Arrisku zoonotikoaren mapa: zein izango da eta non sortuko da hurrengo gaixotasun zoonotikoa?

Europako Batzordearen Joint Research Centre (JRC) erakundearen azterlan berri batean lehenbiziko aldiz kartografiatu dute OMErentzat lehentasunezkoak diren gaixotasun zoonotikoen agerraldien mundu-mailako arriskua; halaber, azterlanak argitzen du hurrengo pandemia non sortu litekeen eta zein herrialdek duten prestakuntzarik okerrena horri erantzuteko.



Munduko lurrazalaren % 9,3an agerraldiak pairatzeko arrisku altua edo oso altua dago (Ebola, Zika edo Krimea-Kongoko sukar hemorragikoa, besteak beste).

Arriskua altua (% 6,3) eta oso altua (% 3) dago batez ere Latinoamerikan (lurraldearen % 27,1) eta Ozeanian (% 18,6). Jarraian Asia (% 6,9), Afrika (% 5,2), Europa (% 0,2) eta Ipar Amerika (% 0,08) daude.

Munduko biztanleen % 20 arrisku ertaineko eremuetan bizi dira, eta % 3, berriz, arrisku altuko edo oso altuko eremuetan.

Herrialdeen araberako indize epidemikoaren arabera, Papua Ginea Berria eta Kongoko Errepublika dira zaurgarrienak, arrisku altua eta horri erantzuteko gaitasun txikia baitute.

zoonosis mapa

Biztanleriaren dentsitatea da faktore anplifikatzaile nagusia, banakako beste faktore batzuen gainetik.

Azterlanak arriskuaren gorakada honako hauekin lotzen du: klima-aldaketa (tenperaturaren gorakada, prezipitazioen aldaketa eta defizit hidrikoak); lurraren erabileraren aldaketa; basoen ondoan dauden giza kokalekuak; gizakien eta abereen dentsitate handiagoa; eta biodibertsitatearen galera. Halaber, gogorarazten digu patogenozoonotikoen zaintza indartu behar dugula, eta, aldi berean, baliabideak ahalbidetu behar ditugula, behar izatekotan erantzun mediko egokia eman ahal izateko.

Eguneraketa data: 2026/03/13

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad