Arriskuaren balioespena: Espainiako herritarren Kadmioarekiko esposizio-maila – AESAN 2012

Elikagaien Segurtasuneko eta Nutrizioko Espainiako Agentziaren (AESAN) Zientzia Batzordeak balioetsi egin du elikagaiak kontsumitzeagatik Espainiako herritarren kadmioarekiko esposizioaren arriskua. Aintzat hartu dituzte elikagaien kadmio-kopurua eta kontsumo- ereduak. Balioespena egiteko, zehazki, 2000. eta 2010. urteen artean zenbait elikagai- taldetatik hartutako 5.493 laginen Cd edukiei buruzko datuak erabili dituzte. Lagin horiek 14 autonomia-erkidegotakoak eta administrazioko beste laborategi batzuetakoak ziren, eta 15 elikagai-kategoriatan zeuden sailkatuta.

Balioespen-prozeduran atzemandako zalantzak aintzat hartuta, Batzordeak uste du beharrezkoa izango litzatekeela informazio zehatzagoa izatea (analisien eta kontsumoaren datuak), Espainiako herritarren artean dietaren bidezko Cd ingesta behar bezala balioesteko.

Eskura zituzten datuak aztertuta, Zientzia Batzordeak honako ondorio hauek atera ditu:

  1. Elikagai-talde gehienetan, aztertutako lagin gehienen kadmio-kopurua ez zen iritsi Europa mailan ezarritako gehienezko mailara. Giltzurrunetan, zaldien gibelean eta krustazeoetan atzeman ziren kopuru handienak. Baina, elikagai horiek oso gutxi kontsumitzen dira, orokorrean, Espainian.
  2. Dieta bidezko kadmioarekiko esposizio-maila handiena honako elikagai-talde hauek eragiten dute, beheranzko hurrenkeran: arrainak eta itsaskiak, laboreak eta produktu eratorriak, haragiak eta erraiak, barazkiak, fruitu lehorrak eta lekaleak.
  3. Helduen batez besteko kadmioarekiko esposizioa 1,15-2,85 μg-koa da gorputz-pisuaren kiloko eta asteko, eta oso hurbil dago edo zertxobait gainditzen du Asteko Ingesta Toleragarria (IST): 2,5 μg gorputz-pisuaren kiloko eta asteko. Herritarren berariazko azpitalde batzuen (7 eta 12 urte bitarteko umeak, besteak beste) batez besteko esposizio-maila 1,87-4,29 μg-koa da gorputz-pisuaren kiloko eta asteko, hau da, ISTaren bikoitza ia.
  4. Emaitza horiek oso antzekoak dira, EFSAk Europako herritarrentzat 2009an eskuratutakoekin erkatuz gero.

Ondorio horiek kontuan izanik, Batzordeak ondorioztatu du Espainiako herritarren asteko kadmio-ingesta gaur egun gomendatzen diren mugen barruan dagoela. Nolanahi ere, kasu batzuetan gainditu egiten da muga; beraz, gomendagarria litzateke herritarren eta, batik bat, umeen kadmioarekiko esposizio-maila murriztea.

Artikulu osoa

Eguneraketa data: 2025/07/18

Kadmioarekiko elikadura-esposizioa Alemanian

BfR-k azterlan bat argitaratu du kadmioak elikagaietan duen presentziari eta Alemaniako herritarrak kutsatzaile horrekiko duten esposizioari buruz….

Mihi urdinaren Euskadiko egoeraren eguneratzea

NEIKER laborategiak adierazi du 3 serotipoa detektatu dela Barrundia (Araba) udalerriko ardi-ustiategi batean, eta, ondoren, Algeteko laborategiak egiaztatu duela….

Cookiak doitu/Gestión de Cookies

Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.

Gehiago jakin nahi izanez gero, gure Pribatasun politika irakurri.

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Si quieres saber más lee nuestra Política de privacidad