Arriskuaren Balioespena: Pirrolizidina alkaloidea belar usaintsuetan – BfR 2013

Arrisku Balioztatzeko Alemaniako Institutoak (BfR) aztertu egin ditu pirrolizidina alkaloideen mailak landare usaintsuen eta horien infusioen 221 laginetan. Infusio horien artean daude tea, mihilua, kamamila, menda, garraiska eta asuna.

Pirrolizidina alkaloideak bigarren mailako metabolitoak dira, eta askotariko landareek eragiten dituzte animalia belarjaleetatik babesteko. Euren presentzia eta kontzentrazioa aldatu egiten da honako hauen arabera: landare espeziea, landare zatia eta bestelako kanpoko faktore batzuk (besteak beste, klima eta lurzoruaren ezaugarriak).

Bereziki, pirrolizidina (PA) 1,2 alkaloide asegabeak elikagai eta pentsuetako substantzia kaltegarritzat jotzen dira, gibelean kalte latzak eragin ditzaketelako dosi handietan kontsumitzen direnean. Esperimentuetarako erabiltzen diren animalien kasuan, frogatu egin da zenbait PA kartzinogenoak eta genotoxikoak direla.

Aztertutako emaitzen arabera, PAen kontzentrazioa produktu lehorreko 0tik 3,4 mg/kg-ra bitartekoa da, eta zenbait laginetan eduki handiak antzeman badira ere, epe laburreko ingestak (14 egun arte) nekez eragingo du arriskua giza osasunean.

Dena den, esposizioa epe luzerakoa bada PAen eta horien infusioen maila altuak dituzten belar usaintsuen kontsumoak eraginda, arriskua ekar dezake giza osasunerako, batez ere umeentzat, emakume haurdunentzat eta edoskitzaroan dauden umeentzat.

Populazioaren talde kaltebera horiek kontuan izan behar dute askotariko elikagaiak kontsumitzeko gomendio orokorra, eta, zehazki, gurasoei gomendatzen zaie euren seme-alabei ez eskaintzea belar usaintsuen infusiorik. Emakume haurdunei eta edoskitzaroan daudenei, gomendatzen zaie infusio horien kontsumoarekin batera beste edari batzuk ere tartekatzea.

Ondorio gisa, BfR institutuaren ustez pirrolizidina alkaloideen edukia gutxiagotu egin behar da belar usaintsuetan; izan ere, alkaloide horiekiko esposizioa beste elikagai batzuetatik ere etor daiteke, esaterako, eztitik. Era berean, gomendatzen du sakonago aztertzea elikagaietan PAen kontzentrazio handien arrazoia, eta informazio gehiago biltzea merkatuko beste elikagai produktu batzuetan dauden konposatu horien mailei buruz.

Zientzia iritzia: Belar usaintsuetako pirrolizidinak alkaloideak

Eguneraketa data: 2025/07/18

Elikadura-transmisioko toxiinfekzio nagusiak mundu-mailan

Elikagaien Segurtasunaren nazioarteko eguna dela-eta, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) elikagaietako 42 arrisku biologiko eta kimiko nagusiek eragindako giza toxiinfekzioen zenbatespenari buruzko 2026ko edizioa argitaratu du….

Elikagai-soberakinak Euskadiko eskola-jantokietan nola kudeatu

| Iturria: ELIKA | 2018. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKA Fundazioaren bitartez, euskal elikadura-katearen maila desberdinetan elikagaien xahuketa prebenitzeko eta murrizteko ekintzak abiarazi ditu. Gainera, Estatuko 1/2025 Legea…

Europan txerri-izurri afrikarrari buruzko txosten zientifiko berria

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) txerri-izurri afrikarrari (TIA) buruzko urteko txosten epidemiologikoa argitaratu du, zeinaren bidez gaixotasunak 2025. urtean Europar Batasunean (EB) eta alboko herrialdeetan izan duen egoera aztertzen duen….

Bektoreek transmititutako gaixotasunen arriskuen ebaluazioa EBn

Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) Europar Batasunean 5 bektore talde handik transmititutako gaixotasunak sartu eta hedatzeko arriskuari buruzko ebaluazio zientifikoa eguneratu du, Abereen osasunerako eta “ONE-Health” osasun publikorako interesekoak diren…