (5-10 urte) eta epe luzean (10-25 urte).

2013. urtean, ERENek gerta daitezkeen arrisku emergenteen 16 zantzu atzeman ditu: 10ek EFSAren Arrisku Emergenteen Arriskuen Unitatean zuten jatorria, eta 6k estatu kideetan:

  1. Norobirusa: Jarduera areagotzea, II.4 genotipoko aldaera berri bati loturik.
  2. Clostridium difficile: elikagaien patogeno potentziala.
  3. Cryptosporidium: infekzioak areagotzea Herbehereetan, Erresuma Batuan eta Alemanian.
  4. Plastikoaren mikropartikulak: elikakatea kutsatzea, ingurumenaren kutsaduraren ondorioz.
  5. Bisfenol A: alternatibak, elikagaiak ukitzen dituzten materialen aplikazioetarako.
  6. Opisthorchis felineus Italian.
  7. Dermatitis nodular kutsakorra.
  8. Zianotoxinak: kutsadura elikadura-osagarrietan.
  9. Kadmioa eta klorpirifoak: balizko toxikotasun sinergikoaren adibidea.
  10. Arraina: ordezko produktuak eta etiketatze okerra.
  11. Kanela: denbora laburrean kopuru handiak kontsumitzearen arriskua.
  12. Escherichia coli patogenoa eta hesteez kanpokoa (ExPEC).
  13. Mikotoxina mozorrotuak.
  14. Arrisku kimikoen ebaluazioa: azken puntu epigenetikoak kontrol-analitiketan.
  15. Gari-uzta: kalitate eskasa eta etekin gutxi.
  16. 3D inprimatzea elikagaietan.

Sare horretan 21 estatu kidetako delegatuek, Norvegiak (estatu atxiki gisa), herrialde izangaiek, EFSAren Arrisku Emergenteen Unitateak, FDAk eta FAOk parte hartzen dute, honako helburu hauek lortzeko:

  • Erraztea arrisku emergenteei buruzko informazio- eta esperientzia-trukea, elikagaien eta pentsuen segurtasunaren, eta animalien eta landareen osasunaren esparruetan.
  • Sustatzea jardueren koordinazioa eta ikerketa-proiektu bateratuen garapena eta inplementazioa.
  • Sustatzea estatu kideen babesa eta konpromisoa, Arrisku Emergenteak gardentasunez eta eraginkortasunez identifikatzeko.

EREN 2013 txostena

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…