Arriskua balioztatzea: dioxinak, furanoak eta PCBak katalanentzako elikagaietan 12/10/08

ACSAk 2008an egin zuen Erabateko Dietaren Azterlana eta orain argitaratu ditu azterlan horren emaitzak; batetik, dioxinei (PCDD), furanoei (PCDF) eta bifenilo polikloratuei (PCB) buruzkoak, eta, bestetik, horiek giza osasunean eragiten dituen arriskuei buruzkoak. Halaber, balioespen horren emaitzak 2000. eta 2005. urteetan egindako arriskuaren balioespenen emaitzekin erkatu ditu.

Dioxinak eta furanoak (PCDD/F) konposatu lurrunkorrak dira, errekuntza prozesuetan edo industria kimikoaren hondakin gisa sortzen direnak. PCBak, berriz, isolatzaileak eta egonkorrak direnez, hainbat industria aplikaziotan erabili izan dira, besteak beste, transformadoreetan, kondentsagailuetan, plastifikatzaileetan, pigmentuetan eta abarretan; baina, 1985az geroztik debekatuta dago PCBak erabiltzea. Ingurumenean oso iraunkorrak direnez eta antzeko eragin toxikologikoak dituztenez, dioxinen antzeko PCBak dioxinekin eta furanoekin batera balioztatzen dira.

Dioxinei eta furanoei dagokienez, batez besteko baliorik altuenak arrain-laginetan (batik bat, barbarinak eta sardinak) eta olio eta gantzetan (batik bat, gurina eta oliba-olioa) antzeman dira. Nolanahi ere, 2000. eta 2005. urteetako azterlanekin elkartuz gero, kutsatzaile horien kontzentrazioak behera egin du elikagai-talde guztietan, arrautzen eta opilgintzako produktuen taldeetan izan ezik. Horietan gora egin du.

Aintzat hartzen badugu eguneko ingesta, herritar-talde guztiek dute OMEk ezarritako tartearen gutxienezko muga baino ingesta txikiagoa (1-4 pg OMS TEQ/kg/egun). Beraz, esan daiteke dieta bidezko dioxina eta furanoen ingestak ez duela arriskurik eragiten osasunean. Aurreko balioztatzeekin erkatuz gero, 2008ko eguneko ingesta baxuagoa da 2000. urtekoa (% 78) eta 2005. urtekoa (% 19) baino. Ekarpenen beherakada orokorra da eta haragia, ogia eta olioak dira aipatzekoak. Hala ere, arrainaren eta tuberkuluen eraginez, ingestak zertxobait gora egin du.

Dioxinen antzeko PCBei dagokienez, batez besteko kontzentrazio maila handiena duten elikagaiak arrainak (zehazki, barbarinak, berdela eta sardinak) eta koipeak (batez ere, gurina eta margarina) dira. Aurreko bi azterlanen aldean, elikagai-talde gehienetan beherakada antzeman da, olio eta gantzen taldean izan ezik.

Kataluniako herritarren dioxinen antzeko PCBekiko eta erabateko PCBekiko batez besteko esposizioak inola ere ez du gainditzen balioetsitako ingesta, ez eta OMEk ezarritako erreferentziazko balioak ere. Berez, 2000. eta 2005. urteetako emaitzekin alderatuz gero, beherakada nabarmena da.

Nolanahi ere, gisa osasunerako arriskuak balioztatzeko, batera balioztatu behar dira dioxinekiko, furanoekiko eta dioxinen antzeko PCBekiko esposizioak; izan ere, OMEk zein EFSAk hiru kutsatzaile mota horien baturarako segurtasun balioak ezartzen dituzte.

Hiru kutsatzaile horien esposizioaren balioespen bateratuak adierazten du ingesta txikiagoa dela edo OMEk ezarritako eguneko tarte toleragarriaren barruan (1-4 pg OMS TEQ/kg/egun) dagoela herritar-talde guztietan. Halaber, asteko ingesta ere askoz ere baxuagoa da Behin-behineko Asteko Ingesta Toleragarria (ISTP) baino (14 pg OMS TEQ/kg/aste), talde gehienetan (5,18 eta 6,16 pg OMS TEQ/kg/aste). Umeen artean baino ez da antzeman astearen ingesta handiagoa (16,80 pg OMS TEQ/kg/aste); hala ere, aintzat hartu behar da esposizio-aldia motza dela eta gehiegizko ingesta oso txikia dela.

EDT Katalunia: Dioxinak, furanoak eta bifenilo polikloratuak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Truke saioak GUSTOS proiektuan

GUSTOS proiektuko zentro partaideek eskola-jantokietan egindako esku-hartzeen emaitzak partekatu dituzte. Online egindako truke saioetan elikagaien xahuketa prebenitzeko hezkuntza- eta gastronomia-arloko jardueren eragina baloratu ahal izan zen….

Euskadin dermatosi nodular kutsakorrerako neurriak malgutzea

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adostu dute dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurka babesteko prebentzio-neurriak malgutzea, berriro ere behi-azienda duten azokak eta beste ekitaldi batzuk egin ahal izateko….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad